Talde-lana eta irakasleen etengabeko prestakuntza

Psikologia eta soziologia2,92 KB

Talde-lana eta bere garrantzia hezkuntzan

Talde-lana sustatu beharrezkoa da, bai ikasleen artean, bai irakasleen artean. Irakasleek elkarrekin komunikatu behar dute dena ondo joateko eta elkar lagundu behar dute. Askotan egin behar duten lana oso gogorra da bat bakarrik gidatzea; beraz, lankideen laguntza beharko dute. Gainera, bakoitzak bestearengandik ikas dezake bere esperientziak eta formakuntzan ikasitakoak partekatuz. Eskoletan zuzendariak botere osoa du.

Irakasleen lana eta formakuntza

Lan karga eta etengabeko formakuntza

Hasieran aipatutakoarekin lotuta, lanorduei dagokienez, jendeak ez du konturatzen irakasleek eskolatik kanpo ere lan asko egiten dituztela. Irakasleek etengabeko formakuntza egin behar dute gizartearekiko atzeratuta ez geratzeko.

Metodologia eta motibazioa

Hezkuntza-metodoak eguneratu behar dira, horrela umeen motibazioa eta lan egiteko gogoa ez galtzeko. Adibidez, eduki teorikoari bakarrik garrantzia ematea baino, atal praktikoari ere garrantzia eman behar zaio. Freirek (1999) esaten zuen bezala, «teoria esperientziarik gabe hutsa da, baina esperientzia teoriarik gabe itsua da».

Tertuliak: teoria eta esperientzia praktikoa

Hezkuntzan sartzen ari den metodo bat tertuliak dira. Hauekin teoria lantzen da modu praktiko eta arinagoan. Gainera, honekin gehiago ikasten da. Izan ere, modu tradizionalean lantzen den teoria —irakasleak azaldu eta ikasleek memoriaz ikasten dutenean— gero ahaztu egiten da. Metodo hau, aldiz, dinamikoagoa da eta ikasleen hausnartzeko gaitasuna asko garatzen du. Metodo honen adibide ona Ania izeneko neskatoarena da.

Erresistentzia aldaketarekiko eta ondorioak

Baina arazoa da irakasle askok aldaketaz beldur direla eta estankatuta gelditzen direla. Ez dira gehiago formatzen eta betidanik erabili izan dituzten metodologiak erabiltzen jarraitzen dute. Horregatik, gehien kaltetzen dena ikaslea da: desmotibatu egiten da eta, ondorioz, ez du ikasten. Gainera, irakasle hauek emaitzari eta alderdi akademikoari gehiago garrantzia ematen diete, eta horrek beldurra sortarazten die ikasleei akatsak egiteari dagokionez. Akatsak ez dira zigortu behar; akatsak egitea ez da negatiboki hartu behar. Akatsetatik ikasi behar da.

Ikasgela: konfiantza eta giro egokia

Ikasgela bat ondo bideratzeko, konfiantzazko giroa egon behar da. Irakasleak ikasleen gaineko interesa izan behar du; ikasleei denbora eman behar die giro egokia sortzeko denon artean. (Esperientzia pertsonal bat)

Praktika gomendagarriak

  • Komunikazioa: Irakasleen arteko koordinazioa eta elkarlana sustatu.
  • Formakuntza etengabea: Metodologiak eguneratu eta praktikan aplikatu.
  • Aldaketarekiko irekitasuna: Akatsetatik ikasi eta berrikuntzak onartu.
  • Giro konfiantzailea: Ikasleen motibazioa eta hausnarketarako espazioak sortu.

Deskargatu

PDF Word HTML