Freud, Determinismoa eta Etika: Kontzeptu Filosofikoak
Sigmund Freuden Ikuspegia: Giza Egitura
Giza Psikearen Hiru Mailak
- Zera (Id): Osagaiak: Oinarrizko irrikak (sexu-sena, egarri-sena, etab.) eta baztertutako desioak. Herentzia biologikoaren arabera jokatzen du.
- Nia (Ego): Osagaiak: Pentsakizun arrazoidunak, objektiboak eta sozialak. Ingurunearen eskakizunei erantzuteko sortzen da. Errealitate-printzipioaren arabera jokatzen du. Irriken eta moralaren arteko bitartekaria da.
- Supernia (Superego): Gizarte arauen barneratzeak sortzen du.
Zera, Supernia eta Niaren Funtzioak
Zera: Desira / Supernia: Eginbeharra / Nia: Bien eskakizunak orekan mantentzea.
Errepresioaren Izaera Bikoitza
- Gehiegizko neurrian, gaixotasun psikikoen jatorria izan daiteke.
- Neurri egokian, ezinbestekoa da gizarte-bizitza bideratzeko. Biderik aproposena sublimazioa da: Niak gure irriken bulkadak sozialki onargarriak diren ekintzetara bideratzea.
Determinismo Genetikoa
Giza portaeraren eredu nagusiak genetikoki transmitituak eta baldintzatuak dira.
Eginbeharra eta Arazoak
Eginbeharra
Giza portaera arriskutsuak esku-hartze genetikoaren bidez eragoztea.
Arazoak
- Giza portaerak gene ezberdinen arteko konbinaketaren ondorio dira. Nola jakin dezakegu gene bat manipulatuz nahi dugun emaitza lortuko dugula?
- Giza portaeraren konplexutasuna ezin da agortu geneei buruzko azalpenen bidez.
- Gure alderdi gatazkatsua genetikoki desaktibatzeak agian gizakiaren biziraupena arriskuan jar dezake.
Kontzeptu Nagusiak
- Dedukzioa: Ontzat emandako printzipioetatik ezinbesteko ondorioak eratorri.
- Indukzioa: Gertakarien arteko lotura errepikatuetan oinarrituz printzipio orokorrak ateratzea.
- Sozializazioa: Guztion artean onartutako jarraibideak, jarduerak eta komunikazio-kodeak banakoari irakastea.
- Arrazionaltasuna: Emozioak bideratu, sentimenduak kontrolatu, indartu eta probokatzen ditu.
- Arrazoia: Gure ideien egiaztagarritasun objektiboaren kontrola ahalbidetzen du.
Garunaren Egiturak
- Sistema Linbikoa: Pasioen, emozioen eta portaera eskuzabalen egoitza.
- Lobulu Frontala: Geroari aurrea hartzearen zentzua arautzen du, estrategia kalkulua.
- Neokortexa: Goi-mailako eragiketa intelektualen egoitza.
Etika: Hume eta Kant
David Hume
Gizakiaren bi alderdi nagusiak:
- Adimena: Gauzak arrazoiz ezagutzen ditu, baloreak baztertuz.
- Pasioa: Gauzak ontzat eta gaiztotzat hartzera eramaten gaitu.
Humeren arabera, etika emozioetan oinarrituta dago eta ekintzara bultzatzen gaitu.
Immanuel Kant
- Etika arrazoian oinarritzen da.
- Etika arrazoiaren berezkoak zaizkion bi arau kategorikoen araberakoa da:
- Har ezazu bestea helburu bat bezala, ez bere bidez zerbait lortzeko tresna bezala.
- Legea ezinbestean errespetatu behar da.