Aro Modernoa eta Aro Garaikidea: Filosofia eta Etika
Hedonismo Soziala eta Utilitarismoa
Mundu anglosaxoian sortu zen gizarte-hedonismo mota bat da, zeinaren arabera gizakiok gizarte-sentimenduak ditugun. Horietako bat sinpatia da: edonoren tokian jartzeko gaitasuna, pertsona hori sufritzen ari denean harekin batera sufritzeko, edo pozten denean harekin batera pozteko.
Moralaren helburua ahalik eta izaki gehienentzat ahalik eta zoriontasun handiena lortzea da. Erabaki arrazionalak hartzeko irizpidea da.
Jeremy Benthamek plazeren aritmetika gehitu zion utilitarismoari, bi hipotesitan oinarrituz:
- Plazera neurgarria da, eta nolakotasunari dagokionez berdinak direla.
- Bi plazer alderatu daitezke, gehienezko plazer osoa lortu ahal izateko.
Millen iritziz,...