Nerbio Sistema, Garuna eta Neuronen Funtzionamendua
Garunaren Hemisferioak: Egitura eta Funtzioak
Organo Bikoitza eta Komunikazio Gurutzatua
Garuna organo bikoitza da, antzeko tamainako bi hemisferioz osatua. Hemisferioen eta kontrolatzen dituzten gorputz atalen arteko komunikazioa gurutzatua da:
- Eskuineko hemisferioak gorputzaren ezkerreko aldea kontrolatzen du.
- Ezkerreko hemisferioak gorputzaren eskuineko aldea kontrolatzen du.
Gehienetan hemisferio bat nagusitzen da. Eskumatiengan (eskuineko aldean indar eta zehaztasun handiagoa dutenak), ezkerreko hemisferioa da nagusi; ezkertiengan, berriz, eskuinekoa.
Funtzio Espezializatuak
Hemisferio bakoitzak funtzio espezializatuak kontrolatzen ditu:
- Ezkerreko hemisferioa: Hitz egiteko gaitasuna, zenbaki-trebetasuna eta gogamen analitikoa.
- Eskuineko hemisferioa: Trebetasun espazialak eta arteari eta musikari dagozkien jardueren alderdi batzuk.
Hitz egiteko gaitasuna ezkerreko hemisferioak kontrolatzen du eskumatien %96an eta ezkertien %70ean.
Afasia eta Komunikazioa
Afasia hitz egiteko gaitasunaren nahastea da, gehienetan ezkerreko hemisferioaren zaurien ondorioa. Eskuineko hemisferioa zauritzean, hitz egiteko gaitasuna oso gutxitan nahasten da.
Garunaren hemisferioak gorputz kailutsua deritzon nerbio-sorta baten bidez daude komunikatuta. Egoera normaletan, bi hemisferioek elkarren arteko komunikazio zuzena eta etengabea dute.
Neurona: Nerbio Sistemaren Oinarrizko Unitatea
Neuronaren Egitura eta Funtzioa
Neurona nerbio-sistemaren oinarrizko unitate funtzionala da. Bere lana informazioa jasotzea eta gorputzeko beste leku batera eramatea da. Neuronen funtzio nagusia nerbio-bulkadak garraiatzea da.
Garrantzitsua da jakitea neuronak ez direla birsortzen. Jaiotzean neurona-kopuru zehatz bat dugu, eta suntsitzen direnak betiko galtzen dira.
Nerbio Sistemaren Antolaketa
Nerbio-sistema bi sistema nagusitan banatzen da, bakoitzak bere funtzioa duelarik:
- Nerbio Sistema Zentrala (NSZ):
- Buruko eta bizkarrezurreko organoek osatzen dute (Garuna eta Bizkarrezur Muina).
- Gorputzaren zentro erregulatzaile gisa aritzen da eta funtzio integratzailea du.
- Organismoak kanpo zein barnean gertatzen diren aldaketak jaso eta erantzuna sortzen du.
- Nerbio Sistema Periferikoa (NSP):
Bi azpisistematan banatzen da:
- Sistema Somatikoa: Gorputz osoan dauden gongoilek eta nerbioek osatzen dute. Bere betebehar nagusia kanpoaldearekin harremanetan jartzea da (borondatezko mugimenduak).
- Sistema Autonomoa (Begetatiboa): Erraien jarduera erregulatzen du (borondatezkoak ez diren funtzioak).
Nerbio Bulkada eta Sinapsia
Neurona-zirkuituan, neurona bat zeharkatzen duten bulkadek, axoiaren amaierara iristean, aurrera jarraitu ahal izateko oztopo bat gainditu behar dute. Izan ere, neuronak ez dira inoiz elkartzen fisikoki.
Oztopo horri sinapsia deritzo, bi neuronaren arteko pitzadura mikroskopikoa. Sinapsia gainditzeko, nerbio-bulkada mekanismo berezi batez baliatzen da:
Bulkada axoiaren bukaerara iristean, neurotransmisoreak askatzen dira, sinapsi-konexioak lortuz. Bi motatako neurotransmisore daude:
- Kitzikatzaileak
- Inhibitzaileak
Egia ala Gezurra?
- Zerebroak gehienetan zati jakin bat erabiltzen du. Gezurra
- Gizakion ahalmenak azaltzeko herentzia da faktore garrantzitsuena. Gezurra
- Nerbio-bulkadak dendritetan hasi eta, axoitik pasatuz, nerbio-adar muturreraino doa. Egia
- Informazio genetikoaren transmisioan sortzen diren akatsak (anomalia genetikoak) kasualitatez izaten dira. Gezurra
- Neuronen funtzioa nerbio-bulkadak garraiatzea da. Egia
- Zerebeloan kalteren bat gertatuz gero, lo egiteko arazoak agertzen dira. Gezurra
- Tentsio eta beldur egoeretan intsulina hormona askatzen da. Gezurra
- Zerebroak bere laurdena erabiltzen du ikusmenerako. Egia
- Gorputzaren atal guztietara doazen nerbioak bizkarrezur-muinetik ateratzen dira. Egia
- Hormonek zuzeneko eragina dute zelulen jardueran, ugalketan, metabolismoan, aldartean... Egia
- Zerebroa organo bikoitza da. Egia
- Neurona bakoitza 100 neuronekin batera konektatuta dago. Gezurra
- Kortexean dauden lobuloetan bakarrik zentzumenezko funtzioak aurki daitezke. Gezurra
- Kromosoma genaren zatia da. Gezurra
- Nerbio sistema autonomoa edo begetatiboa bere kabuz egiten du lan. Egia
- Pertsonek hemisferioetako bat izaten dugu nagusi, eskumatiak edo ezkertiak gara. Egia
- Gaixotasun batzuk heredatu egiten dira (hemofilia, daltonismoa...). Egia
- Nerbio sistema somatikoak gibela kontrolatzen du. Gezurra
- Erreflexu sinpleetan, adibidez zerbait beroa ukitzen dugunean, gorputzaren erantzunean zerebroak ez du zuzenean zerikusirik. Egia
- Ezkerreko hemisferioetan zauriak izanez gero, hitz egiteko gaitasuna ez da ukituta gelditzen. Gezurra
Kontzeptu Garrantzitsuenak
- Intsulina odolean isurtzen duen guruina edo glandula: Pankrea
- Nerbio sistemaren oinarrizko unitate funtzionala: Neurona
- Kromosomaren ADN molekularen zatiak: Geneak
- Nerbio sistemaren organorik handiena eta garrantzitsuena: Entzefaloa
- Sinapsietan askatzen diren substantzia kimikoak: Neurotransmisoreak
- Borondatezko eginkizunak eta mugimenduak zein nerbio sistemari dagozkio? Nerbio Sistema Periferikoari eta honen barruan Somatikoari
- Gure hemisferioetatik, logiko-analitikoa dena, hitz egiteko gaitasuna, zenbaki-trebetasuna eta gogamen analitikoa menderatzen dituena: Ezkerreko Hemisferioa
- Testikuluek isurtzen duten hormona: Testosterona
- Minutu erdi batean zerebroak zer kontsumitzen du? Odola
- Belarri gainean dauden zerebroaren lobuloen izenak: Lobulu Tenporala
- Goi mailako prozesu mentalak zein organok kontrolatzen ditu? Zerebroak (Garunak)
- Sistema endokrinoaren guruin (glandula) eragingarria: Hipofisia
- Paraplejiko edo tetraplejiko bati apurtu zaion organoaren izena: Bizkarrezur Muina