Moneta-politikaren tresnak eta eraginak ekonomian
Laburpena
Dokumentuak moneta-politikaren bi alde nagusi aztertzen ditu: Europako Banku Zentralak erabiltzen dituen tresnak (erreserba minimoak, merkatu irekiko eragiketak eta erraztasun iraunkorrak) eta haien eraginak ekonomian. Moneta-politika hedatzailea eta murriztatzailea bereizten ditu, eta zirkulazioan dagoen diru-kantitatearekin eta diruaren prezioarekin dituzten lotura azaltzen du.
Funtsezko puntuak
- Erreserba minimoen mekanismoak banku-sistemaren likidezia handitu edo txikitu egiten du.
- Merkatu irekiko eragiketak dira Europako moneta-politikako tresna nagusia.
- Europako Banku Zentralak enkanteetan ezartzen duen interes-tasa ekonomia osorako erreferentzia da.
- Erraztasun iraunkorrek egun bateko likidezia-eragiketak bideratzen dituzte merkataritza-bankuentzat.
- Moneta-politika hedatzaileak diru-eskaintza handitzen du eta eskari agregatua, ekoizpena eta enplegua areagotzen ditu.
- Moneta-politika murriztatzaileak diru-eskaintza murrizten du, eta horrek eskari agregatua eta prezioak jaisten ditu.
Moneta-Politika Motak
Moneta-politika motei dagokienez, bi alderdi nagusi bereiz daitezke: batetik, moneta-politikan aplikatzen diren tresnak eta bestetik, eraginak.
Moneta-politikako tresnak
Banku Zentralen Europar Sistemak tresna hauek baliatzen ditu ekonomia-politika aurrera eramateko:
- Erreserba minimoen mekanismoa. Haren bidez, banku-sistemaren likidezia handitu edo txikitu egiten da. Izan ere, euroguneko kreditu-erakundeek betebeharra dute kutxa-koefiziente jakin bat gordetzeko, dagokien banku zentralean edo eskudirutan.
- Merkatu irekiko eragiketak. Eragiketa horiek dira, zalantzarik gabe, Europako moneta-politikako tresna nagusia. Funtsezko eragiketak dira eurosistemako moneta-politikan diruaren prezioa kontrolatzeko, bai eta zirkulazioan dagoen diru-kantitatea kudeatzeko ere. Merkatu irekiko eragiketetan, Europako Banku Zentralak finantza-aktiboen kopuru jakin bat enkantean jartzen du aldi-aldian, interes-tasa jakin batean, dela finkoa, dela aldakorra. Europako Banku Zentralak enkante horietan ezartzen duen interes-tasa erreferentzia da ekonomia osorako. Izan ere, merkataritza bankuek eskuratzen dute enkantean jarritako dirua, eta, bezeroei dirua maileguan ematen dietenean, eurei eskatu zaiena baino interes-tasa handixeagoa ezartzen dute.
- Erraztasun iraunkorrak. Merkataritza-bankuek beren herrialdeko banku zentraletik jasotzen dituzten likidezia-erraztasunak dira. Egun baterako bi eragiketa motaren bidez bideratzen dira, kasuan: Kredituak emanez edo gordailuak xurgatuz.
Eraginak ekonomian
Moneta-politika bateratuari dagozkion erabakiak Europako Banku Zentralaren Gobernu Kontseiluak hartzen ditu. Erabaki horiek euroguneko herrialdeetako banku zentralek gauzatzen dituzte. Zirkulazioan dagoen diru-kantitateari eta diruaren prezioari. Zirkulazioan dagoen diru-kantitatea handitzen bada edo diruaren prezioa jaisten bada, moneta-politika hedatzailea da. Aitzitik, zirkulazioan dagoen diru-kantitatea murrizten bada edo diruaren prezioa igotzen bada, moneta-politikoa murriztatzailea da.
Moneta-politika hedatzailea
- Hedatzailea. Diru-eskaintza handitzeko, diru gehiago ematen zaie maileguan bankuei, dela interes-tasa jaitsitta, dela kutxa-koefizientea murriztuta. Horren bidez, banku-sistemak diru asko du eta merke, eta antzeko baldintzetan ematen die maileguan familiei. Horrela, ordaindu beharreko interesen bolumena jaitsi egiten da, eta familiek kontsumitzeko duten errenta nahiz enpresek inbertitzeko dutena handitu egiten da. Eta horrela, eskari agregatuaren bolumena handitu eta ekoizpena eta enplegua hazi egiten dira. Prezioek ez lukete zertan igo, betiere enpresak. Hala ere, eskari asko handitzen baldin bada eta ekoizpena neurri berean hazten ez bada, ondasunen eskasia sortzen da, eta horrek ezinbestean dakar inflazioa.
Moneta-politika murriztatzailea
- Murriztatzailea. Diru-eskaintza murrizteko, diru gutxiago ematen zaie maileguan bankuei, interes-tasak igota edo kutxa-koefizientea handituta. Ordaindu beharreko interesen bolumena handitzen bada edo diruaren prezioaren igoeraren eraginez maileguak lortzea zailagoa bada, familiek gutxiago kontsumitzen dute, eta enpresek gutxiago inbertitzen dute. Horrenbestez, eskari agregatuaren bolumena jaisten bada, eta horrekin batera, baita ekoizpena eta enplegua ere. Eskaria txikia baldin bada, prezioek ez dute gora egiten, edota jaitsi ere egin daitezke (DEFLAKZIOA ESATEN ZAIO), enpresek neurri hori hartzea erabakitzen badute salmentak jaistearekin batera biltegietan pilatzen den salgaien bolumen handia merkaturatzeko.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da moneta-politika hedatzailea?
Diru-eskaintza handitzeko egiten dena: bankuei diru gehiago ematen zaie maileguan, interes-tasa jaitsita edo kutxa-koefizientea murriztuta. Horrek kontsumoa eta inbertsioa areagotzen ditu.
Zein tresna da Europako moneta-politikako nagusia?
Merkatu irekiko eragiketak dira. Europako Banku Zentralak finantza-aktiboen kopuru jakin bat enkantean jartzen du aldi-aldian, interes-tasa jakin batean.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.