Euskal Herriko mendiak eta Pirinioak: orografia eta mendikateen laburpena

Geologia-n eguneratua3,13 KB

Laburpena

Dokumentu honek Pirinioen eta Euskal Herriko mendikateen orografia azaltzen du, hasi Hiru Erregeen Mahaitik Larruneraino. Mendikateak, isurialdeak eta arroak sailkatzen ditu, osaketa geologikoa eta tontor nagusiak barne. Ikasleak bere eremuko mendien kokapena eta ezaugarriak ulertuko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Pirinioak Hiru Erregeen Mahaitik (2.428 m) Larruneraino (900 m) hedatzen dira.
  • Ardatzetako Pirinioen mendi nagusiak Larrun, Irati eta Aiako Harriak dira.
  • Pirinioen hego isurialdeko barrualdeko mendikateak dira garaienak (Auñamendi 2.521 m; Orhi 2.021 m).
  • Ur Banalerroaren iparraldeko kostaldeko ipar antiklinarioan Ernio (1.072 m) eta Izarraitz (1.026 m) daude.
  • Bizkaiko sinklinarioan Oiz (1.026 m) dago, forma biribilduak dituen erliebea.
  • Ebro ibaiaren arroko mendikateen material gehienak tertziariokoak dira.

Frogatu zeure burua

1. Pirinioak: Hiru Erregeen Mahaitik (2.428 m) hasi eta Larruneraino (900 m) hedatzen dira.

  • 1.1. Ardatzetako Pirinioak: Larrun, Irati eta Aiako Harriak dira mendi nagusiak. Ez dira oso garaiak. Materiala kuartzitak, granitoak eta kareharriak dira. Ibaien jarduera oso bizia da eta haitzarte sakonak sorrarazi ditu.

  • 1.2. Pirinioen Hego isurialdea:

    • 1.2.1. Barrualdeko mendikateak: garaiena eta hedadura handikoenak dira (Orhi 2.021 m; Auñamendi 2.521). Horma bertikalak eta ibaiek sortutako arroilak.

    • 1.2.2. Barrualdeko sakonuneak: Irunberritik Iruñeraino eta Arakileko korridoretik luzatzen da. Material tertziarioak, flysch eta marga sektoreak nabarmentzen dira.

    • 1.2.3. Kanpoaldeko mendikateak: Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire. Tertziarioko materialez osatuta daude.

1.3. Pirinioen ipar isurialdea: orografia sinplea du. Modelatu leun eta monotonoa osatzen dute.

2. Euskal Herriko Mendiak

  • 2.1. Ur Banalerroaren iparraldea: Kostaren paraleloan Errobi ibaitik Barbadun ibaiaraino luzatzen da, ez dira tontor oso garaiak.

    • 2.1.1. Kostaldeko mendikate tertziarioa: Getariatik Gipuzkoa ekialdeko muturrera. Jaizkibel-Ulia lerrokadura. Flych paisaiak azaltzen dira.

  • 2.1.2. Kostaldeko ipar antiklinarioa: Bortzirietako mendikatea eta Matxitxako lurmuturraren artean. Ernio(1.072 m), Izarraitz(1.026), Arno eta Sollube. Kareharri eta modelatu karstiko ugari dira.
  • 2.1.3. Bizkaiko sinklinarioa: Punta Galeatik Bortzirietako mazizora doa. Unbe, Oiz(1026 m) eta Murumendi. Erliebeak forma biribilduak agertzen ditu.

  • 2.2. Ur Banalerroaren hegoaldeko mendikate eta arroak: Ebro ibaiaren arroan. Material gehienak tertziariokoak dira.

    • 2.2.1. Arabako lautada.

    • 2.2.2. Mendebaldeko mendikateak: Badaia, Arkamo, Gabixo, Salvada eta Arrato.

    • 2.2.3. Erdialdeko mendikateak: Araba eta Nafarroako lurraldeetan hedatzen dira. Andia, Urbasa, Entzia, Iturrieta, Gasteizeko mendiak eta Trebiñoko arroa dira.

  • 2.2.4. Hegoaldeko mendikateak: Toloño eta Kodeseko mendikateak.

3. Ebroko sakonunea: hegoaldetik Ebro ibaiak mugatzen dute. Bardeak basamortua eta Arabako Errioxa bertan dira.

Deskargatu

PDF Word HTML

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da Pirinioen hasiera-puntua mendebaldean?
2. Zein da Euskal Herriko mendirik garaienetako bat testuan aipatzen dena?
3. Zein mendikatek osatzen dute Bizkaiko sinklinarioa?
4. Zein materialez osatuta daude Kanpoaldeko mendikateak (Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire)?
5. Zein ibaik mugatzen du Ebroko sakonunea hegoaldetik?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.