Hizkuntzaren Teoriak eta Pentsamenduaren Lotura
Hizkuntzaren jatorriari buruzko teoriak
Hizkuntzaren jatorriari buruzko hainbat teoria daude:
Konbentzioaren teoria
Teoria honen arabera, hizkuntza konbentzio baten ondorioa da, gizakien arteko nolabaiteko itun sozial baten ondorioa. Teoria hau proposatu zuten lehenak sofistak izan ziren.
Hizkuntzaren izaera sozialaren teoria
Teoria honen aldekoek diotenez, hizkuntza gizartean bizitzearen fruitua da. Hizkuntzaren alderdi soziala ukaezina da. Hau da, bistan da hizkuntza ikasi egiten dela eta hori gizarte baten baitan ematen da.
Teoria eboluzionistak
Teoria hauen arabera, hizkuntza eboluzio-prozesu luze baten ondorioz sortu zen. Prozesu horretan hots multzo txiki bat agertu zen lehendabizi, eta, hortik abiatuta, egungo hizkuntzak garatzera iritsi dira....