Batxilergoa mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Antropogenesia: Gizakiaren Jatorria eta Eboluzio Prozesuak

Psikologia eta soziologia3,07 KB

Gizakiaren Jatorria

Antropogenesiaren Prozesuak

Antropogenesiari esaten diogu gure arbasoetatik hasi eta gaur egungo giza espeziea eratzeko bidean egin diren prozesu eta etapen multzoari (gizakiaren eboluzioa).

Oso prozesu konplexua izan da, eta hainbat faktorek izan dute eragina.

Hominizazioa eta Humanizazioa: Bi Prozesu Nagusi

Prozesu hau bi zatitan banatzen da: Hominizazioa eta Humanizazioa.

Hominizazioa

Gorputzarekin eta alderdi fisikoarekin gertatu ziren aldaketak kontuan hartzen ditu.

Humanizazioa

Kulturarekin, gizartearekin, teknikarekin eta hizkuntzarekin lotura duten aldaketak kontuan hartzen ditu.

Hominizazioaren Ezaugarri Nagusiak

Gure zirkunstantziak aldatu egin ziren, eta bizirik irauteko, gure arbasoak zuhaitzetatik jaitsi ziren moldatzeko...

Jarraitu irakurtzen "Antropogenesia: Gizakiaren Jatorria eta Eboluzio Prozesuak" »

Talde-lana eta irakasleen etengabeko prestakuntza

Psikologia eta soziologia2,92 KB

Talde-lana eta bere garrantzia hezkuntzan

Talde-lana sustatu beharrezkoa da, bai ikasleen artean, bai irakasleen artean. Irakasleek elkarrekin komunikatu behar dute dena ondo joateko eta elkar lagundu behar dute. Askotan egin behar duten lana oso gogorra da bat bakarrik gidatzea; beraz, lankideen laguntza beharko dute. Gainera, bakoitzak bestearengandik ikas dezake bere esperientziak eta formakuntzan ikasitakoak partekatuz. Eskoletan zuzendariak botere osoa du.

Irakasleen lana eta formakuntza

Lan karga eta etengabeko formakuntza

Hasieran aipatutakoarekin lotuta, lanorduei dagokienez, jendeak ez du konturatzen irakasleek eskolatik kanpo ere lan asko egiten dituztela. Irakasleek etengabeko formakuntza egin behar dute gizartearekiko atzeratuta ez...

Jarraitu irakurtzen "Talde-lana eta irakasleen etengabeko prestakuntza" »

Neurketen doitasunik eza eta metodo zientifikoa

Psikologia eta soziologia2,5 KB

Neurketen doitasunik eza

Magnitude fisikoak neurtzean beti gertatzen da errore bat: ezusteko bat izan daiteke, neurgailua gaizki erabili delako, edo neurgailuak berak mugak dituelako.

Neurketaren errorea estimatzeko bi estrategia erabili daitezke: errore absolutua eta errore erlatiboa.

Errore esperimentalak

1 Errore absolutua

Errore absolutua: Neurketan lortutako emaitzaren eta neurriaren benetako balioaren (edo balio zehatzaren) arteko kenkadura da, balio absolutuan hartua. Neurtutako magnitudearen unitate berberetan adierazten da.

2 Errore erlatiboa

Errore erlatiboa: Errore absolutuaren eta neurriaren benetako balioaren (edo balio zehatzaren) arteko zatidura da. Ez du dimentsiorik, eta magnitudearen unitate bakoitzeko egin den errorea adierazten...

Jarraitu irakurtzen "Neurketen doitasunik eza eta metodo zientifikoa" »

Hizkuntza, Zeinuak eta Mintzamen Teoriak

Psikologia eta soziologia3,6 KB

Hizkuntza: Pertsonen artean komunikatzeko sinbolo linguistikoen sistema da.

Zeinuak

Gauza bat adierazteko erabiltzen den elementua da. Bi mota nagusi daude:

  • Naturalak: Seinaleak, adibidez, kea sua adierazteko.
  • Konbentzionalak (Artifizialak):
    • Ikonoak: Objetuarekin zerikusia dutenak.
    • Sinboloa: Objetuarekin zerikusirik ez dutenak.

Linguista edo Semiotika: Hizkuntza aztertzen duen zientzia da.

Mintzamena eta Teoriak

Mintzamena: Gizakion gaitasun linguistikoa da, hitz egiteko ahalmena.

Bi teoria nagusi daude:

  • Konduktistak (Eskola psikologoa): Hizkuntza ikastea imitazioaren eta sari/zigor mekanismoen bidez gertatzen dela uste dute.
  • Gramatika Sortzaileak (Chomsky): Gure garunak hizkuntzak ikasteko gaitasun berezia duela dio.

Mintzamena vs. Pentsamendua

Eztabaidagarria...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntza, Zeinuak eta Mintzamen Teoriak" »

Frustrazioa eta Defentsa-mekanismoak: Gida Osoa

Psikologia eta soziologia2,39 KB

Frustrazioa

Gure helburuak lortzen ez ditugunean, frustrazioak jota gaudela esaten dugu.

Behar bat asez gero, organismoak saria jaso duela sentitzen du. Behar bat ezin badugu ase, frustrazioa sentituko dugu eta emozio desatsegina askatuko dugu; ondorioz, ez dugu jakingo zer egin edo era desegokian erantzungo dugu.

Frustrazioan hainbat osagai aurki ditzakegu: barne-estimuluen zein kanpo-estimuluen bidez motibatutako organismoak bitartekoak jartzen ditu, baina bitarteko horiek egokiak ez direlako edo oztoporen batek helburuak lortzea eragozten diolako, organismo hori frustrazioak jota geratzen da. Zenbat eta motibazio handiagoa, orduan eta frustrazio handiagoa.

Defentsa-mekanismoak

Frustrazioari aurre egiteko, irtenbide praktikoak aurkitzen saiatzen...

Jarraitu irakurtzen "Frustrazioa eta Defentsa-mekanismoak: Gida Osoa" »

Egiaren Teoriak: Elkarrekikotasuna eta Koherentzia

Psikologia eta soziologia2,39 KB

Egiaren Teoriak

Egia Elkarrekikotasun eta Egokitzapen Gisa

Teoria hori gure kulturan sen onekin iruditzen zaiguna jasotzen duen egia ulertzeko modua da. Egia hau dela baieztatzen du: esaten edo pentsatzen dugunaren eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna edo egokitzapena.

Hori horrela, teoria horrek defendatzen du egia esakune batzuen ezaugarria dela; esakune horiek munduan dagoenarekin edo hartan gertatzen denarekin bat egiten dute. Esakune faltsuek ez dute ezaugarri hori.

Arazoak eta Jatorria

Autore batzuen arabera, teoria hori gainerako teoria guztien oinarrian dago; hala ere, arazo batzuk ditu:

  • Ez du ematen prozedura argirik pentsatuaren eta errealitatearen artean elkarrekikotasunik baden ikertzeko.
  • Teoria honek berekin dakar faltsutasun
...
Jarraitu irakurtzen "Egiaren Teoriak: Elkarrekikotasuna eta Koherentzia" »

Soziologiaren Oinarriak: Gizarte-egiturak eta Harremanak

Psikologia eta soziologia2,28 KB

Gizarte-egiturak eta kontzeptu soziologikoak

Gizarte-taldeak

Elkarren arteko harreman jakin batzuk dituzten gizabanakoen multzoez osatuta daude. Multzo bakoitzeko kide diren pertsonek elkarri eragiten diote. Portaera-itxaropen komunetan funtsaturik, jende-talde bereko partaide direlako kontzientzia dute.

Gizarte-erakundeak

Gizabanakoen ekintzetatik sortzen diren portaera-jarraibideen multzoak dira. Udalak, adibidez, herritarren jarduerak antolatzeko hainbat arauez hornituta agertzen dira. Giza behar kolektiboei erantzuna emateko sortzen dira.

Gizartekotasuna

Besteengana hurbilduta eta haiekin elkarlanean jardunda, gizakiek taldearen iraupena segurtatzen dute eta existentziari eusteko sortzen zaizkien arazo guztiei konponbidea ematen diete.

Sozializazio-

...
Jarraitu irakurtzen "Soziologiaren Oinarriak: Gizarte-egiturak eta Harremanak" »

Giza Espeziearen Ezaugarriak eta Eboluzioa

Psikologia eta soziologia4,18 KB

Ekumenikotasuna

Giza espeziea unibertsal bihurtu da, eta Lurreko edozein tokitan bizitzeko egokitu da. Horrek askotariko itxura fisikoak sortu ditu; baina genetikari dagokionez, ez dago desberdintasunik: giza espezie bakarra dago. Horregatik, gizakien kasuan, ez da erabili behar arrazaren kontzeptua, guztiok baikara arraza berekoak: giza arrazakoak, alegia.

Zerebralizazioa

Garunaren garapena Homo generoaren eboluzioari estu-estu lotutako ezaugarrietako bat da. Ezaugarri hori gabe, munduan ez litzateke hizkuntzarik sortuko, ez eta arrazoimenik ere. Gaur egun, zientzialariek hiru azpisistema zerebral bereizten dituzte gizakietan:

  • Narrastien garuna: Eboluzioaren ikuspegitik, primitiboena da. Oinarrizko bizi-funtzioak, errutinazko portaera eta sena
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Espeziearen Ezaugarriak eta Eboluzioa" »

Zientzia eta Ezagutzaren Oinarriak

Psikologia eta soziologia2,26 KB

Zientzia

Zientziaren ezaugarriak

  • Arlo eta sektore batera mugatua da: Errealitatearen zatiez arduratzen da.
  • Kritikoa da: Analisi-prozesua egiten duelako.
  • Esperientziara mugatzen da: Ezagutzak baliogarriak dira.
  • Metodo deduktiboa erabiltzen du: Esperientzian egiaztagarriak diren konklusioetara heltzen da.
  • Ezagutza intersubjetiboa: Edozein subjektuk egin ditzake esperimentuak.

Filosofiaren ezaugarriak

  • Unibertsala da: Ez du zatitzen errealitatea.
  • Kritikoa da: Sakonagoa da, ez du ezer egiazkotzat hartzen frogatu arte.
  • Ikuspegi erradikalagoa: Ez zaio inporta gauzek nola funtzionatzen duten, baizik eta zentzurik duten ala ez.
  • Proposizioak ez dira enpirikoak: Ezin direlako esperientzian egiaztatu; horrek ez du esan nahi arrazionala ez denik.
  • Jakintza baino gehiago
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia eta Ezagutzaren Oinarriak" »

Eboluzio- eta jatorri-kontzeptu nagusiak

Psikologia eta soziologia2,77 KB

Eboluzioari eta jatorri-ideiei lotutako kontzeptuak

Fixismoa

Fixismoa: Georges Cuvierrek proposatutako teoria da. Teoria oker honek dio bizidun espezie eta generoak finkoak direla; ez dute izan eta ez dute izango inolako aldaketarik.

Antropogenesia

Antropogenesia: Eboluzioaren bidez nola sortu den gure espeziea aztertzen du. Gure arbasoetatik gaur egungo giza espeziera iristeko bidean egon diren prozesu eta etapak deskribatzen ditu. Bi faktore mota bereiz daitezke:

  • Hominizazioa
  • Humanizazioa

Hominizazioa

Hominizazioa: Gure espeziearen sorrera ebolutiboan gertatutako aldaketa fisiko‑biologikoak dira; prozesu honetan agertu diren espezie desberdinak ere barne hartzen ditu, hala nola hominidoak eta Homo generokoak.

Humanizazioa

Humanizazioa: Gure espeziaren...

Jarraitu irakurtzen "Eboluzio- eta jatorri-kontzeptu nagusiak" »