Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Anthony Giddens: Estrukturazioa eta Klase Sozialak

Psikologia eta soziologia2,64 KB

Anthony Giddens eta estrukturazio prozesuak

Giddens-en kezka nagusia klase harremanen estrukturazio prozesua azaltzea da; hau da, harreman ekonomikoek ez-ekonomikoak diren egitura sozialetan nola txertatzen diren aztertzea.

Klasea eta estratoaren arteko bereizketa

  • Klaseak: Ez dira entitate espezifikoak; ez dute forma sozial mugarriturik, ezta estatus juridikorik ere, eta inork ezin du erabaki horietan afiliatzea.
  • Estratoak: Klaseekin ez bezala, estratoen arteko zatiketak argitasunik gabe egiteko arriskua dago (adibidez, errenta mailaren arabera).

Giddens-en ekarpen teorikoak

  • Marx-en kritika: Lan-indarra homogeneizatzen duela leporatzen dio. Giddens-en ustez, errealitatean gero eta aniztasun handiagoa dago.
  • Baliabideak: Baliabide akademiko eta teknikoek
...
Jarraitu irakurtzen "Anthony Giddens: Estrukturazioa eta Klase Sozialak" »

Giza Garapena: Hazkundea, Heltzea eta Ingurunearen Eragina

Psikologia eta soziologia2,8 KB

Haztea: Organismo batean gertatzen diren aldaketa fisikoak dira. Aldaketa kuantitatiboak dira, neurtu eta taula baten bidez adieraz daitezkeenak.

Heltzea: Gizakiarengan gertatzen diren aldaketa biologikoak dira, gaitasun berriak ahalbidetuko dituztenak.

Garapena: Sentitzeko, pentsatzeko, jokatzeko eta jarduteko moduari eragiten dieten aldaketa psikikoen prozesua da. Aldaketak kualitatiboak dira, ernalketarekin hasten dira eta pertsonaren bizitza osoan zehar sortzen dira. Garapenaren ondorioz, gizakiaren gaitasunak sortu eta hobetzen dira.

Haztea eta heltzea atzeratzen badira, garapena astiroago joango da; beraz, hazteak badu eragina garapenean. Beste alde batetik, heltzea eta haztea handiegia edo txikiegia bada, eragina edukiko du garapen psikologikoan....

Jarraitu irakurtzen "Giza Garapena: Hazkundea, Heltzea eta Ingurunearen Eragina" »

Ornodunen Nerbio-sistemaren Egitura eta Funtzioak

Psikologia eta soziologia3,42 KB

Nerbio-sistema Zentrala

Entzefaloa

  • Telentzefaloa: Zatirik handiena da eta nerbio-sistemaren egitura zuzendaria da. Giza portaerak eta adimen-funtzioak kontrolatu eta koordinatzen ditu; integrazio sentsorialeko eta jarduera motorreko egoitza da.
  • Erronbentzefaloa:
    • Metentzefaloa (zerebeloa): Mugimenduak koordinatzen ditu. Garunaren azpian dago, bizkarrezur-erraboilari lotuta.
    • Mielentzefaloa (bizkarrezur-erraboila): Borondatezkoak ez diren funtzioak kontrolatzen ditu, hala nola arnasketa.
  • Hipofisia: Hipotalamoaren azpian dago. Adenohipofisiak eta neurohipofisiak osatzen dute, eta sistema endokrinoko guruinen jarioa kontrolatzen du.
  • Dientzefaloa:
    • Epitalamoa: Melatonina jariatzen du (sexu-organoen heldutasunean parte hartzen du).
    • Talamoa: Emozio-estimuluen
...
Jarraitu irakurtzen "Ornodunen Nerbio-sistemaren Egitura eta Funtzioak" »

Planifikazioa: Definizioa, Elementuak eta Helburuak

Psikologia eta soziologia2,54 KB

Planifikazioa

Planifikatzea arrazionalitateak gidatutako prozesua da, eta errealitatearen ezagutzan oinarritzen da. Hainbat erabaki hartu beharreko prozesua da. Hartzen ditugun erabakiak helburuetara zuzenduak daude.

Planifikazioaren Elementuak

  • Hasierako diagnostikoa
  • Helburuak
  • Edukiak
  • Metodologia
  • Ebaluazioa

Zertarako Planifikatu

  • Ikasgelako esku-hartzea planifikatzeko.
  • Inprobisazio negatiboa eta zoria ekiditeko.
  • Ziurtasun eza galerazteko.
  • Programak osatzeko eta koordinatzeko.
  • Hausnarketa konpartitzeko eta erabakiak elkarrekin hartzeko.
  • Lan taldeak sustatzeko.

Planifikazioaren Hastapen Orokorrak

  • Hausnarketa egitea eta erabakiak hartzea.
  • Hausnarketa eta erabakiak praktikarekin erlazionatzea.
  • Ikastealdeak dituen arazoez eta beharrez ohartzea, eta gure proposamenekin
...
Jarraitu irakurtzen "Planifikazioa: Definizioa, Elementuak eta Helburuak" »

Nerbio Sistema: Osaketa, Funtzioak eta Atal Nagusiak

Psikologia eta soziologia4,43 KB

Nerbio Sistema: Osaketa eta Funtzioak

Elkarren osagarri diren bi zati ditu:

1. Nerbio Sistema Zentrala

Gorputza eta haren jarduerak kontrolatzeaz arduratzen da. Nerbio Sistema Zentrala entzefaloak eta bizkarrezur muinak osatzen dute, eta biak burezurrak eta bizkarrezurrak babestuta daude, hurrenez hurren. Gainera, meningeak deritzen hiru mintz-estalki babesgarriz inguratuta dago, bai eta likido zefalorrakideoz ere. Likido horren funtzioa kolpeak arintzea da.

Entzefaloa burezurraren barruan dago eta osagai desberdinak ditu, hala nola garuna, zerebeloa, bizkarrezur-erraboila eta hipofisia, besteak beste. Bizkarrezur muina, berriz, bizkarrezurrak babestuta dago, burezurraren oinarritik bizkarraren amaieraraino.

2. Nerbio Sistema Periferikoa

Nerbioek...

Jarraitu irakurtzen "Nerbio Sistema: Osaketa, Funtzioak eta Atal Nagusiak" »

Zientzia-metodoak: Formalak eta Natura Zientziak

Psikologia eta soziologia2,43 KB

Zientzia formalen metodoa

Zientzien sailkapenean, logika eta matematika zientzia formalak direla ikusi dugu. Formal deritze ez direlako zentzumenezko esperientzian dauden objektu edo gertaerez arduratzen, baizik eta:

  • Logika: Gure arrazoibideek baliozkoak izateko izan behar duten formaz.
  • Matematika: Objektu abstraktuez (zenbakiak, forma geometrikoak eta multzoak).

Esperimentalak ez direnez, deduktiboak dira: abiapuntutzat zenbait premisa hartu, eta horietatik ondorio jakin batzuk ezinbestean ateratzen direla frogatzen dute. Bi funtsezko baldintza bete behar dituzte:

  • Zuzentasuna: Kalkuluarekin frogagarriak diren teorema guztiak formalizatu nahi den alorreko baliozko legeak izatea.
  • Osotasuna: Baliozko lege guztiak kalkulu formalaz frogagarriak izatea.
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia-metodoak: Formalak eta Natura Zientziak" »

Giza Jokabide eta Jarreren Faktoreak: Analisi Psikologikoa

Psikologia eta soziologia5,03 KB

Altruismoan eragiten duten faktoreak

  • Faktore afektiboak

    • Enpatia
    • Afektu positiboa
    • Erru sentimenduak
  • Faktore kognitiboak

    • Arrazonamendua: Arrazonamendu maila altuak jokabide prosozial altua dakar.
    • Rol-hartzea: Besteen lekuan jartzea.
  • Sexu-ezberdintasunak

    • Auto-txostenetan oinarritutako ikerketak: Emakumeek enpatia handiagoa erakusten dute.
    • Haurrekin egindako ikerketak: Neskek jokabide prosozial handiagoa erakusten dute.
    • Jokabide zehatzetan: Gizonezkoak defentsan gehiago, emakumezkoak zaintzan gehiago.
    • Ezberdintasunen zergatia: Kultura, gizartea eta diziplina teknikak.
  • Nortasuna

    • Autoestimu altua
    • Konpetentzia altua
    • Barne kontrol maila altua
  • Sozializazioa

    • Diziplina teknikak: Arrazonamendua eta indukzioa.
    • Atxikimendu segurua eta eredu prosozialak.
    • Eskola.
  • Testuinguruaren

...
Jarraitu irakurtzen "Giza Jokabide eta Jarreren Faktoreak: Analisi Psikologikoa" »

Konpetentziak eta oinarrizko gaitasunak

Psikologia eta soziologia2,62 KB

Kurrikuluma / Helburua

Kurrikuluma / Helburua - Oinarrizko Hezkuntzaren kurrikulu berriaren marko orokorrera hurbiltzea. - Natur zientzien kurrikuluma aztertu.

Zer da konpetentzia?

Zer da konpetentzia?

DeSeCo Txostena eta Europako Legebiltzarra (Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa) arabera: "Konpetentziak testuinguruari egokitutako ezagutza, gaitasun eta jarreren konbinazio bat dira. Gaitasun giltzarri dira pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko."

Egiten jakitea da: aplikatzen den jakintza bat.

Zeintzuk ezaugarriak ditu?

  • Konplexutasuna: ezagutza-sarea, ziurgabetasuna, larritasuna…
  • Funtzionaltasuna eta ezagutzaren transferentzia: gizarte mailan esanguratsuak
...
Jarraitu irakurtzen "Konpetentziak eta oinarrizko gaitasunak" »

Haurren Higienea eta Loa: Higienea, Afektibitatea eta Loa

Psikologia eta soziologia3,25 KB

Higienearen garrantzia: Haur hezitzaileak pertzepzio eragileak dira, zabarkeriagaitik umeei tratu txarrak eragin diezazkieten gizarte arriskuko egoerak amaitzeko. Hezitzaileak haurrak behatu eta jarraipena egin behar diete haurren eboluzioari. Haurraren adierazle fisikoak: 1) Beti zikin egotea, higiene eskasa, gosetuta eta txarto jantzita etortzea. 2) Arazo fisikoak edo hartatu gabeko mediku beharrak, adibidez, sendatu gabeko zauriak edo mediku zainketarik ez izatea. HAURREN PORTAERA-ADIERAZLEAK: Janaria eskatzea edo lapurtzea, klasera gutxitan joatea, nork zaindu ez duela esatea.


Mugeta eta pixoial kandidiasia: Onddoek eragindako infekzioa ahoan eta genitaletan ager daiteke. Ahoan oinarri gorria duten plaketa zuri batzuk sortzen ditu mugetak
...
Jarraitu irakurtzen "Haurren Higienea eta Loa: Higienea, Afektibitatea eta Loa" »

Haur Eskolako Komunikazioa Gurasoekin: Gida Osoa

Psikologia eta soziologia6,02 KB

Txostenak Haur Eskolan

Txosten indibiduala familiei ematen zaien dokumentu bat da. Bertan adierazten da haurrak zer aurrerapen egin duen zenbait garapen-esparrutan eta autonomia-ohiturak hartzean duen bilakaeran. Hainbat txosten-eredu daude, eta zentro bakoitzak horietako bat hautatu behar du, edo, bestela, berea egin.

Oro har, haurren esperientziaren eta garapenaren berezko esparruei dagozkien alorretan dago egituratuta, eta hauei buruzko informazioa ematen du:

  • Garapen afektiboa
  • Mugimendua eta gorputza kontrolatzeko ohiturak
  • Komunikazioaren eta hizkuntzaren seinaleak
  • Elkarbizitzarako eta gizarte-harremanerako oinarrizko arauak
  • Bizi diren inguruneko ezaugarri fisiko eta sozialen aurkikuntza

Erabilitako eredua edozein dela ere, hezitzaileak leku bat...

Jarraitu irakurtzen "Haur Eskolako Komunikazioa Gurasoekin: Gida Osoa" »