Gizarte Balioak
- Askatasuna:
- Gizabanakoek inolako oztoporik gabe hainbat ekintza gauzatzeko aukera izatea. Norberaren bizitzeko modua mehatxu, zigor edo oztoporik gabe aukeratu ahal izatea.
- Berdintasuna:
- Herritar guztiek aukera, eskubide eta betebehar berdinak izatea, euren adina, erlijioa, generoa, etab. kontuan izan gabe.
- Justizia:
- Elkarrekiko errespetuan oinarrituta, baliabide berdinak banatzea, berdintasuna benetakoa izan dadin.
- Duintasuna:
- Gure buruarekiko eta besteekiko errespetua izatea, eta horren arabera berdintasunez jokatzea.
- Aniztasuna:
- Gizarte bat osatzen duten taldeen zein pertsonen arteko konplexutasunen eta desberdintasunen onarpena da.
- Tolerantzia:
- Desberdinak diren eta norberarenak ez diren iritziak eta ideiak errespetatzea.
- Elkartasuna:
- Elkarrekiko konpromisoan oinarritzen dena, proiektu komunak aurrera eramateko elkarrenganako konpromisoa.
- Legalitatea:
- Arau eta legearekiko betebeharra errespetatzea da. Bete ezean, zigorra jasotzen da.
- Legitimitatea:
- Sistema politikoan dauden erakundeak gizartearentzat egokienak direlako uste sendoa sortu eta mantentzeko gaitasuna da.
- Parte-hartzea:
- Talde bateko kideen parte-hartze aktiboa, arazo sozial zein publikoetan.
- Ardura:
- Ekintzak eta horien ondorioak norberaren gain hartzeko erantzukizuna.
Printzipio eta Baldintza Demokratikoak
- Herritartasun Orokorra:
- Guztientzako berdina, baldintza eta betebehar batzuekin.
- Bizitza Publikoan Parte Hartzeko Aukera:
- Agintariak aukeratzeko eskubidea eta gai politikoak zuzenean erabakitzeko eskubidea.
- Botere Publikoen Jarduerak Kontrolatzeko Tresnak:
- Mekanismoak daude kargu publikoen ekintzak kontrolatzeko eta herritarren eskubideak bermatzeko.
- Agenda Politikoaren Kontrola:
- Gai politikoak herritarrek erabaki eta eztabaidatzea.
- Hauteslego Informatua:
- Gai politiko baten inguruan informatuak egoteko, alternatibak eta ondorioak ezagutzeko eskubidea.
- Parte-hartze Eraginkorra:
- Herritar guztiek dute beste kideei edozein gairen inguruko iritzia emateko modua (eztabaida, elkarrizketa).
- Bozka Berdintasuna:
- Herritar guztiek bozka dezakete eta boto guztiek balio bera dute.