Eskola: Sozializazioa, Teoria Kritikoak eta Ikuspegi Demokratikoa

Psikologia eta soziologia3,33 KB

Eskola

Eskola sozializazio-esparrua da, edukiak transmititzeko esparrua baino gehiago. Eskolan, umeek helduen instituzioen oinarrizko normak barneratzen dituzte. Sozializazioa, gehienbat, errendimenduaren inguruan gertatzen da.

  • Sailkapen hau egiteko erabiltzen diren arrazoiak ez dira biologikoak, baizik eta errendimenduan oinarritutakoak.
  • Eskola, umeek topatzen duten lehenengo instituzio formal, inpertsonal eta burokratikoa da.

Parsons-en ikerketa: "The School Class as a Social System"

  • Irakasle bakarra dago gela barruan (irakasle honek ordezkatzen du gizartea).
  • Bi polo: ikasle taldea eta irakasle heldua.
  • Estatus-sistema (ikasle onak/txarrak).

Diferentziazioa errendimenduan oinarrituta

  • Trataera generikoa.
  • Aukeraketa-prozesua eta desberdintasun “naturalak”.
  • Desberdintasun eta hierarkia sozialen onarpena.

Eskola: Ikuspegi Kritikoak

Erreprodukzio-teoriak

Zer diote?

  • Gizarteak eskola modu oso batean determinatzen duela.
  • Gizarteko produkzio-harremanak eskolan errepikatzen direla.

Erresistentzia-teoriak

  • Subjektuen ekintzak kontuan hartu behar direla diote; hau da, gizakia ez da pasiboa, bere ideiek eragina dute pertsonaren nolakotasunean.
  • Baztertuta dauden giza taldeek gizarte-sistema alda dezakete. Hau da, manipulaturik gaude, baina ez gara txotxongilo hutsak.
  • Willis, Apple eta Giroux (egile nagusiak).

Erreprodukzio-teoriak (xehetasunak)

Teoria honek dio korrespondentzia zuzena dagoela eskolaren eta sistema ekonomikoaren beharren artean. Eskolak gizakiak lan-banaketarako prestatzen ditu.

Teoria honen helburua eskolaren funtzioa frogatzea da: eskolaren funtzioa bazterkeria erreproduzitzea da.

  • Althusser: Estatuak kapitalismoaren iraupena lortu nahi duela gailu errepresiboen bidez (adibidez, kartzela, legeak, epaiketak, armada), zioen.
  • Baudelot eta Establet: Lehen hezkuntzaren ondoren, umeen eskola-ibilbidean zatiketa bat gertatzen da: alde batetik, lanbide-heziketara joango diren ikasleen ibilbidea, eta bestetik, goi-mailako ikasketak egingo dituzten ikasleena. Lanbide-heziketatik menderatuak sortuko dira, eta goi-mailako ikasketetatik, berriz, klase menderatzailea, hau da, burgesia.
  • Bowles: Eskolak jendea produkzio-sisteman sartzeko entrenatzen duela eta produkzio-harremanen eta eskolaren arteko harremana aztertu zituen.

Erresistentzia-teoriak (xehetasunak)

P. Willis

  • Eskolaren aurkako kulturak eszeptizismo handia adierazten du hezkuntzako agiri edo tituluek duten balioari buruz.

M. Apple

  • Klase, genero edo desberdintasunen aurka borrokatzen bada, hezkuntza eta gizartea...

Eskola Demokratikoa

  • Eskola demokratikoa (Michael Apple eta James Beane) eta subjektuaren eskola (Alain Touraine, F. Dubet, D. Martuccelli).
  • Helburua: Ikaslearen autonomia, garapena eta bizitza emankorra bultzatzea, bai alderdi pertsonalean, bai sozialean.
  • Talde-lana.
  • Ikasleentzako interesgarriak diren gaiak eta materialak.
  • Harreman sozialak bultzatu behar dira (eskolaren eta komunitatearen arteko harremanak, adibidez).

Deskargatu

PDF Word HTML