Lan Arriskuen Prebentzioa: Kontzeptuak, Kalteak eta Neurriak
Lan-ingurunea eta Arriskuen Sailkapena
Lan-ingurunearen hiru alderdi nagusiak
Lan-ingurune kontzeptuak hiru alderdi hartzen ditu barnean:
- Alderdi materiala
- Alderdi psikologikoa
- Alderdi soziala
Lan-inguruneak langilearentzat ekar ditzakeen arrisku motak
Lan-jarduera bat betetzean, lan-inguruneak honako arrisku hauek ekar ditzake:
- Arrisku fisikoak
- Arrisku kimikoak
- Arrisku biologikoak
Lan-istripua eta Lanbide-gaixotasuna: Desberdintasunak
Zertan dira desberdinak lan-istripua eta lanbide-gaixotasunak?
Lanbide-gaixotasuna
Apurka-apurkako prozesu progresibo baten ondorioa da. Sintomak barnekoak izaten dira; diagnostikoa, zaila, eta tratamendua, luzea eta mediko-farmakologikoa.
Lan-istripua
Bat-batean gertatzen da. Kanpoko sintomak izaten ditu; erraza izaten da diagnostikatzea,...