Industria Iraultza: Hasiera, Lehenengo eta Bigarren Faseak

Zuzenbidea5,49 KB

1. Industria Iraultzaren Hasiera

Industriaren Kontzeptua

Zer da? Ekoizpenerako masiboki makinak erabiltzen hasi zirenean gertatu ziren aldaketa ekonomiko eta sozialen multzoa.

Non eta noiz hasi? Britania Handian, XVIII. mendearen bigarren erdian.

Faseak: Lehen Industria Iraultza (1760) eta Bigarren Industria Iraultza (1870).

Ondorioak: Aldaketa handiak ekarri zituen demografian eta nekazaritzan.

Iraultzaren Kontzeptua

XVIII. mendera arte jaiotza-tasa eta heriotza-tasa altuak ziren.

XVIII. mendearen bigarren erdian hazkunde demografiko handia hasi zen.

Arrazoiak:

  • Izurriteak eta epidemiak behera egin zuten.
  • Elikadura hobeagoa.
  • Aurrerapenak higienean.
  • Osasungintza hobekuntzak.

Hazkunde demografikoa > eskariak gora > langile gehiago behar ziren.

Nekazaritza-iraultza

Nekazaritzako teknikak hobetu ziren:

  • Norfolk sistema erabili zuten.
  • Burdinazko goldea erabili zuten.
  • Makina berriak gehitu zituzten.

Nekazaritzako egiturak eraldatu ziren: jabetza pribatuak.

Erreformak abeltzaintzan egin ziren.

Ekoizpenak gora > nekazarien diru-sarrerak handiagoak > kapitala aurreztu eta industrian inbertitu zuten.

Pentsaera Berri Bat

Merkatu zabala: komunikazio onak, barne-ardurarik ez > barne merkatu sendoa.

2. Lehen Industria Iraultza

Lantegietatik Fabriketara

XVIII. mendera arte eskuz egiten ziren gauzak lantegi txikietan.

XVIII. mendearen bigarren erdian makina berriak asmatu ziren:

  1. Fabrikak sortu ziren.
  2. James Watten lurrun-makina erabili zuten.

Langileen espezializazioa (lan banaketa) -> Produktibitatea areagotu -> Produktuen prezioak jaitsi.

Sektore Nagusiak: Ehungintza

Berrikuntza teknikoak kotoi-industrian eta ehuntze-jardueretan egon ziren -> Lurrun-makinak ekoizpena igo zuten.

Lehen Ehungintza Fabrika

Lehen fabrikak hirietan zeuden.

Langileen ordutegia -> 6:00etatik 20:00etara zen.

Fabrikan airea kutsatua eta tenperatura oso altuak zeuden.

Emakumeek eta umeek lan egiten zuten.

Lanaren Baldintzak

Babes-neurririk gabe: istripu ugari.

Gaixotasun-asegururik gabe.

Langabezia-asegururik eta erretiro-asegururik gabe.

Soldatak baxuak eta isunak zeuden.

Sektore Nagusiak: Industria Siderurgikoa

XVIII. mendera arte burdinaren kalitatea txarra zen.

XVIII. mendearen amaieran -> labe garai modernoek kalitate oneko burdina zuten eta horrek eskaria eta ekoizpena igotzea ekarri zuen.

Liberalismo Ekonomikoa

Adam Smith (1723-1790)

Askatasun ekonomikoaren printzipioak: Askatasun osoa zuten enpresak sortzeko, langileak kontratatzeko baldintzak eta produktuen prezioak finkatzeko.

Estatuak ez du ekonomian parte hartu behar: Merkatu esku ikusezinak eskaintzaren eta eskariaren legeak erregulatzen ditu produktuen prezioak eta langileen soldatak.

3. Garraioen Iraultza

Nabigazioaren Garapen Handia

Garraiobide azkar eta seguruak behar zituzten fabriketara hornigaiak eramateko eta salgaiak ongi banatzeko.

Ibaiko garraioa merkeagoa eta seguruagoa zen.

Fulton: Lurrun bidez propultsatutako itsasontzia sortu zuen.

Trenaren Aroa

Lurrun-makina + burdina = Trenaren aroa.

George Stephenson: Lurrunezko tren-makina sortu zuen. Garraiobide azkar, seguru eta merkeagoa.

Garraioaren Iraultzaren Ondorioak

Ondorio Ekonomiko eta Sozialak

  • Meatzaritza, metalurgia eta siderurgia gehiago garatu ziren. Horri esker, lanbide berriak sortu ziren.
  • Merkataritza garatu zen. Bidai-denborak eta garraio-kostuak murriztu ziren.
  • Munduko ekonomiaren espezializazioa bultzatu zen. Produktu manufakturatuak kolonietara bidali ziren eta kolonietatik lehengaiak atera ziren.
  • Eguneroko bizitza aldatu zen. Adibidez, dieta hobetu zen eta emigrazioa erraztu zen.

4. Bigarren Industria Iraultza

Energia-iturri eta Industria Berriak

Bi energia-iturri berri:

  1. Elektrizitatea: Makinak mugitzeko erabili zen. Garraiobideak (metroa, tranbia) eta komunikabide berriak (telefonoa, irratia).
  2. Petrolioa: Automobilgintzan erabili zen.

Industria nagusiak egon ziren, batez ere, Estatu Batuetan eta Alemanian:

  1. Siderurgia: Bessener bihurgailua = altzairu ona eta merkea.
  2. Industria kimikoa: Produktu berriak. Adibidez: goma, kautxua edo dinamita.
  3. Industria elektrikoa.

Ekoizpen-sistema Berritzaileak

XIX. mendean ekoizpena handitzeko sistema berriak sortu ziren:

  • Taylorismoa: Langile bakoitzaren espezializazioan oinarritzen zen. Egindako lanarekiko soldata proportzionala zuten.
  • Fordismoa: Kateko lana eta serieko ekoizpena zen.

Merkatuak Kontrolatzeko Enpresen arteko Akordioak

  • Kartela: Jarduera berbereko enpresak elkartzen dira merkatua kontrolatzeko, prezioak finkatzeko eta irabaziak banatzeko.
  • Holdinga: Enpresa batek besteak kontrolatzen ditu.
  • Trusta: Fase guztietako enpresak elkartzen dira merkatua kontrolatzeko eta lehia kentzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML