Egiaren Teoriak: Elkarrekikotasuna eta Koherentzia
Egiaren Teoriak
Egia Elkarrekikotasun eta Egokitzapen Gisa
Teoria hori gure kulturan sen onekin iruditzen zaiguna jasotzen duen egia ulertzeko modua da. Egia hau dela baieztatzen du: esaten edo pentsatzen dugunaren eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna edo egokitzapena.
Hori horrela, teoria horrek defendatzen du egia esakune batzuen ezaugarria dela; esakune horiek munduan dagoenarekin edo hartan gertatzen denarekin bat egiten dute. Esakune faltsuek ez dute ezaugarri hori.
Arazoak eta Jatorria
Autore batzuen arabera, teoria hori gainerako teoria guztien oinarrian dago; hala ere, arazo batzuk ditu:
- Ez du ematen prozedura argirik pentsatuaren eta errealitatearen artean elkarrekikotasunik baden ikertzeko.
- Teoria honek berekin dakar faltsutasun irizpide bikoitz bat.
Egia elkarrekikotasun edo egokitzapen gisa ulertzea Aristotelesi zor diogu.
Egia Koherentzia Gisa
Gure ezagutza ekintzak ez daude isolatuta. Ezagutza berri bakoitza aurretiko multzo egituratu batean txertatzen da, dagoeneko ezarrita dagoen ezagutza sistema batean. Beraz, ezagutza berri bati edo edozein esakuneren egiari buruz galdetzen diogunean, dagoeneko badugun ezagutza sistemaren arabera egiten dugu.
Koherentziaren teoriaren arabera, ezagutza berri hori egiazkoa izango da txertatzen den sistemarekiko "koherentea" baldin bada; eta faltsua izango da sistema horrekin kontraesanean baldin badago.
Horregatik gaineratzen da egiazkoa dena —koherentziaren teoriaren arabera— ez dela ezagutza isolatu bat, sistema osoa baizik. Hala esan zuen Hegelek, egia ulertzeko modu horren defendatzaile nagusietakoak: "Egiazkotasuna osotasuna da." Egiara historikoki iristen dela ere defendatzen zuen Hegelek.
Egia koherentzia gisa lantzen duen teoriak garapen handia izan du zientzia formaletan. Hala ere, baditu zenbait arazo ere:
- Koherentziazko alderaketan, baliteke faltsua sistema bera izatea, eta ez esakunea.
- Bertrand Russelli jarraiki, ohartzen gara bai esakune bat, bai haren aurkakoa koherenteak izan daitezkeela bakoitza ezagutza sistema banatan; beraz, biak egiazkoak direla onartu beharko genuke.
Hegelez gain Carl Gustav Hempel eta Otto Neurath aipatu behar dira.