Soziologiaren Oinarriak: Gizarte-egiturak eta Harremanak

Psikologia eta soziologia2,28 KB

Gizarte-egiturak eta kontzeptu soziologikoak

Gizarte-taldeak

Elkarren arteko harreman jakin batzuk dituzten gizabanakoen multzoez osatuta daude. Multzo bakoitzeko kide diren pertsonek elkarri eragiten diote. Portaera-itxaropen komunetan funtsaturik, jende-talde bereko partaide direlako kontzientzia dute.

Gizarte-erakundeak

Gizabanakoen ekintzetatik sortzen diren portaera-jarraibideen multzoak dira. Udalak, adibidez, herritarren jarduerak antolatzeko hainbat arauez hornituta agertzen dira. Giza behar kolektiboei erantzuna emateko sortzen dira.

Gizartekotasuna

Besteengana hurbilduta eta haiekin elkarlanean jardunda, gizakiek taldearen iraupena segurtatzen dute eta existentziari eusteko sortzen zaizkien arazo guztiei konponbidea ematen diete.

Sozializazio-prozesua

Gizabanakoak kultur ohiturak eta jarraibideak berenganatzen dituen prozesua da. Zeinaren bitartez, gizabanakoa aldatuz doa, bere nortasuna osatzen du eta bizikidetzarako arauak barneratzen ditu. Honen ondorioz, gizabanakoak bere taldearen kulturaren balioen arabera jokatzen ikasiko du.

Gizarte-ordena

Gizarte-arauak gizakien bizitzatik eratorritako arazoei konponbidea emateko sortu zituzten. Gizarte bakoitzeko arauok eratzen duten antolakuntza da.

Geruzapena

Pribilegioen, aberastasunaren eta boterearen banaketa desberdinari eta zuzengabeari zor zaio. Gizarte guztietan gertatu dira hierarkizazio-fenomeno hauek, eta tokian tokiko gizarte-ordena eratzen dute.

Estatu-erakundea

Herritarrek berek itundutako antolatze-sistema bat da, gizabanakoen artean izan litezkeen gatazkei aurrea hartzeko eta inork bere kasa zigorrik ezar ez dezan.

Soziologia

Gizarteko fenomenoak edo gertakariak gainerako zientzia enpirikoen objektuen moduan aztertu beharko lirateke. Gizarte osoaren ongizatea du helburu, hau da, gizartearen eritasunak sendatzea.

Aristoteles eta Polisa

Aristotelesen arabera: «Hiria gizabanako libreen elkartea da». Polisa gizaki libreen eta berdintsuen arteko komunitatea da; bertako elkarbizitzaren oinarrian berdintasuna eta askatasuna ditugu. Elkarbizitzak ez dio gizakiari murrizten; gure ahalmen guztiak gizarteko partaide izateari zor dizkiogu, adimena adibidez.

Deskargatu

PDF Word HTML