Bizitzaren jatorria eta eboluzioa: teoria nagusiak

Biologia-n eguneratua3,22 KB

Laburpena

Dokumentu honek bizitzaren jatorriari buruzko hipotesi nagusiak azaltzen ditu, Pasteurren frogapenetik panspermia eta sintesi prebiotikoaren hipotesietaraino. Gainera, eboluzio biologikoaren teoriak laburtzen ditu: fixismoa, Lamarckismoa eta Darwinen hautespen naturalaren teoria. Ikasleek hauek ulertuko dituzte.

Funtsezko puntuak

  • Pasteurrek frogatu zuen izaki bizidun guztiak beste izaki bizidun batzuetatik sortzen direla.
  • Sintesi prebiotikoaren hipotesiaren arabera, bizitza materia ez-organikoan eratutako molekula organikoetatik sortu zen Lurrean.
  • Oparin eta Haldanek 1923an proposatu zuten molekula organiko soilak sor zitezkeela hasierako atmosferatik.
  • Stanley Millerrek 1953an esperimentu bidez egiaztatu zuen Oparin eta Haldaneren hipotesia.
  • Fixismoak dio espezieak aldaezinak direla; eboluzionismoak, berriz, espezieak alda daitezkeela.
  • Lamarckek eskuratutako ezaugarriak heredagarriak zirela proposatu zuen.
  • Darwinek hautespen naturala proposatu zuen eboluzioaren mekanismo nagusi gisa.

Frogatu zeure burua

Bizitzaren Jatorria

Bizitzak aniztasun handia duela ikusita, gizakiek beti jakin nahi izan dute zergatik dauden hainbeste espezie eta nola azaldu diren espezie horiek.

Berezko Sorrera

Antzina uste zuten izaki bizidunak berez sortzen zirela, deskonposatzen ari zen materia organikoetatik.

Pasteurren Frogapena

Izaki bizidun guztiak beste izaki bizidun batzuetatik sortuak garela frogatu zuen Pasteurek.

Bizitzaren Hipotesi Nagusiak

Hainbat hipotesi zientifiko egin izan dira bizitzaren jatorria azaltzen saiatzeko:

  • Panspermia izeneko hipotesia: bizitza espazioan sortu zen eta espora gisa bidaiatu zuen planeta sistema batetik bestera.
  • Sintesi prebiotikoaren hipotesia: materia ez-organikoan eratutako molekula organikoetatik sortu zen bizitza Lurrean.

Sintesi prebiotikoa: 1923an, Oparinek eta Haldanek adierazi zuten Lurraren historiaren garai jakin batean molekula organiko soil batzuk sortuko zirela hasierako atmosferan ziren gasetatik. 1953. urtean, Stanley Miller zientzialariak esperimentu bidez egiaztatu zuen Oparinen eta Haldaneren hipotesia.

Eboluzio Biologikoa

Denboran zehar espezieek izaten duten aldaketa-prozesuari esaten zaio eboluzio biologikoa.

  • Fixismoa: espezieak aldaezinak dira, sortu zirenetik bere horretan daude.
  • Eboluzionismoa: espezieak aldatu egin daitezke eta beste espezie batzuk sor ditzakete. Adibidez, Lamarckismoa, Darwinismoa, Teoria Sintetikoa eta Oreka Puntuatuaren Teoria.

Fixismoa: XIX. mendeko naturalista askok uste zuten espezieak ez direla aldatzen. Kreazionismoa onartzen zen; Jainkoak sortu zituen espezieak, eta hauek ez ziren batere aldatzen denboraren poderioz.

Lamarckismoa

Jean-Baptiste de Lamarckek proposatua. Lamarcken ustez, espezie batzuk etengabe eraldatzen ziren, beste espezie batzuk sortuz. Bere teoriak hiru puntu nagusi zituen:

  • Organismoek konplexutasunerako joera dute.
  • Organo bat askotan erabiliz gero, garatu egiten da.
  • Eskuratutako ezaugarriak heredagarriak dira.

Darwinen eta Wallaceren Teoria

Espezieak ez daude berez modu jakin batean eboluzionatzera behartuta. Eboluzioa prozesu ireki bat da, eta ez du amaiera jakin bakarra.

Darwinismoaren Aurrekariak

Darwinek proposatu zuen hautespen naturalak eragina zuela espezieen jatorrian eta eboluzioan.

Hautespen Natural Bidezko Eboluzioa

Espezieak hautespen naturala izeneko mekanismoaren bidez aldatzen dira denboraren poderioz. Prozesu honek hainbat printzipio ditu:

  • Organismoak borrokatzen dira bizirik irauteko. Espezie gehienek ugaltzeko gaitasun handia dute.
  • Populazio bateko banakoak aldatu egin daitezke. Populazio bat osatzen duten espezie bereko banako guzti-guztiak ez dira zeharo berdinak.
  • Inguruneak ondoen moldatuta dauden organismoak aukeratzen ditu. Populazio batean, ingurune batean bizitzeko bariazio onenak dituztenek aukera handiagoa izango dute bizirik irauteko.

Pixkanaka, espezieak aldatu egiten dira, etengabe eta mailaz maila.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da sintesi prebiotikoaren hipotesia?

Materia ez-organikoan eratutako molekula organikoetatik bizitza sortu zela dioen hipotesia da. Oparinek eta Haldanek 1923an proposatu zuten, eta Stanley Millerrek 1953an esperimentu bidez egiaztatu zuen.

Zein da fixismoaren ideia nagusia?

Espezieak ez direla aldatzen eta sortu zirenetik bere horretan daudela dio. XIX. mendeko naturalista askok onartzen zuten, kreazionismoarekin batera.

Nola funtzionatzen du hautespen naturalak?

Organismoek bizirik irauteko borrokatzen dute, eta populazioko banakoak aldatu egiten dira. Inguruneak ondoen moldatuta dauden organismoak aukeratzen ditu, eta horiek izango dute bizirik irauteko aukera handiena.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein hipotesik dio bizitza espazioan sortu zela eta espora gisa bidaiatu zuela?
2. Noiz egiaztatu zuen Stanley Millerrek Oparin eta Haldaneren hipotesia?
3. Zein da Lamarckismoaren ideia bereizgarria?
4. Zein da fixismoaren oinarrizko ideia?
5. Hautespen naturalaren arabera, nork du bizirik irauteko aukera handiena?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.