Adimenaren Teoriak eta Garapen Kognitiboa
Adimenaren Teoriak
Thurstone: Adimenaren Egitura Faktoriala
Thurstonek ez zuen g faktorea edo adimen orokorraren bereizketa onartu. Bere ustez, adimena ez da gaitasun bakar batean agortzen eta ez du ikuspegi hierarkikorik proposatzen. Zazpi gaitasun bereizten ditu: eragiketak egiteko azkartasuna, hitzak gogoratzea, ideiak hitz bihurtzeko trebezia, oroimena eta arrazoimendu induktiboa.
Guilford: Adimenaren Eredu Kubikoa
Guilfordek giza adimena 120 kuboz osatutako prisma angeluzuzen baten bidez irudikatu zuen. Burmuinak burutzen dituen operazioetan hiru dimentsio bereizten zituen: edukiak, operazioak eta emaitzak. Kubo bakoitzak informazio-eduki baten, gogamen-operazio baten eta pentsamendu baten intersekzioa irudikatzen du.
Piaget: Psikologia Ebolutiboa
Piagetek haurtzaroko ezagutza-prozesuak aztertu zituen:
- Jaioberriaren erreflexuak: Kanpoko estimuluei emandako erantzun automatikoak (xurgatzea, heltzea, arrastaka ibiltzea).
- Ezagutzaren eraikuntza: Haurrak bere adimena erreflexu horietatik abiatuz eraikitzen du.
- Adimenaren garapena: Eskema berriak sortuz garatzen da. Hiru aldi nagusi: zentso-motorea, operazio formalak eta operazio zehatzak.
Garapenaren Faktoreak
- Nerbio-sistemaren heldutasuna: Haurrak heredatutako nerbio-sistema garatu eta osatu behar du.
- Ingurunearekiko harremana: Objektuak manipulatuz eta heldu zein parekoekin sozializatuz (imitazioa eta hizkuntza baliabide nagusiak).
Helburua faktoreen arteko oreka lortzea da; guztiak dira beharrezkoak.
Problemen Ebazpena
Problema bat subjektuak dituen baliabideekin askatu ezin denean, adimenezko jarduera bat behar da. Ebazpenaren hiru pausoak:
- Prestaketa: Datuak eta baldintzak aztertzea. Problema zatietan banatzeko ohitura eta ulermena.
- Eraketa: Erantzuna edo soluzioa bilatzea. Epe luzeko oroimenetik informazioa berreskuratu eta epe laburrekoan datuak kudeatzea.
- Balorazioa: Lortutako soluzioa baloratzea.