Ikaskuntza-teoriak: baldintzapen klasikoa, operantea eta psikologia kognitiboa
Laburpena
Dokumentuak ikaskuntzaren teoria nagusiak laburbiltzen ditu: baldintzapen operantea (Thorndike eta Skinner), konduktismoa (Pavlov eta Watson) eta psikologia kognitiboa. Baldintzapen klasikoaren eta operantearen oinarri nagusiak, Efektuaren Legea eta konduktismoaren ezaugarriak azaltzen ditu, eta gogamen prozesuak (pertzepzioa, oroimena, hizkuntza) aztertzen dituen psikologia kognitiboa aurkezten du. Ikasleak teoria bakoitzaren ideia nagusiak eta ordezkari garrantzitsuenak ulertuko ditu.
Funtsezko puntuak
- Baldintzapen operantean erantzunen ondorioek jokabidea errepikatzea edo ez errepikatzea eragiten dute.
- Thorndikeren Efektuaren Legea: jokabidearen ondorio atseginak jokabidea errepikatzea eragiten du, desatseginak ez.
- Baldintzapen klasikoan estimulu neutroa estimulu baldintzagabearekin erlazionatuta baldintzatu bihurtzen da.
- Konduktismoak psikologia objektiboa defendatzen du eta gogamena eta kontzientzia baztertzen ditu.
- Watsonek gizakiok erreflexu eta erantzun batzuekin jaiotzen garela eta gainerakoa estimulu-erantzunen bidez barneratzen dela proposatu zuen.
- Psikologia kognitiboak gogamen prozesuak aztertzen ditu, hala nola pertzepzioa, oroimena, hizkuntza, ikaskuntza eta arazoen ebazpena.
- Chomskyk esan zuen hizkuntza ez dela errefortsuaren bidez bakarrik ikasten, gizakiok hizkuntza ikasteko egiturekin jaiotzen garelako.
Baldintzapen Operantea edo Instrumentala
Baldintzapen klasikoaren bidez, ikusi dugun bezala, erantzun automatikoak ikasten ditugu. Baina gizakiok ikasten ditugun erantzun guztiak ez dira automatikoak. Pentsaera eta jokabide asko nahita egiten ditugu, eta askotan pertsona bakoitzak erabakitzen du nola jokatu.
E.L. Thorndike eta B.F. Skinner Baldintzapen Operantearen ordezkari nagusiak dira.
E.L. Thorndike eta Efektuaren Legea
Thorndikek katuarekin egin zituen esperimentuetan ondorioztatu zuen Efektuaren Legea:
- Jokabidearen ondorioa atsegina bada, jokaera errepikatuko da.
- Alderantziz, jokaera desatsegina bada, ez da errepikatuko.
Lege hau garrantzitsua izan zen baldintzapen operantearen garapenean.
B.F. Skinner (1904-1990)
Ikasteari buruzko ikerlanak egin zituen eta konduktisten artean toki nabarmen bat izan zuen.
Behaviorismoa edo Konduktismoa
Aitzindariak eta Oinarriak
E.L. Thorndike (1874-1949)
Behaviorismoa sortu baino lehenagokoa den arren, behaviorismoa sortzeko erabilgarri izan zen faktore bat finkatu zuelako: Animalien Psikologia. Watsonengan eragin handia izan zuen eta baldintzapen instrumentalaren ordezkari nagusietako bat da B.F. Skinnerrekin batera.
Ivan Pavlov (1849-1936)
Konduktismoa aurkitu zuen, nahiz eta J.B. Watsonek garatu. Pavlov Baldintzapen Klasikoaren sortzailea da.
Konduktismoaren arabera, jokabidea kanpoko indar batzuen bidez determinatuta dago, estimuluak deiturikoak.
Baldintzapen Klasikoa
Bi estimulu erlazionatzean datza:
- Estimulu Neutroa (EN): Ez du erantzunik sortzen.
- Estimulu Baldintzagabea (EB): Erantzun baldintzagabe bat (EBG) eragiten du.
Bi estimulu hauek erlazionatzean, estimulu neutroa baldintzatua bihurtzen da, erantzun baldintzatu bat (EBZ) sortuz.
Konduktismoaren Ezaugarriak
Konduktistek ezaugarri hauek defendatzen zituzten:
- Psikologiak objektiboa izan behar du.
- Animalien psikologian erabiltzen diren metodoak eta printzipioak aplikatu behar zaizkie gizakiei. Hori dela eta, konduktistek laborategian lan egiten dute.
- Gogamena eta kontzientziarekin zerikusia duten kontzeptu eta azalpen guztiak baztertu egiten zituen.
Sortzailea: J.B. Watson (1879-1958)
Watsonen ustez, gizakiak jaiotzen garenetik badauzkagu erreflexu eta amodiozko eta gorrotozko erantzun batzuk, eta gainerakoa estimulu eta erantzunen bidez barneratzen da.
Esperimentu ospetsua: "Jaioberria eta arratoi zuria".
Psikologia Kognitiboa
XX. mendean agertu zen. Gogamen prozesuak aztertzen ditu, hala nola:
- Pertzepzioa
- Oroimena
- Hizkuntza
- Ikaskuntza
- Arazoen ebazpena
Psikologia Kognitiboak ez du testuingurua baztertzen, baina konduktismoan gertatzen den ez bezala, bai kontuan hartzen du testuingurutik jasotzen den informazioa. Hau da, gogamen prozesuak estimuluaren eta erantzunaren arteko bitartekoak dira. Errepresentazioa eta informazioaren barneratze-prozesuaren kontzeptuak lantzen ditu.
Ordezkari Nagusiak
- Jean Piaget: Umeak hazi ahala gogamen prozesuek beren gogamenean aurrera egiten dutela aztertzen zuen.
- Herbert Alexander Simon: Esan zuen gizakion burua ordenagailu bat balitz bezala dabilela.
- Noam Chomsky: Hizkuntzaren ikaskuntza ez dela errefortsuaren bidez bakarrik lortzen, baizik eta gizakiok jaiotzean edozein hizkuntza ikasteko egitura batzuekin jaiotzen garela.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer dio Thorndikeren Efektuaren Legeak?
Jokabidearen ondorioa atsegina bada, jokabidea errepikatuko da. Desatsegina bada, ez da errepikatuko.
Zein da baldintzapen klasikoaren eta operantearen arteko desberdintasun nagusia?
Baldintzapen klasikoan erantzun automatikoak ikasten dira estimulu bi erlazionatuz. Baldintzapen operantean, berriz, gizakiok nahita egiten ditugun jokabideak ikasten dira, ondorioen arabera.
Zein dira konduktismoaren ezaugarri nagusiak?
Psikologiak objektiboa izan behar duela, animalien psikologiako metodoak gizakiei aplikatu behar zaizkiela, eta gogamena eta kontzientziarekin lotutako azalpenak baztertu behar direla.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.