Antropogenesia: Gizakiaren Jatorria eta Eboluzio Prozesuak

Psikologia eta soziologia3,07 KB

Gizakiaren Jatorria

Antropogenesiaren Prozesuak

Antropogenesiari esaten diogu gure arbasoetatik hasi eta gaur egungo giza espeziea eratzeko bidean egin diren prozesu eta etapen multzoari (gizakiaren eboluzioa).

Oso prozesu konplexua izan da, eta hainbat faktorek izan dute eragina.

Hominizazioa eta Humanizazioa: Bi Prozesu Nagusi

Prozesu hau bi zatitan banatzen da: Hominizazioa eta Humanizazioa.

Hominizazioa

Gorputzarekin eta alderdi fisikoarekin gertatu ziren aldaketak kontuan hartzen ditu.

Humanizazioa

Kulturarekin, gizartearekin, teknikarekin eta hizkuntzarekin lotura duten aldaketak kontuan hartzen ditu.

Hominizazioaren Ezaugarri Nagusiak

Gure zirkunstantziak aldatu egin ziren, eta bizirik irauteko, gure arbasoak zuhaitzetatik jaitsi ziren moldatzeko saiakera batean. Horrek aldaketa fisiko batzuk bultzatu zituen:

  • Bi oinetan ibiltzea (Bipedismoa): Hezurdura guztia aldatu zen bi oinetan ibiltzeko.
  • Eskuak libre geratzea: Oinez ibiltzean, eskuak askatu genituen oso baliotsuak diren beste erabilera batzuetarako. Horrek aurrerapen tekniko ikaragarriak ahalbidetu dizkigu.
  • Barailezurra (Mandibula) libre geratzea: Eskuak askatzean, pisu asko kendu zitzaion barailezurrari. Horren ondorioz, ahoa, faringea eta laringea aldatu egin ziren. Horrek gizakien arteko ahozko hizkuntza konplexuaren agerpena ahalbidetu zuen.
  • Gazteagotzea (Neotenia): Gizakiak dira hazteko denbora gehiago behar duten espeziea. Denbora tarte horretan oso hauskorrak gara eta babesa behar dugu, baina prozesua bukatuta dagoenean gara bizitzara hobeto moldatu ahal garenak (hominizazio prozesua atzeratu zuen gure hazteko tartea).
  • Ekumenikotasuna: Nahiz eta giza espezie bakarra izan, gizakiek itxura fisiko ezberdinak ditugu unibertsalak bihurtu garelako; hau da, munduko edozein lekutan bizitzera moldatu gara.
  • Zerebralizazioa (Garunaren Garapena): Aldaketa honi esker, arrazoimenaren erabilera daukagu. Aldaketa honetan oinarritzen dira hominidoa gizaki izateko ematen diren humanizazioaren faktoreak (hizkuntzaren garapena, kultura, etab.). Zientzialariek elkarrekin koordinatuta dauden hiru azpisistema zerebral bereizten dituzte gizakien garunaren barruan:
    Garunaren Azpisistemak
    • Narrastien garuna: Oinarrizko bizi-funtzioak, errutinazko portaera eta sena (instintua) erregulatzeaz arduratzen da.
    • Sistema linbikoa: Emozioak adierazteko bidea ematen du, eta gizakion soziabilitatearen oinarri anatomikoa eta fisiologikoa da (erreakzio emozionalak, norbaiti noiz lagundu, lankide bezala jokatu, etab.). Unean gertatzen diren sentsazio emozional eta moralak (hamar zenbatu baino lehen).
    • Garun-azala: Elkarrekin lan egiten duten bi hemisferiotan banatuta dago. Garun-azalean sortzen da gizakien goi-mailako jarduera intelektuala (logika, arrazoimena, irudimena, etab.).

Deskargatu

PDF Word HTML