Pertzepzioa, Faktoreak eta Haluzinazioen Sailkapena

Psikologia eta soziologia3,2 KB

Pertzepzioa: Eragina duten faktoreak

Pertzepzioa gure inguruko informazioa interpretatzeko eta ulertzeko prozesua da. Hainbat faktorek eragiten dute hautemateko dugun moduan:

  • Motibazioa

    Adibidez: gose eta egarri diren pertsonek janari eta edarien irudiak beste edozein irudi baino distiratsuago hautematen dituzte.

  • Ingurua eta Estimulua

    Estimulu bat ohikoa ez den inguru batean agertzen bada, zailagoa izaten da atzematea. Adibidez, emakume bat beti monja jantzita ikusi izan badugu, kaleko arropekin ikusten badugu, zailagoa da ezagutzea.

  • Aurreikuspena

    Hauteman behar duguna aurretik badakigu, azkarrago hautemango dugu.

  • Faktore Kulturalak

    Herri bakoitzaren ohiturek eta sinesmenek eragin handia dute hautemateko moduan. Esate baterako, lekeitiar batek eta txinatar batek ez dute Antzaren Jaia era berean hautemango.

  • Aurretiko Esperientziak

    Aurretik bizi izan dugunaren arabera hautematen dugu.

  • Bakoitzaren Bereizitasunak

    Izaerak eta bakoitzaren gizarte-taldearen eraginak asko mugatzen dute pertsona horren pertzepzioa. Adibidez: aberats batek eta pobre batek ez dute berdin hautemango 100 euroko billetea. Era berean, ingurua garbi ikusten ohitura duenak askoz arinago hautemango du zikinkeria.

Estimuluen Lege Bateratzaileak (Gestalt Legeak)

Pertzepzioaren psikologian, Gestalt legeek estimuluak nola antolatzen eta interpretatzen ditugun azaltzen dute:

  1. Sinpletasuna: Estimuluak ahalik eta modurik sinpleenean hautemateko joera.

  2. Itxidura: Bukatzeke dagoena, bukatuta balego bezala hautemateko joera.

  3. Hurbiltasuna: Elementu hurbilak figura bera osatuko balute bezala hautemateko joera.

  4. Antzekotasuna: Estimulu berdinak edo antzekoak, figura bera osatuko balute bezala hautemateko joera.

  5. Kontrastea: Figura bateko elementu bat nabarmentzeko joera, gainontzekoekin gordetzen duen harremanaren arabera.

  6. Jarraitasuna: Norabide berean doazen elementuak, figura bera osatuko balute bezala hautemateko joera.

Haluzinazioak: Definizioa eta Motak

Haluzinazioak estimulurik edo objekturik gabeko pertzepzioak dira. Mota desberdinetako haluzinazioak daude. Ezagunenak honako hauek dira:

  1. Haluzinazio fisiologikoak: Ez dira patologikoak, eta amets-egoeran edo lokartzerako unean gertatzen dira.

  2. Haluzinazio onirikoak: Nerbio-sistemaren lesioengatik sortutakoak, batez ere infekzio edo intoxikazioengatik (adibidez, horrelakoak jasaten dituzte alkoholikoek edateari bat-batean uzten diotenean).

  3. Haluzinazio psikodisleptikoak: Zenbait substantzik (meskalina, LSD 25, haxix) eragindakoak. Kasuotan, haluzinazioek pertzepzioaren osagai afektiboaren aldaketa sor lezakete, edota espazio-denborazko hautematearen nahasketa.

  4. Haluzinazio eskizofreniko eta psikotikoak: Psikosi eskizofrenikoetan haluzinazioak eta ideia deliragarriak sintoma garrantzitsuenetakoak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML