EAEko hiri-hierarkia 2006an: metropoli-eremuak, azpisistemak eta kanpo-loturak
EAEko Hiri Hierarkiaren Mapa: Iruzkina (2006)
Aurrean dugun mapak EAEko hiriek 2006an zuten hierarkia erakusten digu. Honako ezaugarri hauek ditu:
a) Hirien Garrantzia eta Eragin-Eremua
Hirien garrantzi demografiko, funtzional eta eragin-eremuaren arabera, hierarkia bat ezagutzen da:
Euskal Sistema Polinuklearra
Hierarkia horren barruan Euskal Sistema Polinuklearra dago, Bilboko metropoli-eremuak eta Gasteizek osatzen dutena. Mapan ikur handienekin adierazita ageri dira.
Bilboko Metropoli-Eremua
Bilboko metropoli-ingurua EAEko pilaketa demografiko handiena da. Industria-eginkizunak, merkataritza eta negozioak ditu. Inguru honen eragin-esparrua autonomia erkidego osoan hedatzen da, eta nazioarteko lotura aipagarriak ditu Bilboko portuko salgaien trafikoaren...