Hizkuntza, Zeinuak eta Mintzamen Teoriak

Psikologia eta soziologia3,6 KB

Hizkuntza: Pertsonen artean komunikatzeko sinbolo linguistikoen sistema da.

Zeinuak

Gauza bat adierazteko erabiltzen den elementua da. Bi mota nagusi daude:

  • Naturalak: Seinaleak, adibidez, kea sua adierazteko.
  • Konbentzionalak (Artifizialak):
    • Ikonoak: Objetuarekin zerikusia dutenak.
    • Sinboloa: Objetuarekin zerikusirik ez dutenak.

Linguista edo Semiotika: Hizkuntza aztertzen duen zientzia da.

Mintzamena eta Teoriak

Mintzamena: Gizakion gaitasun linguistikoa da, hitz egiteko ahalmena.

Bi teoria nagusi daude:

  • Konduktistak (Eskola psikologoa): Hizkuntza ikastea imitazioaren eta sari/zigor mekanismoen bidez gertatzen dela uste dute.
  • Gramatika Sortzaileak (Chomsky): Gure garunak hizkuntzak ikasteko gaitasun berezia duela dio.

Mintzamena vs. Pentsamendua

Eztabaidagarria da mintzamena eta pentsamendua berdinak diren:

  • Iritzi bat: Pentsatzen dugun guztia hizkuntzaren bidez pentsatzen dugunez, pentsamendua mintzamena da.
  • Beste iritzi bat: Pentsatu daiteke mintzatu gabe, batez ere gauzak mekanizatzean.

Hizkuntzak Adierazteko Teoriak

1. Hizkuntza-irudikapena (Neopositibismoa - Wittgenstein)

Mundua objektu eta gertakarietan datza. Pentsamendua kontzeptu eta proposizioetan, eta hizkuntza hitz eta esaldietan islatzen da.

  • Munduan dauden objektuak pentsamenduan islatzen dira eta hizkuntzan transmititzen dira.
  • Pentsamenduak, munduaz pentsatzeko, logiko-matematikoa izan behar du.
  • Filosofiak logika aztertu eta garatzen du.
  • Zentzu osoz, objektu eta gertakariez bakarrik hitz egin daiteke. Maitasunaz hitz egiteak ez du zentzurik esaten duenak.

Neopositibismoa (eskola filosofikoa) Wittgensteinekin bat dator gai honetan.

2. Hizkuntza-jokoak

Filosofia analitikoak teoria hau defendatzen du. Hizkuntzaren erabilerak aztertzen ditu.

  • Filosofiak hizkuntza-jokoa deskribatu eta haien arteko interferentziek sortzen dituzten arazoak aztertu eta konponbidea bilatzen zuen.
  • Hizkuntza kanta jokoak bezalakoa da: joko bakoitzean arau desberdinak daude, eta horregatik hizkuntzak ere testuinguruaren arabera arau desberdinak izango ditu.
  • Esanahia = Erabilera.

Argudioak eta Konbentzitzeko Diziplinak

Argibideak

Argudiaketa: Tesi bat frogatzea nahiz gezurtatzea.

Dialektika (Elkarrizketa)

Elkarrizketetan solaskideak konbentzitzeko hizkuntza ondo erabiltzearen diziplina da. Horretarako, falaziak saihestu egiten ditu.

Argudioak honetarako izan behar dira:

  • Indukziozkoak: Kasu partikularretatik lege orokorretara pasatzea.
  • Dedukziozkoak: Lege orokorretatik kasu partikularretara pasatzea.
  • Abolukziozkoak: Datu gutxirekin antolatutako hipotesi bat. Egiazkoa dirudi, baina ez da %100 ziurra.

Erretorika (Diskurtsoa)

Entzulegoa konbentzitzeko hizkuntza ondo erabiltzearen diziplina da. Pentsuasioaren artea da.

Hiru eginkizun dauzka:

  • Inventio: Argudio egokiak inguratzea, entzuleak konbentzitzeko.
  • Elocutio: Diskurtsoa ongi formulatzea.
  • Disposito: Diskurtsoaren elementuak antolatzea.

Deskargatu

PDF Word HTML