Motibazioa, Emozioak eta Estresa: Teoria eta Estrategiak

Psikologia eta soziologia8,93 KB

Bulkada Gutxitzearen Teoria (C. Hull)

Hull-en teoria homeostasi kontzeptuan oinarritzen da:

  • Homeostasi fisiologikoa: Organismoek duten joera egoera normaletik ematen diren desbideraketak zuzentzeko eta, horrela, barne orekari eusteko.

Barne-desoreka batek (egarria) premia bat sortzen du (ura), eta horrek bulkada bat eragiten du (edatea).

Jokabide motibatuaren helburua bulkada hori gutxitzea da, barne oreka berreskuratuz.

Motibazioaren Formula

Motibazioa (erantzunaren indarra) hiru elementuren funtzioa da: ohitura (H), bulkada (D) eta K (pizgarria).

E = H x D x K

Hiru elementu horien biderketa zenbat eta handiagoa, orduan eta motibazioa handiagoa.

  • E: Indarra
  • H: Habit (Ohitura)
  • D: Drive (Bulkada)
  • K: Pizgarria

Motibazioaren Teoria Kognitiboak

Sarrera

Gizakiok berezko joera daukagu gertatzen dena zergatik gertatzen den jakiteko. Zergatik dugun arrakasta edo porrota jakin nahi dugu. Galdera horri ematen diogun erantzunak (atribuzioak) motibazioan eragiten du.

Espero diren emaitzek ez dute azalpenaren beharrik; aldiz, espero ez diren arrakasta edo porrotek bai.

Atribuzioa: Pertsona batek egiten duen ahaleginaren eta lortzen duen emaitzaren artean dagoen kausa-erlazioari buruz daukan irudikapena.

Fritz Heider-en Atribuzioa

Heider-en atribuzioa bi indar-moten arteko konbinazioa da:

Barneko Indarrak

  • Gaitasuna: Trebetasun fisiko eta psikiko multzoa.
  • Motibazioa:
    • Xedea (nora iritsi nahi dugu)
    • Esfortzua (egiten duguna xedea lortzeko)

Kanpoko Indarrak

  1. Egonkorrak: Zereginaren zailtasuna edo erraztasuna.
  2. Ezegonkorrak: Zortea.

Atribuzio Automatikoen Arriskuak

  • Arrakastak barne faktoreei eta porrotak kanpokoei egoztea.

Egiten ditugun atribuzioek zerikusi handia dute ondoren izango ditugun arrakasta edo porrotetan.

Bernard Weiner-en Atribuzioa

Weiner-ek Heider-en azalpenari dimentsio berri bat erantsi zion: kontrolagarritasuna.

Egiten dugunaren gainean zenbat eta kontrol handiagoa izan (hauteman), orduan eta motibazio handiagoa.

  • Porrotaren barne zergati kontrolagarriek lotsa eta umilazioa eragiten dute.
  • Porrotaren kanpoko zergati kontrolaezinek motibazioa galtzea eragiten dute.

Sexismoa eta Genero Berdintasuna (Gaztelaniazko Testua)

El sexismo es como esa sombra molesta que se cuela en todos los aspectos de la vida, ¿verdad? Las mujeres han tenido que lidiar con roles limitantes y estereotipos durante siglos, pero no nos engañemos, los hombres también se ven atrapados en expectativas que les dicen cómo deben ser.

Esta discriminación se manifiesta de mil maneras, desde la brecha salarial hasta esa sensación de que algunos trabajos "no son para chicas" o "demasiado suaves para chicos". Es común que las mujeres sean excluidas de oportunidades laborales debido al temor al embarazo. Sin embargo, la verdad es evidente: el sexismo no solo es injusto, sino que también nos está privando de talento y oportunidades.

Nola Konpondu? (¿Cómo Solucionarlo?)

La educación y la conciencia son claves. Desde pequeños, necesitamos enseñarles a los niños que pueden ser lo que quieran, sin importar su género. Pero también, todos debemos comprometernos a desafiar esas ideas anticuadas y promover la igualdad en todos los rincones de la sociedad.

No se trata solo de ser correctos políticamente, sino de construir un mundo donde todos tengamos las mismas oportunidades. Es un trabajo en equipo, en el que todos tenemos que poner nuestro grano de arena para cambiar esas estructuras que perpetúan el sexismo.

Imagina un futuro donde nadie sea juzgado por su género, sino por lo que aporta. Cuando nos quitamos los prejuicios de género, estamos abriendo la puerta a un mundo donde todos pueden brillar sin que los estereotipos nos limiten. Eliminar el sexismo no solo es lo correcto, sino que nos llevará a sociedades mejores, justas y fuertes.

Emozioak

Emozioen Dimentsioak

Erantzun Fisiologikoak
Organismoa ingurunera egokitzeko prestatzen dute. Oro har aktibatuagoa:
  • Odol-presio altuagoa
  • Bihotz-maiztasun handiagoa
  • Arnasketa bizkorragoa
Egoera Afektibo-SubjektiboakModu jakin batean sentitzea eragiten dutenak. Gogamenaren funtzionamendu normala aldarazten dute.Espresio ErantzunakAurpegi eta gorputzaren keinuetan agertzen dira. Guk gure emozioak besteei komunikatzeko eta besteen emozioak guk interpretatzeko balio dute.Erantzun Funtzionalak
  1. Egokitzapen funtzioa: Organismoaren barne egoera erregulatzen dute, modu jakin batean jokatzeko prest egon dadin.
  2. Funtzio soziala: Besteei gure sentimenduak komunikatzen dizkiegu, eta horrela, besteek gurekiko duten portaeran eragin dezakegu.
  3. Motibazio-funtzioa: Gure helburuak lortzeko behar den energia ematen dute.

Emozioaren Teoria Nagusiak

Herri-Psikologia
Gertaera garrantzitsu bat behatzen dugu, gero gertaerari esanahi bat eransten diogu (arrisku, pozgarri, tristura, eragile...). Horrek kortexean emozio-esperientzia eragiten du, eta esperientzia horrek gure gorputzean erantzun erreflexuak (bihotz-maiztasuna areagotzea, izerditzea, arnasketa bizkortzea...) martxan jartzen ditu.
W. James eta K. Lange-ren Teoria
Lehenengo eta behin aldaketa fisiologikoak gertatzen dira, gero horien seinaleak gure kortexera iritsi, eta orduan ematen da emozioa.
W. Cannon eta P. Bard-en Teoria
Emozioak aktibazio fisiologikora mugatzen dira. Organismoan ematen diren aldaketa fisiologikoak eta emozio-adierazpenak batera gertatzen dira. Alterazio horietaz kontzienteak izan gaitezke ala ez, baina, edozein kasutan, emozioak gertatzen dira.
S. Schachter-en Teoria Kognitiboa
Gorputzean ematen diren aldaketa fisiologikoak ezinbestekoak dira emozioak esperimentatzeko, baina ez dira nahikoak. Emozioak izateko aktibazio fisiologikoa eta egoeraren interpretazio kognitiboa, biak, behar dira. Gorputzean ematen diren aldaketak interpretatzeko gai ez garen arte ez dugu benetako emoziorik sentitzen.

Estresa eta Erresilientzia

Estresari Aurre Egiteko Estrategiak

Estrategia hauek gure barnetik edo ingurune sozialetik datozkigun eskakizunak kontrolatzean edo prebenitzean datza:

  1. Erlaxazioa: Fisikoki eta psikologikoki berritzen laguntzen diguten jarduerak egin: oporrak, aisialdi ekintzak, kirolak, erlaxazio-teknikak.
  2. Jarduera fisikoa: Zenbait jarduerak (ibiltzea, igeri egitea) indarrak berritu eta berpiztu egiten gaituzte.
  3. Dieta osasungarria: Ez jo automedikatzera edo alkohol edo droga gehiegi hartzera.
  4. Zaindu zure pentsamenduak: Asertiboa izan eta denbora ondo antolatu, mugak ezarri, ezetz esaten ikasi eta ez utzi “besteek esango dutenak” eragiten.
  5. Igurikamen errealistak izan eta ez saiatu perfektua izaten.
  6. Egoerak patxadaz ebaluatzen, dituzun aukeretan pentsatzen eta arazoei aurre egiten ikasi.
  7. Familia eta lagunekin partekatu zure emozioak, pozak zein nahigabeak.
  8. Aurrea hartu egoera estresagarriei eta zure egoera berean dauden pertsonen babesa bilatu.
  9. Aldaketak erronka positibo moduan ikusten saiatu, mehatxu moduan ikusi beharrean.
  10. Umore-sena landu: Ez gaitezen kezkatu kontrolatu ezin ditugun gauzekin, eguraldiarekin, adibidez.

Erresilientzia

Erresilientzia eusteko eta estresa, trauma edo bizitzaren ezbeharrak gainditzeko pertsona batek duen gaitasuna da.

Darwinen aipua (Espezien Jatorria): “Ez dira espezieko indartsuenek eta adimentsuenek bizirik irauten dutenak. Malguenek eta aldaketara ondoen egokitzen direnek irauten dute bizirik.”

Pertsona Erresilientziadunen Ezaugarriak

  • Ez dute biktimismoa bizimodutzat onartzen.
  • Haien gaitasun eta baliabideak baloratzen dituzte. Konfiantza eta autoestima ematen dien autokontzeptu positiboa daukate.
  • Ez dituzte arazoak oztopotzat hartzen, enigma edo erronkatzat baizik.
  • Erresilientzia dutenek ere sentitzen eta sufritzen dute, baina ez dute emozio horiekin (minarekin) gozatzen, baizik eta bizitzaren partetzat jotzen dute.

Pertseberantzia eta esfortzua oso baliotsuak dira bizitzan. Ezbeharrak izaera gogortzeko, baliabide pertsonalak garatzeko eta irudimena pizteko estimulua izan daitezke.

Deskargatu

PDF Word HTML