Oroimena: Prozesuak, Hobekuntza eta Distortsioak

Psikologia eta soziologia3,05 KB

Oroimena: Informazioa eskuratzeko, biltegiratzeko eta berreskuratzeko gaitasuna. Ikasten eta oroitzen dugunari esker gara garena. Oroitzapenik gabe ezinezkoa da nor garen jakitea eta gure bizitzak ez du zentzurik.

Sarrera: Oroimena ez da biltegi ezta liburutegi bat ere, gorde eta sortu egiten duen gaitasun bat baizik, gogamen sortzaile bat. Memoria ez da errealitate unitario bat, ezta perfektua ere; akatsak, distortsioak eta ilusioak jasan ditzake.


Oroimenaren Funtsezko Prozesuak

  • Kodetzea: Informazioa jasotzea; arreta oso garrantzitsua da.
  • Biltegiratzea: Informazioa antolatzea, kontzeptu edota eskematan.
  • Berreskurapena: Beharrezkoa denean oroitzapenak berreskuratzea.

Oroimen Kolektiboa

Oroimen kolektiboa: Talde baten oroitzapen multzoa, belaunaldiz belaunaldi transmititua. Irakaskuntza iturri da eta aldaketa esanguratsuak sortzen ditu norbanakoaren oroimenean, hari esker pertsona bakoitzak bere oroimen kolektiboak sendotzen dituelako.


Nola Hobetu Oroimena

Oroimena esfortzua eskatzen duen ikasitako gaitasuna da. Nahiz eta ez dagoen errezeta magikorik gure oroimena hobetzeko, arau mnemotekniko batzuk daude horretarako:

  • Arreta: Hautaketa prozesua da. Garrantzitsuarengan arreta jarri eta ez garrantzitsua baztertu. Egin beharreko gauza nagusia: Informazioa hartu, kodetu eta antolatu.
  • Zentzua: Zenbat eta zentzu handiagoa izan, orduan eta errazagoa da ikasteko.
  • Antolaketa: Informazioak antolatuta egon behar du oroitzeko. Ikasi beharrekoa elementu gutxiagotan taldekatu, zentzu gehiago emanez.
  • Asoziazioa: Ikasi beharrekoa dagoeneko badakizun zerbaitekin lotzea. Oroitzapena eta ulermena hobetzen ditu (adibidez: Italiako mapa = bota).

Oroimenaren Distortsioak eta Alterazioak

Oroimenaren ahanzturak eta akatsak beharrezkoak dira funtzionatu dezan. Oroimenean, distortsioak eta alterazioak bereizten dira.

Distortsioak

Gure oroimenaren akats arruntak dira:

  • Denbora: Oroimena ahuldu egiten da urteak joan ahala.
  • Distrazioa: Beste gauza batzuek kezkatzen gaituztelako eta oroitu behar dugunari arretarik jartzen ez diogulako izaten da.
  • Blokeoa: Huts egiten duen informazio-bilaketa da (adibidez, kalean ezagun bat topatzen dugunean baina haren izena oroitzen ez dugunean).
  • Esleipen okerra: Oroitzapen bat iturri desegokiari esleitzean datza.
  • Sugestioa: Pertsona batek kanpoko iturrietatik datorren informazio engainagarria bere oroitzapen pertsonaletan txertatzeko duen joera da.
  • Joera: Gure egungo ezagutzek eta sinesmenek iragana oroitzeko daukagun eran duten eragina islatzen du.
  • Iraunkortasuna: Gure gogamenetatik uxatu nahiko genituzkeen iraganeko gertakariak gogoratzean datza.

Deskargatu

PDF Word HTML