Sozializazioa, Tradizioa eta Kultura Kontzeptuak Soziologian
Sozializazio Kontzeptuak: Azalpen Laburra
A) Lehen Mailako Sozializazioa
Etaparik garrantzitsuena da. Gizabanakoa gizartean sartzea du helburu, haurtzaroan gertatzen da, familiaren baitan. Haurrek inguruan dituztenen rolak, jarrerak eta balioak hartzen dituzte. Haiekin eta munduarekin identifikatzen dira.
- Haurrak rolak eta arauak barneratzen ditu (orokortze prozesu mailakatua).
- Arau, jarrera eta balio zehatzetatik orokortuetara igarotzen da.
- Prozesu hau ez da kognitiboa, ezagutza bidezkoa baizik. Alderdi emozionalak eragin handia du.
B) Bigarren Mailako Sozializazioa
Mundu instituzionalak barneratzea du helburu. Beste sozializazio eragile batzuk sortzen dira:
- Lan-erakundeak
- Erakunde politikoak
- Erlijio-erakundeak
Lehen etapan, haurrak inguruan dituen besteak inposatuak dira, ez ditu berak aukeratzen. Bigarren etapan, zein gizarte esparrutan sartu nahi duen aukeratu eta honen arauak bereganatzen ditu. Gizarte-elkarreraginak ez du garrantzi handirik afektibitatearen aldetik. Lehen etapan, ezagutzak ia berez barneratzen dira; bigarrenean, teknika pedagogiko berezien bidez. Etapa honek ez du aurrekoa suntsitzen.
C) Birsosializazioa
Prozesu honetan, subjektuak bi eduki mota barneratzen ditu:
- Sozializatu den gizarteaz bestelako gizarte bateko kultura-edukiak.
- Edo, bestela, bere gizartean aldaketaren baten ondorioz, gizarteko eduki berriak.
Prozesu honetan, ordura arteko errealitateari buruzko ikuspegiak bertan behera geratzen dira, eta bestelako identifikazio bat sortzen da. Krisi sakonen ondorioz sortu ohi da.
Tradizio Kontzeptua
Belaunaldiz transmititzen den jakintza mota da. Hurrengo elementuak ditu:
- Ezagupideak
- Bizipenak
- Sinesmenak
- Arauak
Errealitatea interpretatzeko, gizarte bati dagokion jakintzan, moralean, errituetan eta folklorean ikusten da. Tradizioa aginpide mota bat da, eta mugatu egiten gaitu. Arrazoimenaren kontra dagoela dirudi, baina prozesu historikoa da, eta gauzei zentzua ematen diegu. Botere eta aukerekin zerikusia du.
Tradizioak bizirik irauteko, gizakiek landu, berretsi eta onartu behar dituzte. Hala ere, badaukagu haiek onartzeko edo uko egiteko askatasuna.
Azpikultura eta Kontrakultura: Desberdintasunak
Azpikultura
Kultura bakoitzean azpikultura desberdinak daude. Kultura horretan elementu amankomunak daude. Hala ere, desberdintasunen ondorioz (adina, maila ekonomikoa, maila soziala, gizarte-klasea, jatorri etnikoa) iritzi ezberdinak sortzen dira.
Kontrakultura
Kultura nagusien kontrako mugimendua da. Kultura eta gizarte alternatiboa proposatzen dute. Hiru mota nagusi daude:
Hiri Tribuak
Gizarte bera ezbaian jartzen dute. Beste identitate baten bila dabiltza eta kultura-adierazpenen kode bereziak erabiltzen dituzte.
Gizarteari Erasotzen Dioten Taldeak
Era zuzenean eta indarrez erasotzen diote gizarteari. Adibidez: talde armatuak, delinkuenteak.
Gizarte Talde Alternatiboak
Ez dute irtenbiderik aurkitzen gizarte nagusian. Bizitzari zentzua emateko sortzen dira, gizarte materialistaren kontrako jarrera hartuz.
Kultura eta Zibilizazioa
Kultura eta zibilizazio terminoek ez dute esanahi bera. Zibilizazio baten barruan kultura eta azpikultura desberdinak daude.
- XVIII. mendea: Ilustratuek terminoa aurrerapen kontzeptuarekin lotu zuten.
- XIX. mendea: Antropologiaren jakintza garatu eta gero, beste kultura batzuk arakatu ziren, eta zibilizazio mota desberdinak zeudela ikusi zen.
Gaur egun, orokorrean, zibilizazio hitzak elkarrekin zerikusia duten zenbait kulturak ezaugarri orokorretan lortutako sintesia esanahia du.
Huntingtonen arabera, hiru zibilizazio nagusi daude:
- Kristaua
- Islamarra
- Ekialdekoa (txinatarra)