Jolas Aztertzailea (6-8 urte)
Garapen Motorea
- Morfologia-aldaketek mugimendurako ahalmen handiagoa emango diote.
- Oreka eta koordinazioa apurka hobetuz doaz.
- Lateralitatearen nozioa agertuko da (albo bat nagusituko da).
- Desplazamendu xumeak norabide guztietarantz egin ahal izango ditu.
- Jauziak gero eta eraginkorragoak dira.
Garapen Kognoszitiboa
- Prozesu kognoszitiboak intuizioz lehenengo aldiz agertuko dira.
- Ez du errealitatea irudimenetik bereizten, joko sinbolikoen garaia da.
- Interes zehatzak ditu, arreta zirriborrotsua eta eroapena eskasa.
Garapen Afektibo eta Soziala
- Elkarlanean aritzeko zailtasunak ditu.
- Balio-sistema ikasle eta gurasoen arabera oinarrituta dago, eta haiek dira bere eredu.
- Segurtasun handia behar dute, arauak eta erabakiak hartzeko laguntza behar dute.
- Jolasen arauak onartzeko eta ulertzeko arazoak dituzte.
Jolas Soziomotorea (8-10 urte)
Garapen Motorea
- Gorpuzkera proportzionalagoa da, beraz, oreka eta kemena irabazten ditu.
- Koordinazio motorea hobetzen da.
- Indarra eta erresistentzia handitzen dira.
- Lehia eta errendimendua bilatuko ditu.
- Albokotasuna finkatzen da.
- Gorputz-atal desberdinen kontrola eta oharmena hobetzen dira.
- Talde-jokoetan esku hartzeko aukera lortzen du.
- Jolasetako eta kiroletako mugimenduak ikasteko abileziak hobetzen dira.
Garapen Kognoszitiboa
- Egozentrismoa alde batera uzten hasten dira.
- Fantasiak bidea emango die azterketari eta gogoetari.
- Ikuspegi desberdinak aztertzeko eta ondorioak ateratzeko gai dira.
- Ikasteko irrika eta arreta areagotzen dira.
- Lanak esfortzua dakarrela ulertzen hasten dira, dena ez dela aisialdia.
Garapen Afektibo eta Soziala
- Egonkortasun eta oreka handiko aroa da.
- Baikor eta alaitsu agertzen dira.
- Ausart eta alaitsu agertzen dira (beren buruarengan konfiantza handia dute).
- Autoebaluazioa egiten hasteko aukera dute.
- Lehian arrakasta lortzea dute helburu.
- Nahiago dituzte jolas arautuak, batez ere talde-jolasak.
- Animatzaileengandik gauza asko ikasi ditzaketela uste dute.
Jolas Estrategikoa (10-12 urte)
Garapen Motorea
- Pubertaroaren hasiera. Urte hauetan garapena arinagoa da.
- Sexu-heldutasunaren lehendabiziko seinaleak agertzen dira (adibidez: ilearen agerpena, hilekoa...). Aldaketa hauek batez ere nesketan nabarmentzen dira.
- Espazioari eta denborari buruzko ezagutza osatzen da.
Garapen Kognoszitiboa
- Pentsamenduan egundoko hobekuntza dago; horri esker, arau kodifikatuak dauzkaten jolasetan parte hartu ahal izango dute.
- Kritikatzeko ahalmena eta beren pentsamenduak azaltzeko gogoa agertzen dira.
Garapen Afektibo eta Soziala
- Barrukotasuna eta ohorea hasten dira.
- Aurkako jokabideak erakusten dituzte: bihurrikeria/erlaxamendua, jakingura/axolagabekeria, etab.
- Gurasoengandik urruntzen hasten dira. Berentzat, adiskidetasuna eta lagunak dira garrantzitsuena.
- Begiraleak kontuan hartu behar du ume bakoitzak duen ospea jolasak egiterako orduan (traketsak diren umeei gauzak erraztu, jolas errazak jarriz).
- Arrazonamenduak egiteko gaitasun handiagoa dute.