Hezkuntza Behaketa: Helburuak, Metodoak eta Ikaslearen Ezaugarriak
1. Zertarako eta zergatik behatu
- Kezka batetik abiatzen gara, laguntza emateko edo lasai geratzeko.
- Jakin-mina. Ikasleen jokabideak, premiak, beharrak, ahuleziak eta aukerak ulertu eta konprenitu ahal izateko.
- Ahalik eta informazio objektiboena jaso nahi dugu.
- Hezkuntza-jarduera egokia eta eraginkorra ziurtatzeko.
2. Nork egiten du behaketa
Erabaki garrantzitsua da, egoera naturalak aztertu nahi direlako:
Behaketa ez esku-hartzailea
Behatzaileak ez du egoeran parte hartzen, ez du ezagutzarik. Hau da, kanpoko pertsona bat gelan sartzea. Adibidez: taldearekin harreman zuzena ez duen beste irakasle bat, PTA, aholkularia...
- Abantailak: Taldearekin inplikazio eza eta objektibotasuna mantentzen dira, egoeraren interpretazioak beste ikuspuntu bat eskainiz.