Batxilergoa mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Nahaste psikologikoak: jokabide anormalaren irizpideak eta sailkapena

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,61 KB

Oinarrizko Kontzeptuak

  1. Egonezin Subjektiboa: Gizartearen ohiturak onartu arren, lasai bizi ezin direnak (fobiak, obsesioak direla medio).

  2. Hutsune Psikologikoa: Bizitzako betebeharrei aurre egiteko gaitasun falta.

Jokabide Anormala Azaltzeko Irizpideak

1. Irizpide Morala

Ustezko normatik kanpora jokatzen zuten pertsonek naturaz gaindiko espirituren bat zutela uste zen. Horregatik, historian zehar pertsona horiek torturatu eta diskriminatu zituzten.

2. Irizpide Medikoa

Jokabide anormalak gaixotasun baten ondorio dira eta, beraz, gaixo horiek gainerako gaixoak bezala tratatu daitezke eta sendabidea dute.

3. Irizpide Psikologikoa

Ideia Nagusia

Prozesu mentalek eragina dute portaera nahasteetan.

Charlot (edo Charcot)

  • Hasieran sintomak aztertu zituen.
  • Behaketa
...
Jarraitu irakurtzen "Nahaste psikologikoak: jokabide anormalaren irizpideak eta sailkapena" »

Sozializazioa: definizioa, etapak eta birsozializazioa

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,03 KB

Sozializazioa: Zer da eta nola garatzen da?

Sozializazioa prozesu bat da, non gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatu, identitate propioa garatu eta pertsona bilakatzen den. Bizitza osoa ematen dugu sozializatzen, baina bi etapa bereizten dira:

1. Lehen mailako sozializazioa

Haurtzaroan gertatzen da, familiaren baitan. Etaparik garrantzitsuena da, gizabanakoa gizarteratzea baitu helburu. Haurrak familiakoen jarrerak eta balioak hartzen ditu, eta etxeko giroarekin identifikatzen hasten da. Prozesu hau ez da soilik ezagutza bidezkoa; alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du.

2. Bigarren mailako sozializazioa

Prozesu horretan mundu instituzionalak barneratzen dira. Erakundeetan parte hartu beharko du gizabanakoak. Berak erabakiko...

Jarraitu irakurtzen "Sozializazioa: definizioa, etapak eta birsozializazioa" »

Wittgenstein: hizkuntza-jokoak eta esanahia

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,72 KB

Sarrera: Hizkuntzaren Erabilera Wittgensteinentzat

Pentsalari austriarraren abiapuntua hauxe da: hizkuntzek ez dituzte soilik gauzak izendatzen, beste funtzio batzuk ere badituzte. Garrantzitsuena hitzak nola erabili behar diren jakitea da. Hizkuntzaren ikaskuntzan, hitzen ezagutza ez ezik, haien erabilera ere landu behar da. Erabilera idatzitako edo esandako hitzen edo proposizioen inguruan taxutzen da, eta hor baino ez dute esangura eta zentzua erdiesten. Hitz edo proposizio baten esanahia hitz horren erabilerak determinatzen du, hitz bakar batek milaka erabilera izan baditzake ere. Wittgensteinek hizkuntza-jokoak (edo joko linguistikoak) deitzen die horiei. Hitzak esangura bat du erabilera bakoitzean, haren funtzioaren arabera; hau da, hizkuntza...

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: hizkuntza-jokoak eta esanahia" »

Freud-en Zera, Supernia eta Nia: psikearen egitura inkontzientea

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,04 KB

Freud: Freudek (1856-1939) dioenez, gizakion psikean, kontzientea den alde bat egoteaz gain, alde inkontziente eta ilun bat dago. Eta inkontziente horretan bi alde daude gainera: Zera eta Supernia. Zera deituriko aldean gizakion indar basatienak eta bortitzenak aurkitzen dira: amarekin larrua jotzeko gogoa, aita hiltzeko gogoa, eta abar. Superniaren aldean, gizarteak irakatsi dizkigun agindu moralak daude: ez laztandu, ez eraso, eta abar. Superniaren helburua Zeraren indar basatienak menperatzea da, gizarteko bizitza ahalezkoa bihurtzeko. Ondorioz, gizakiaren psikearen alde ilun edo inkontzientean etengabeko borroka bat dago, Zera eta Superniaren artean. Psikearen alde argia eta kontzientea denak, Niak alegia, Zera eta Superniaren arteko oreka...

Jarraitu irakurtzen "Freud-en Zera, Supernia eta Nia: psikearen egitura inkontzientea" »

Ikaskuntza-teoriak: baldintzapen klasikoa, operantea eta psikologia kognitiboa

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,62 KB

Baldintzapen Operantea edo Instrumentala

Baldintzapen klasikoaren bidez, ikusi dugun bezala, erantzun automatikoak ikasten ditugu. Baina gizakiok ikasten ditugun erantzun guztiak ez dira automatikoak. Pentsaera eta jokabide asko nahita egiten ditugu, eta askotan pertsona bakoitzak erabakitzen du nola jokatu.

E.L. Thorndike eta B.F. Skinner Baldintzapen Operantearen ordezkari nagusiak dira.

E.L. Thorndike eta Efektuaren Legea

Thorndikek katuarekin egin zituen esperimentuetan ondorioztatu zuen Efektuaren Legea:

  • Jokabidearen ondorioa atsegina bada, jokaera errepikatuko da.
  • Alderantziz, jokaera desatsegina bada, ez da errepikatuko.

Lege hau garrantzitsua izan zen baldintzapen operantearen garapenean.

B.F. Skinner (1904-1990)

Ikasteari buruzko ikerlanak...

Jarraitu irakurtzen "Ikaskuntza-teoriak: baldintzapen klasikoa, operantea eta psikologia kognitiboa" »

Gaixotasun ohikoenak eta osasun kontzeptu nagusiak: definizioak eta ezaugarriak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,98 KB

Gaixotasun Ohikoenak eta Osasun Kontzeptuak

Hurrengo zerrendan, gaixotasun arrunten eta osasunarekin lotutako kontzeptu garrantzitsuen definizioak eta ezaugarri nagusiak aurkezten dira:

Gaixotasun Infekziosoak eta Endekatzaileak

  • Alzheimerra: Burmuineko dementzia endekatzailea eta progresiboa da. Oroimenaren berehalako galera sortzen da, oroimenaren eta pentsatzeko gaitasunaren ardura duten neuronak hondatzen direlako.
  • Crohn gaixotasuna: Hesteen hantura eta ultzerak eragiten dituen gaixotasun autoinmunea da. Kronikoa da, ez dauka tratamendu sendagarririk, eta, batzuetan, ebakuntzak egitea beharrezkoa da.
  • Hemofilia: Barneko eta kanpoko odoljario ugari eragiten dituen gaixotasun genetikoa. Emakumeek transmititzen dute eta gizonezkoek pairatzen dute.
...
Jarraitu irakurtzen "Gaixotasun ohikoenak eta osasun kontzeptu nagusiak: definizioak eta ezaugarriak" »

Sozializazio prozesua eta bizitzaren zentzua: laburpena

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,26 KB

Sozializazio Prozesua

Zertan datza?

Sozializazio prozesua gure gaitasun neuronalak garatzen dituen prozesua da. Gaitasun horiei esker, komunitatera egokitu eta gizartean bizi gaitezke.

Ezaugarriak:

  • Kultura-ereduak ikastea: Gizabanakoak, gizartearen parte izan nahi badu, zenbait kulturara-eredu ikasi behar ditu; esaterako, zer jokabide diren onargarriak gizarte talde jakin batean.
  • Ikasitakoa barneratzea: Haurrari barnean geratzen zaion txikitan ikasitako guztia, haurrarentzat, hori da gauzak egiteko era naturala, denek horrela egiten baitute.
  • Oreka psikologikoa: Inposatzen zaizkion kanpo-ereduak onartzen dituenean, gizabanakoak besteekin harremanak izan ditzake eta bere mundua uler dezake. Oreka mentala ematen dio horrek, eta inguruko kulturan integratzearen
...
Jarraitu irakurtzen "Sozializazio prozesua eta bizitzaren zentzua: laburpena" »

Psikologiaren adar nagusiak eta mugikorraren eragina ongizatean

Psikologia eta soziologia-n eguneratua5,01 KB

Ekintza baino lehen erantzuteko galderak

Mugikorra alde batera uzteak ongizate pertsonalean duen eragina

Zer iritzi duzu mugikorra alde batera uzteak zure ongizate pertsonalean izan dezakeen eraginari buruz?

Erantzunak:

  • Mugikorra alde batera utziz gero, nire jardueretan gauza gehiago egingo nituzke; hau da, denbora beste modu batera kudeatuko nuke eta TikTok edo beste sare sozialetan ematen dudan denbora beste gauza batzuetan emango nuke.
  • Hobeto kontzentratuko nintzatekeela ikastean eta hobeto egingo nukeela lo.
  • Ondorio positiboak izan ditzakeela uste dut; beste gauza batzuk egiteko aukera eman diezadake, beste gauza batzuei arreta eskainiko nieke...
  • Uste dut mugikorra alde batera uzteak nire ongizate pertsonala hobetu dezakeela.
  • Onuragarria izango
...
Jarraitu irakurtzen "Psikologiaren adar nagusiak eta mugikorraren eragina ongizatean" »

Haurren hizkuntza-garapenaren etapak: 0 eta 6 urte bitartean

Psikologia eta soziologia-n eguneratua5,13 KB

Hizkuntza Ez-konbinatorioaren Etapa (12-24 hilabete)

Etapa honetan, haurrak hitzak nahita esaten ditu. 12 hilabeterekin izendatuko ditu, eta 24 hilabete inguru dituenean, testuinguru barruko esaldi oso baten esanahia hartuko du. Urtebete inguruan, lehenengo hitzak agertzen dira, benetako hizkuntzaren hasiera markatuz. Zizakadura gutxiago izaten da. 9-18 hilabete bitartean, haurrak lehenengo hitz arruntak esaten ditu, edo gurasoek arruntzat ematen dituztenak.

Hitzen artikulazioa

/a/ izan ohi da lehen bokala, eta /p/ edo /m/ lehen kontsonantea. Ondorioz, "papa" eta "mama" lehen hitzak izatea erraza da. Zenbait kontsonante ez ditu ondo artikulatuko 7-8 urtera arte (f, s, z, j, ll, r, rr). Helduak imitatzen saiatuko dira, nahiz eta ezin ahoskatu hitz...

Jarraitu irakurtzen "Haurren hizkuntza-garapenaren etapak: 0 eta 6 urte bitartean" »

Haurraren garapena: Montessori, Piaget, Pikler, Doman, Gardner eta Aucouturier

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,29 KB

Maria Montessori: Adimen Xurgatzailea

Adimen xurgatzailea: Inkontzientetik kontzienterako bidea egiten da pixkanaka.

Garapen-planoak

Lau etapa bereizten dira haurtzarotik heldutasunera:

  • 0-6 urte: Adimen xurgatzailea.
  • 6-12 urte: Arrazoitzailea.
  • 12-18 urte: Humanistikoa.
  • 18-24 urte: Espezialista.

Haurraren autonomia eta gidariaren papera

Ikasteko gogoa bultzatzen da (autoheziketa eta autozuzenketa). Gidariaren papera: Ingurune egoki eta erosoa prestatzen duen behatzailea eta hezitzailea da; haurraren zerbitzura dago, apaltasunez, arduraz eta maitasunez.

Zentzumen-pedagogia eta ingurune prestatua

Zentzumenak aintzat hartu behar dira, errealitate fisikoarekin kontaktuan egoteko beharra baitago (materialak ukitu, hizkuntza). Ingurune prestatua: Gela zabala,...

Jarraitu irakurtzen "Haurraren garapena: Montessori, Piaget, Pikler, Doman, Gardner eta Aucouturier" »