Zientzia-metodoak: Formalak eta Natura Zientziak

Psikologia eta soziologia2,43 KB

Zientzia formalen metodoa

Zientzien sailkapenean, logika eta matematika zientzia formalak direla ikusi dugu. Formal deritze ez direlako zentzumenezko esperientzian dauden objektu edo gertaerez arduratzen, baizik eta:

  • Logika: Gure arrazoibideek baliozkoak izateko izan behar duten formaz.
  • Matematika: Objektu abstraktuez (zenbakiak, forma geometrikoak eta multzoak).

Esperimentalak ez direnez, deduktiboak dira: abiapuntutzat zenbait premisa hartu, eta horietatik ondorio jakin batzuk ezinbestean ateratzen direla frogatzen dute. Bi funtsezko baldintza bete behar dituzte:

  • Zuzentasuna: Kalkuluarekin frogagarriak diren teorema guztiak formalizatu nahi den alorreko baliozko legeak izatea.
  • Osotasuna: Baliozko lege guztiak kalkulu formalaz frogagarriak izatea.

Natura zientzien metodoa

Natura zientziek metodo hipotetiko-deduktiboa erabiltzen dute, momentu deduktiboak eta induktiboak uztartuz.

Indukzioaren garrantzia

Induzitzea kasu singular jakinen multzo batetik abiatuta, ondorio orokor batera iristea da:

  • Indukzio osoa: Lantzen den alorreko kasu guztiak ezagutzen direnean.
  • Indukzio osatugabea: Kasu batzuk baino ezagutzen ez direnean. Kasu honetan, ondorioa ez da egiazkotzat jotzen, probabletzat baizik.

Metodoaren egitura

Hiru mailatan antolatzen da:

  1. Protokolozko esakuneak: Esperientzien bidez froga daitezkeen gertaera komunikagarriak.
  2. Legeak: Hipotesiak esperientziak baieztatzen dituenean eta zientzia-komunitateak onartzen dituenean.
  3. Teoriak: Esakune unibertsalak; horietatik lege guztiak deduzitzen dira.

Metodo hipotetiko-deduktiboaren pausoak

  1. Arazoaren proposamena: Behaketa eta esperimentazioa oinarri hartuta.
  2. Hipotesien formulazioa: Matematikoki formulatu eta ondorioak deduzitzen dira (momentu deduktiboa).
  3. Enpirikoki frogatzea:
    • Egiaztapena: Behatutako gertaerek hipotesiarekin bat egiten badute.
    • Faltsatzea: Behatutako gertaerek hipotesiarekin bat egiten ez badute.

Hipotesia frogatu denean, lege bihurtzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML