Antropogenesia eta Giza Eboluzioaren Prozesuak
Antropogenesiaren prozesuak
“Antropogenesia” esaten diogu gure arbasoetatik hasi eta gaur egungo giza espeziea eratzeko bidean egin diren prozesu eta etapen multzoari. 4,5 eta 7 milioi urte ingurukoa izan da bidea.
Eboluzionismoaren garapena
Bi motatako prozesuak bereizten ditugu: Hominizazioa (alderdi fisiko eta biologikoak) eta Gizarteratzea (alderdi sozial eta kulturalak).
Charles Darwin
Darwinek dio, aitzitik, gutxien egokituta daudenen artean, desagertzeko joera gailenduko dela. Hortaz, inguruko zailtasunei aurre egiteko gai direnek, gehien egokitu direnek, azken finean, geneak transmitituko dizkie ondorengoei. Prozesu horri “espezieen hautespen naturala” esaten zion. Izaki bizidunen aniztasuna inguruneari egokitzeko prozesuaren bidez esplikatzen da, bizirik irauteko, eta ez aldez aurretik ezarritako plan baten bidez, espezieak bereiztea helburu hartuta.
Gregor Mendel (XIX. mendea)
Darwinen teoriak ez zituen guztiz esplikatzen filogenesiaren prozesuak: aldaketa organikoak belaunaldi batetik bestera nola transmititzen ziren argitzea falta zitzaion. Mendelek herentzia genetikoaren mekanismoak azaltzeko lehen urratsa egin zuen, izaki bizidunek zenbait ezaugarri transmiti ditzaketela (genotipoa), baita beraiek agerian ez badituzte ere (fenotipoa).
Thomas H. Morgan (XIX. mende bukaera - XX. mende hasiera)
Genetika modernoaren sortzailetzat hartzen da. DNA molekularen egitura aurkitu ostean, diziplina berri bat sortu zen: “eboluzio molekularra”. Horrenbestez, ulertzen da nola gertatzen diren aldakuntza hereditarioak, “mutazio genetikoak” esaten zaion prozesuaren arabera. Mutazio bat gene baten aldaketa da.
Hominizazioa: Gizakiaren alderdi fisiko eta biologikoak
Gure arbasoek Saharaz hegoaldeko Afrikan gertatutako klima-aldaketa pairatu zuten.
- Bi oinetan ibiltzea (Bipedismoa): Hominidoak zutik jartzean, garrantzi handiko aldaketak sortu ziren haien hezurduran; aldakako eta besaburutako artikulazioetan eta baita ere bizkarrezurraren forman. Burezurraren osaeran eragin zuten, bai eta garunaren garapenean ere.
- Eskuak libre geratzea: Oinez ibiltzeko eskuen premiarik ez zutenez, harrezkero beste erabilera batzuetara bideratu, eta oso tresna baliotsu gisa erabili dira. Erpurua gainerako hatzen bestaldean egoteak moldakortasun handia eman dio giza eskuari, eta, aldi berean, garuna are eta gehiago garatzea eragin du. Objektuei heltzeko gaitasuna garatzen da.
- Masailezurra libre geratzea: Zutik eta eskuak libre, masailezurrak ez zituen jada lan gogorrak egin behar. Horrek hainbat ondorio izan zituen: ahoa, faringea eta laringea aldatu ziren, eta aldaketa horiek anatomiaren aldetik sendotu zuten gizakien arteko ahozko hizkuntza konplexuaren agerpena eta garapena. Aldi berean, elikaduran garrantzi handiko aldaketak gertatu ziren: elikagaiak jan aurretik prestatzen hasi ziren; hau da, sukaldaritzaren lehen urratsak egin ziren.
- Heldu gabe jaiotzea (“Gazteagotzea” edo Neotenia): Gizakiak babes eta zaintza gehiago behar ditu beste edozein animaliak baino. Jaioberria bizi ahal izateko, norbaitek zaindu behar du; espeziearen gizartekoitasunaren menpe dago.
Gazteagotzearen ondorioak
- Babesa.
- Plastikotasuna (moldagarriagoak): egoera berriei aurre egiteko gaitasun handiagoa du gainerako hominidoek baino.
Zerebralizazioa
Garunaren garapena: garuna handitzen joan da (1,7 kg). Gaur egun, zientzialariek hiru azpisistema zerebral bereizten dituzte gizakietan. Elkarren artean koordinatuta dauden hiru garunen antzera funtzionatzen dute, eta garun horietako bakoitza desberdina da.