Freud-en Zera, Supernia eta Nia: psikearen egitura inkontzientea

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,04 KB

Laburpena

Testuak Freud-en psike-egitura azaltzen du: alde kontziente eta inkontziente bat, eta inkontzientean Zera (indar basatiak) eta Supernia (agindu moralak). Nia-k bien arteko oreka lortu behar du. Gainera, Marx, Nietzsche eta Freud-ek kontzientziaren atzean dauden faktoreei buruz duten kritika laburtzen da, eta Darwinen eragina gizakiaren kokapenean.

Funtsezko puntuak

  • Freudek psikea kontzientean eta inkontzientean banatzen du.
  • Inkontziente barruan Zera eta Supernia daude.
  • Zera: gizakiaren indar basati eta bortitzenak (adibidez, aita hiltzeko gogoa).
  • Supernia: gizarteak irakatsitako agindu moralak.
  • Nia-k Zera eta Superniaren arteko oreka lortu behar du; heldutasuna Nia handitzean lortzen da.
  • Marx, Nietzsche eta Freud-ek kontzientziaren atzean faktore ekonomiko, balio moral eta sexu irrikak daudela azpimarratzen dute.
  • Darwinek gizakia naturaren elementu bat besterik ez dela esan zuen.

Frogatu zeure burua

Freud: Freudek (1856-1939) dioenez, gizakion psikean, kontzientea den alde bat egoteaz gain, alde inkontziente eta ilun bat dago. Eta inkontziente horretan bi alde daude gainera: Zera eta Supernia. Zera deituriko aldean gizakion indar basatienak eta bortitzenak aurkitzen dira: amarekin larrua jotzeko gogoa, aita hiltzeko gogoa, eta abar. Superniaren aldean, gizarteak irakatsi dizkigun agindu moralak daude: ez laztandu, ez eraso, eta abar. Superniaren helburua Zeraren indar basatienak menperatzea da, gizarteko bizitza ahalezkoa bihurtzeko. Ondorioz, gizakiaren psikearen alde ilun edo inkontzientean etengabeko borroka bat dago, Zera eta Superniaren artean. Psikearen alde argia eta kontzientea denak, Niak alegia, Zera eta Superniaren arteko oreka eta bakea lortu behar du. Gizakiaren heldutasuna beraren Nia handitzean lortzen da.

Hiru filosofo horiek modernitateak sortutako subjektuaren nozioa krisialdian dagoela azalarazi dute, eta dagoeneko, ezin da subjektuaren berezko kontzientziaz hitz egin. Hau da kontzientzia kontzeptuaren atzean ezkutatzen dena:
1- Faktore ekonomikoen ondorioz sortzen diren elementu ideologikoak(Marx)
2- Bizitzarekiko erresuminean eta gorrotoan oinarritutako balio moralak (Nietzsche)
3- Nagusiki sexu irrikaz osatutako inkontziente batek zuzentzen duen kontzientzia bat(Freud).
Darwinek, bere aldetik, gizakia bota du munduan zuen ustezko leku nagusitik eta gorenetik: naturaren elementu bat gehiago besterik ez da.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer dira Zera eta Supernia Freud-en teorian?

Zera gizakiaren indar basati eta bortitzenak dira, eta Supernia gizarteak irakatsitako agindu moralak. Biak psikearen alde inkontzientean daude.

Zein da Nia-ren papera?

Nia psikearen alde kontziente eta argia da, eta Zera eta Superniaren arteko oreka eta bakea lortu behar du. Gizakiaren heldutasuna Nia handitzean lortzen da.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein alde dago Freud-en arabera psikean inkontzientearen barruan?
2. Zer da Zera testuaren arabera?
3. Zein da Superniaren helburua testuaren arabera?
4. Nola lortzen da gizakiaren heldutasuna testuaren arabera?
5. Zein filosofok balio moralak bizitzarekiko erresuminean eta gorrotoan oinarrituta ikusten ditu?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.