Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Naratibaren osagaiak: gertaera, espazioa eta pertsonaiak

Psikologia eta soziologia2,71 KB

Gertaera bat testuinguruan kokatzea

Gertaera bati buruzko zertzelada motzoa da; ulertzen lagunduko digun informazioa eman behar dugu. Gertaera osotasunean ulertzen lagunduko digu:

  • Gertaera testuinguruan kokatzea: Testuaren ardatza gertaera zehatz bat da; inguratzen duen errealitatea azaltzen da. Horri esker lortzen dugu gertaera gauza isolatua ez izatea.
  • Gertaera denbiran kokatzea: Lotuta lehen pausoarekin. Kontatu nahi dugunaren aurrekariak zein izan ziren eta eragina azaldu behar dugu, eta ondoria ere bai (agian).
  • Gertaerako xehetasunak azaltzea: Gertaerarekin zerikusia duten xehetasunak azaltzen dira: zer gertatu zen, nor zen protagonista…

Espazioa

Espazioa osagai garrantzitsua da.

  • Olerkian: espazioa deskribatzean poetak eragiten duen sentimendua
...
Jarraitu irakurtzen "Naratibaren osagaiak: gertaera, espazioa eta pertsonaiak" »

Wittgenstein: Hizkuntza-Jokoak, Bizimodua eta Filosofia Terapeutikoa

Psikologia eta soziologia2,71 KB

1. Hizkuntza-Jokoen Kontzeptua

Ludwig Wittgenstein filosofoak, bere beranduko lanetan, lengoaia eta harekin lotutako pragmatika izendatzeko "hizkuntza-jokoak" esamoldea erabili zuen. Hizkuntza-jokoak dira lengoaiaren esanahia ezartzen dutenak.

1.1. Lengoaia "Tresna-Kutxa" Bezala

Wittgensteinentzat, lengoaia "tresna-kutxa" bezalakoa da. Kutxa horrek barneratzen dituen tresnak (hitzak eta proposizioak) era desberdinetan erabil daitezke. Lengoaiaren tresnen erabilerak berak ezartzen du lengoaiaren esanahia.

1.2. Lengoaia eta "Bizimodua"

Hizkuntzek hiztunen mundu-ikuskera islatzen dute, giza-harremanak modu zehatz batean proiektatuz. Hizkuntza bat ikastean, umeak modu zehatz batean arrazonatzea eta gertaerak era espezifiko batean sailkatzea ikasten...

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: Hizkuntza-Jokoak, Bizimodua eta Filosofia Terapeutikoa" »

Freud, Determinismoa eta Etika: Kontzeptu Filosofikoak

Psikologia eta soziologia3,29 KB

Sigmund Freuden Ikuspegia: Giza Egitura

Giza Psikearen Hiru Mailak

  • Zera (Id): Osagaiak: Oinarrizko irrikak (sexu-sena, egarri-sena, etab.) eta baztertutako desioak. Herentzia biologikoaren arabera jokatzen du.
  • Nia (Ego): Osagaiak: Pentsakizun arrazoidunak, objektiboak eta sozialak. Ingurunearen eskakizunei erantzuteko sortzen da. Errealitate-printzipioaren arabera jokatzen du. Irriken eta moralaren arteko bitartekaria da.
  • Supernia (Superego): Gizarte arauen barneratzeak sortzen du.

Zera, Supernia eta Niaren Funtzioak

Zera: Desira / Supernia: Eginbeharra / Nia: Bien eskakizunak orekan mantentzea.

Errepresioaren Izaera Bikoitza

  • Gehiegizko neurrian, gaixotasun psikikoen jatorria izan daiteke.
  • Neurri egokian, ezinbestekoa da gizarte-bizitza bideratzeko.
...
Jarraitu irakurtzen "Freud, Determinismoa eta Etika: Kontzeptu Filosofikoak" »

Ebaluazioaren prozesua, motak eta funtzioak

Psikologia eta soziologia2,32 KB

Ebaluazioaren definizioa eta faseak

Ebaluazioa: egoera edo objektu bat ezagutzeko helburuz, informazioa eta nabaritasunak biltzeko azterketa-prozesu sistematikoa da. Prozesu honek 5 fase ditu:

  • 1. Ebaluazio-objektua eta irizpideen definizioa: Zer ebaluatu nahi dugun eta zertan fijatu behar garen zehaztea.
  • 2. Ebaluazio-estrategiaren diseinua: Plangintza bat egitea (nork, nola eta noiz).
  • 3. Informazio, datu eta nabaritasunen bilketa: Datuak bildu eta aplikatzea.
  • 4. Azterketa eta balorazio fasea: Bildutako informazioa aztertzea.
  • 5. Ebaluazioaren ondorioak.

Ebaluazio motak

  • Helburuaren arabera: Formatiboa, sumatiboa.
  • Bildutako informazioaren arabera: Kuantitatiboa, kualitatiboa, mistoa.
  • Agentearen arabera: Autoebaluazioa, kanpo-ebaluazioa, koebaluazioa.
  • Egoeraren
...
Jarraitu irakurtzen "Ebaluazioaren prozesua, motak eta funtzioak" »

Euskararen Morfologia, Ortografia eta Literatura Baliabideak

Psikologia eta soziologia2,33 KB

Morfologia: Eratorpena

Lexema bati morfema bat edo gehiago eranstean eratorpena lortzen da. Eratorpenean eransten diren morfemak bi motatakoak dira:

  • Aurrizkiak: Hitzaren aurrean eransten dira.
  • Atzizkiak: Hitzaren bukaeran eransten dira.

Ortografia: Mailegu txistukariak

Hainbat arau mailegu txistukarientzako:

  • Hartutako hitzak x badu, kontsonante aurrean s idatziko dugu; gainerakoetan x idatziko dugu.
  • z eta s letrak, aurretik n, l edo r badute, tz edo ts idazten dira.

Lirikaren Ezaugarriak

Adierazpen ohikoena olerkia edo poema da. Sentimenduak, nahiak, esperientziak, barne-mundua eta munduaz duen ikuspegia adierazten ditu. Bertso-lerroz osatzen dira, ahapaldietan antolatuta. Neurria eta errima edo hoskidetasuna zorrotz zaintzen dira. Hitz neurtuzko poemak...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen Morfologia, Ortografia eta Literatura Baliabideak" »

Jean Piaget: Adimenaren garapena eta etapak

Psikologia eta soziologia3,4 KB

Adimena: Jean Piageten ikusmoldea

Adimenaren ikusmolde ebolutiboa Jean Piaget psikologo, biologo eta epistemologo suitzarrari zor zaio.

Erreflexu eta eskemen oinarria

Gizaki jaioberriak erreflexu batzuk baino ez ditu jokabide guztiak osatzeko. Erreflexua jokabide unitate sinpleena da; kanpoko estimuluari emandako erantzun ez‑borondatezko edo automatikoa da. Erreflexuak jaiotzetik datoz, eta horien artean nagusiak dira zurgatzea, oratzea edo herrestan ibiltzea. Hemendik hasten da haurrak bere adimena eta ezagutza eraikitzea.

Hasierako erreflexuek eskema bat sortzen dute. Adimenaren garapena eskema berrien eta egokitzapen prozesuen bidez gertatzen da. Eskemak ez dira finkoak; etengabe aldatzen dira, eta nahiz eta hasieran praktikotasun handiagoa...

Jarraitu irakurtzen "Jean Piaget: Adimenaren garapena eta etapak" »

Osasuna eta Gaixotasunak: Oinarrizko Kontzeptuak

Psikologia eta soziologia3,48 KB

Osasuna

Osasuna: ongizate fisiko, mental eta sozial osoko egoera. Herentziak, ingurumen faktoreek, portaerak eta osasun-sistema erabiltzeko aukeraren menpe dago.

Arrisku Faktoreak

Arrisku Faktoreak: pertsona edo pertsona talde batean antzeman daitekeen egoera edo ezaugarria, gaixotasun bat garatzeko edo sortzeko probabilitatearekin erlazionatuta dagoena.

Bi mota daude:

  • Alda daitezkeenak (adibidez, tabakismoa).
  • Ezin direnak (adibidez, eduki genetikoa).

Prebentzio Mailak

Prebentzio Mailak:

  1. 1. maila: Arrisku faktoreak minimizatzera bideratutako laguntza.
  2. 2. maila: Gaixotasun baten adierazpen klinikoak garaiz detekzioaren bidez eragotzi nahi ditu.
  3. 3. maila: Gaixotasun baten bilakaera hobetzera zuzendutako laguntza.

Gaixotasuna

Gaixotasuna: organismoaren funtzioetan...

Jarraitu irakurtzen "Osasuna eta Gaixotasunak: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Jolasa Historian Zehar: Teoriak eta Garapena

Psikologia eta soziologia3,37 KB

XIX. Mende Aurreko Ikuspegiak

Platon

Matematika Sagarrrekin eta Jolasak.

Irakaskuntzak balio praktikoa izan behar du.

Aristoteles

Umeak jolasaren bidez ohituko da helduen lanak egitera.

Quintiliano

Umea ez nekatzeko, prozesu hezigarria jolasaren bidez burutu behar da.

XIX. Mendeko Teoriak

Beharrari buruzko Teoria (F. Schiller)

Bi motatako jolasa bereizten ditu: fisikoa eta estetikoa.

Gehiegizko Energiari buruzko Teoria (H. Spencer)

Schiller-en teoriari oinarrituta, energia soberan jolasera bideratzen da.

Erlaxazioaren Teoria (Lazarous)

Jolasak ez du balio energia agortzeko, baizik eta berreskuratzeko.

Laburketaren Teoria (G. Stanley Hall)

Gizakiak, jolasaren bidez, arbasoen pauso guztiak ematen ditu (adibidez, urarekin jolastea).

Prestatzeko Ariketaren Teoria

...
Jarraitu irakurtzen "Jolasa Historian Zehar: Teoriak eta Garapena" »

Hezkuntzaren Soziologia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Durkheim-en Ekarpenak

Psikologia eta soziologia16,07 KB

Hezkuntzaren Soziologiaren Oinarriak

1. Hezkuntzaren Soziologiaren Objektu Okerra

Zein izan da orain arte hartu den objektua Hezkuntzaren Soziologian? Zergatik deuseztatzen dizkigu Soziologia egiteko aukera guztiak objektu oker honek?

Soziologia gizarte zientziak edo giza zientziak bezala ezagutzen dugun horietako bat da. Bere ikerlana gizartea da eta gizakia bere barnean; baita gizakiek osatzen dituzten elkarte, talde, erakunde edo instituzioak aztertzea ere. Sozialak diren erlazioak, fenomenoak, gertakizunak, estrukturak, taldeak eta instituzioak ere aztertzen ditu.

Hezkuntzaren Soziologiak hezkuntza-erlazioak, fenomenoak, taldeak eta instituzioak aztertuko ditu. Baina aurreko kontzeptu hauek definitu ahal izateko eta objektua (Hezkuntzaren Soziologiarena)...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntzaren Soziologia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Durkheim-en Ekarpenak" »

Garapen etapak piaget

Psikologia eta soziologia7,07 KB

Afektibitatea 

Teoria eta autore asko. 

Afektibitatearen gizakiak izaten dituen eta atseginak edo desatseginak izan daitezkeen afektu-egoera edo emozio guztiak biltzen dira. 

Gizakiak bere buruarenganako, inguru fisikoarekiko eta, batez ere, gizarte-inguruarekiko (hurbilen dituen pertsonenganako, bereziki) bizi eta adierazten dituen afektu-egoerak dira. 

Teoria desberdinak:

  • Psikoanalisia: afektibitatea eta nortasuna lotu egiten ditu

  • Beste zenbait ikertzailerentzat, afektibitatea ez da nortasuna zehazten duen alderdi bakarra, nortasun hori eratzeko funtsezko elementua bada ere. 

Emozioak 

Latinetik dator eta “astindua” edo “asaldura” esan nahi du. 

Estimuluaren ondorioz sortzen den bat-bateko erreakzio fisikoa da. Aldi baterako prozesua...

Jarraitu irakurtzen "Garapen etapak piaget" »