Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Lehen Mundu Gerra: Arrazoiak, Garapena eta Ondorioak (1914-1918)

Historia-n eguneratua8,03 KB

Lehen Mundu Gerraren Hastapenak

Arrazoiak

Lehen Mundu Gerra 1914 eta 1918 artean gertatu zen, baina haren arrazoiak XIX. mendearen amaieran sortu ziren.

a) Herrialde kolonizatzaileen arteko lehia

  • Alemaniak kolonia gutxi zituen, eta Frantziari eta Britainia Handiari gailendu nahi zien.
  • Haien arteko gatazkak Marokon gauzatu ziren nagusiki.

b) Asaldura nazionalista

  • Alemania eta Frantzia etsai ziren:
    • Frantziak Prusiaren aurkako gerra galdu zuenean, Alsazia eta Lorrena eskualdeak galdu zituen Alemaniaren mesedetan.
    • Bi herrialdeek Europan nagusi izan nahi zuten.
  • Alemaniaren eta Britainia Handiaren arteko lehia: itsasbideak eta nazioarteko merkataritza kontrolatu nahi zituzten.

c) Balkanetako gatazka

  • Turkiar Inperioaren mendeko zenbait herrik gerrak sustatu eta
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Arrazoiak, Garapena eta Ondorioak (1914-1918)" »

Langile mugimenduak XIX. mendean: marxismoa, anarkismoa eta sindikalismoa

Historia-n eguneratua7,82 KB

Lehen gizarte-mugimenduak

XIX. mendearen azken herenera arte, langileen borroka protesta-mugimendu espontaneoen bidez azeleratu zen, zenbait herri, hiri edo eskualdetan. Aurreneko langile-elkarteak Katalunian sortu ziren. Bilbon eta Asturiasen ere langile asko zegoen. Ekintza luditak, makinismoaren kontrako borrokak iruteko makinak suntsitzera eraman zituen. 1855eko udan Espainiako historiako lehen greba egin zen. Landa eremuan, nekazarien haserreak matxinadak eta zalapartak eragin zituen.

Langile mugimenduaren sorrera

Bizi- eta lan-baldintzak oso gogorrak baziren ere, langile-mugimendua ez zen ongi antolatu 1868. urtera arte. 1833an Erreforma sozialen Batzordea sortu zen langile-klasearen bizi-baldintzak aldatzeko; izan ere, langileen higiene-...

Jarraitu irakurtzen "Langile mugimenduak XIX. mendean: marxismoa, anarkismoa eta sindikalismoa" »

Biurteko Erradikal-Zedista eta 1934ko Urriaren Iraultza

Historia-n eguneratua2,02 KB

Azaroaren hauteskundeak Errepublikar Alderdi Erradikala (Lerrouxek zuzenduta) eta CEDA (Coalición Española de Derechas Autónomas, Gil Roblesek zuzenduta) izan ziren garaileak. CEDA ez zen gobernuan berehala sartu, ezker erradikalak altxamendua antolatzeko mehatxua egin zuelako; hori dela eta, Lerrouxek, Gil Roblesen laguntzarekin, erreformaren kontrako politika abian jarri zuen.

Erreformaren kontrako politikaren punturik aipagarrienak hauek izan ziren:

  • Militarren auzia: Sanjurjo jenerala eta berarekin huts egindako estatu-kolpean parte hartu zutenak amnistiatu zituzten.
  • Nekazaritza arloko kontrarreforma: nekazaritzaren erreformarako egindako aurrerapauso guztiak deuseztatu zituen. Gobernu erradikal-zedistak lehenengo jabeei itzuli zizkien lur
...
Jarraitu irakurtzen "Biurteko Erradikal-Zedista eta 1934ko Urriaren Iraultza" »

Soziologia: definizioa, arazo soziala eta McDonalizazioa

Psikologia eta soziologia-n eguneratua6,8 KB

Soziologia: Definizioa eta Ezaugarriak

Soziologia gizarte zientzien barruan sailkatu dezakegu. Ez da zientzia naturala, ikerlan espezifiko bat duelako. Ikerlan hori gizartearen baitan gizakien arteko harremanak aztertzea da. Ezagutza objektiboa lortzeko metodo zientifikoa erabiltzen du.

Soziologiaren Berezitasunak

  • Gizakia izaki soziala da: Soziologiaren ikuspegitik, gizakia bere ingurune sozialetik isolatu gabe dago; osotasunean garatzeko besteekiko harremana behar du.
  • Gizakia eta gizartea osotasunean aztertzen ditu: Gizartea pertsona jaio aurretik osatua dago, baina soziologiak gizartearen ordena ikertzen du, bertako arauak gizarteak sortu baititu eta batzuetan aldaketak gertatzen baitira.
  • Gizakiaren eta gizartearen arteko elkarrekintzak: Bi hauen
...
Jarraitu irakurtzen "Soziologia: definizioa, arazo soziala eta McDonalizazioa" »

Uhin-higidura: oinarriak, motak eta fenomeno nagusiak

Fisika-n eguneratua2,89 KB

Uhin Higidura

Sarrera

Uhin-higidura energia transmititzeko modu bat da. Uhina espazioan hedatzen den perturbazio bat da.

Uhin Motak

Bi sailkapen nagusi daude:

1. Ingurune Materialaren Beharraren Arabera

Uhin Mekanikoak

Ingurune material elastikoan energia transmititzen dute. Adibidez:

  • Sokako uhinak
  • Likido gainazaleko uhinak
  • Soinua
Uhin Elektromagnetikoak

Energia elektromagnetikoa transmititzen dute, ingurunerik gabe. Erradiazio elektromagnetiko guztiak dira.

2. Hedapen Norabidearen Arabera

Zeharkako Uhinak

Partikulen higidura uhinaren hedapen norabidearekiko perpendikularra bada. Adibidez:

  • Uhin elektromagnetikoak
  • Sokako uhinak
  • Uraren gainazaleko uhinak
Luzetarako Uhinak

Partikulen higidura uhinaren hedapen norabidearekiko paraleloa bada. Adibidez:

  • Malgukiko uhinak
  • Soinua

Magnitudeen

...
Jarraitu irakurtzen "Uhin-higidura: oinarriak, motak eta fenomeno nagusiak" »

Moneta-politikaren tresnak eta eraginak ekonomian

Ekonomia-n eguneratua3,65 KB

Moneta-Politika Motak

Moneta-politika motei dagokienez, bi alderdi nagusi bereiz daitezke: batetik, moneta-politikan aplikatzen diren tresnak eta bestetik, eraginak.

Moneta-politikako tresnak

Banku Zentralen Europar Sistemak tresna hauek baliatzen ditu ekonomia-politika aurrera eramateko:

  • Erreserba minimoen mekanismoa. Haren bidez, banku-sistemaren likidezia handitu edo txikitu egiten da. Izan ere, euroguneko kreditu-erakundeek betebeharra dute kutxa-koefiziente jakin bat gordetzeko, dagokien banku zentralean edo eskudirutan.
  • Merkatu irekiko eragiketak. Eragiketa horiek dira, zalantzarik gabe, Europako moneta-politikako tresna nagusia. Funtsezko eragiketak dira eurosistemako moneta-politikan diruaren prezioa kontrolatzeko, bai eta zirkulazioan dagoen
...
Jarraitu irakurtzen "Moneta-politikaren tresnak eta eraginak ekonomian" »

Descartesen metodoa: intuizioa, dedukzioa, analisia eta sintesia

Filosofia eta etika-n eguneratua2,71 KB

Descartesen Metodoa

Descartesen metodoaren azalpena, bere obra nagusia den "Metodoaren Diskurtsoa" oinarri hartuta. Bertan, ezagutza lortzeko prozesua eta egiaren bilaketa jorratzen ditu.

Descartesen Desengainua eta Metodo Berriaren Premia

Descartesi ikasketek desengainua eragin zioten. Ikasitako guztiak ez zuela ezertarako balio uste zuen, matematikak izan ezik. Honek bere filosofia propioa sortzeko lehen urratsa izatera bultzatu zuen. Descartesek, beste filosofo batzuekin batera, metodo ziur baten falta zegoela uste zuen. Arazo nagusia, Aristotelesek azaldu eta Erdi Aroan erabilitako silogismoa ordezkatuko zuen metodo berri bat aurkitzea zen.

Silogismoa egia orokor batean oinarritzen den arrazoibide deduktiboa da. Erdi Aroan horrelako arrazoibideak...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen metodoa: intuizioa, dedukzioa, analisia eta sintesia" »

Egiaren eta errealitatearen azterketa filosofikoa: jatorria, teoriak eta definizioak

Filosofia eta etika-n eguneratua4,66 KB

Egiaren Jatorria eta Esanahia

Egia hitzaren jatorria aztertzean, hiru hizkuntza nagusitara jo behar dugu:

  • Grekoz: "Aletheia" hitza erabiltzen da, "ezkutatuta ez dagoena" esan nahi duena, hau da, agerian dagoena. Beraz, egia, gauzen aurkikuntza da grekoz.
  • Latinez: "Veritas" hitzak, esatearen zehaztasuna adierazten du.
  • Hebreeraz: "Emunah" hitzak konfiantza zentzuan adierazten du egia. Hau da, espero duguna beteko denaren konfiantza.

Egia: Ezagutzaren Helburua

Ezagutzaren helburua egiazko emaitzak lortzea da. Hala ere, egia bereiztea zaila izan daiteke.

Egiarekiko Ziurtasun Egoerak

Hainbat ziurtasun egoera daude egiarekiko:

  • Ezjakintasuna: Adimenak gai berri bati buruz ezer ez dakiela adierazten du.
  • Zalantza: Aldeko eta kontrako arrazoiak antzekoak direnez,
...
Jarraitu irakurtzen "Egiaren eta errealitatearen azterketa filosofikoa: jatorria, teoriak eta definizioak" »

Neurtzeko akatsak eta patroiak: tresnak, motak eta erabilera

Teknologia-n eguneratua2,45 KB

NEURTZEKO AKATS MOTAK:

  • Tresnari dagozkion akatsak: Erremintaren akatsak dira, fabrikazio akatsak, deformazioak, linealtasun falta, paralelotasun falta, eta abar. Kalibratuta ez dauden neurketa-erreminten ondorioz gertatzen dira.
  • Langileari dagozkion akatsak: Langilearen jarduerari edo neurtzeko prozedurari lotutako akatsak dira. Honako hauek dira:
    • Kalibratu gabeko tresnak erabiltzea.
    • Neurketak egitean eragindako indarra.
    • Tresna desegokia erabiltzea.
    • Euste-puntuaren akatsak.
    • Tresnari eusteko metodoaren akatsak.
    • Distortsioaren akatsak.
    • Paralelotasun faltaren akatsak.
    • Posizioaren akatsak.
    • Higatzearen akatsak.
  • Giro-baldintzen ondoriozko akatsak: Ingurune-baldintzek eragindakoak (hezetasuna, hautsa, tenperatura).

Neurketa-tresnak:

  • Kalibrea: Kanpoko, barruko eta
...
Jarraitu irakurtzen "Neurtzeko akatsak eta patroiak: tresnak, motak eta erabilera" »

Bizitzaren jatorria eta eboluzioa: teoria nagusiak

Biologia-n eguneratua3,22 KB

Bizitzaren Jatorria

Bizitzak aniztasun handia duela ikusita, gizakiek beti jakin nahi izan dute zergatik dauden hainbeste espezie eta nola azaldu diren espezie horiek.

Berezko Sorrera

Antzina uste zuten izaki bizidunak berez sortzen zirela, deskonposatzen ari zen materia organikoetatik.

Pasteurren Frogapena

Izaki bizidun guztiak beste izaki bizidun batzuetatik sortuak garela frogatu zuen Pasteurek.

Bizitzaren Hipotesi Nagusiak

Hainbat hipotesi zientifiko egin izan dira bizitzaren jatorria azaltzen saiatzeko:

  • Panspermia izeneko hipotesia: bizitza espazioan sortu zen eta espora gisa bidaiatu zuen planeta sistema batetik bestera.
  • Sintesi prebiotikoaren hipotesia: materia ez-organikoan eratutako molekula organikoetatik sortu zen bizitza Lurrean.

Sintesi

...
Jarraitu irakurtzen "Bizitzaren jatorria eta eboluzioa: teoria nagusiak" »