Paleolito eta Neolitoko artea, erlijioa eta megalitismoa

Beste ikasgaiak-n eguneratua2,71 KB

Laburpena

Dokumentuak Paleolito eta Neolito garaietako erlijioaren jatorria, tresnen apaingarriak eta labar-pinturak azaltzen ditu, Iberiar Penintsulako bi eskualde nagusien ezaugarriekin. Gainera, Europako kostalde atlantikoko eraikin megalitikoak deskribatzen ditu, haien eraikuntza-garaia eta teknikak barne.

Funtsezko puntuak

  • Gizakiek naturako fenomenoak jainko goren baten bidez azaltzen zituzten, eta errituak eta zeremoniak egiten zituzten.
  • Goi Paleolitoan objektu apainduak agertzen dira: koilarak, aginte-makilak, grabatuak eta Venus izeneko iruditxoak.
  • Labar-pinturak Goi Paleolitoan eta Neolitoan egin ziren, koloratzaile mineralekin (okrea, ikatza, buztina).
  • Franko-kantabriar eskualdeko margolanak naturalistak eta polikromatikoak dira; Levanteko eskualdekoak eskematikoak eta monokromatikoak.
  • Eraikin megalitikoak harri handiz eginak dira, eta Neolitoan hasi ziren eraikitzen K.a. bosgarren milurtekoaren amaieran.
  • Harrizko bloke handiak (400 kg baino gehiago) mugitzeko komunitatearen elkarlana eta trebetasun teknikoa behar ziren.

Frogatu zeure burua

1. Artea eta Erlijioa Paleolitoan eta Neolitoan

1.1 Erlijioaren Jatorria

Bizitzan eta naturan misterio asko daude. Guretzat zaila da ulertzea. Beraientzat ere?

Nola ulertzen zituzten jaiotza, heriotza, landareen hazkundea, fenomeno atmosferikoak, eguna eta gaua?

Guzti hau ulertzeko erantzunak bilatu zituzten. Ulertzen ez zuten guztia jainkozko goren baten bidez esplikatzen zuten. Horrela, errituak eta zeremoniak asmatu zituzten jainko-jainkosekin harremanetan jartzeko, haiek ohoratzeko edo laguntza eskatzeko, eskaintzak, sakrifizioak eta dantzak eginez.

Hilobiak aurkitu dira, hildakoak lurperatzen zituztela adierazten dutenak, eta badirudi heriotzaren ondoko bizitzan sinesten zutela. Honekin lotuta, hileta-errituak egiten zituzten (ehorzketa, errausketa, hilobiko hornidurak...).

Neolitoan lehen nekropoliak agertu ziren.

Gaur egun ere, bizitzan gauza asko misteriotsuak dira. Hainbat gauza ez dakizkigu oraindik.

1.2 Tresnen Artea

Objektuak apaingarriz edertzen zituzten.

Goi Paleolitoan hasi zen. Harrizko, hezurreko, zurezko eta adarrezko objektu apainduak aurkitu dira (koilarak, aginte-makilak, animalien grabatuak, Venus izeneko iruditxoak).

Nor zen aipatu dugun Venus hau?

(Emankortasunaren jainkosa)

1.3 Labar-Pintura

Haitzean egindako margolanak dira. Goi Paleolitoan eta Neolitoan egin zituzten. Aire zabalean eta haitzuloetan egin zituzten, koloratzaile mineralak erabiliz (okrea, ikatza, buztina...).

Denetariko irudiak margotu zituzten (animaliak, gizakiak, ikurrak...).

Suposatzen dugu magiari eta erlijioari loturik zeudela, eta ehiza ona edo emankortasuna eskatzeko, jainko edo jainkosa baten babesa lortzeko, besteak beste.

Iberiar Penintsulan asko aurkitu dira, bi eskualdetan. Bi eskualde horien arteko desberdintasunak hauek dira:

  • Eskualde franko-kantabriarra: Margolan naturalistak, Goi Paleolitokoak. Polikromatikoak eta animalien irudiak jasotzen dituzte. Gehienak haitzuloetan.
  • Levanteko eskualdean: Margolanak eskematikoak dira. Giza eta animalien irudiak dituzte. Monokromatikoak dira. Gehienak aire zabalean daude.

2. Megalitismoa

2.1 Eraikin Megalitikoak

Harri handiz aurkitu diren eraikinei eraikin megalitikoak deritze.

Europako kostalde atlantikoan, Neolitoan, gizarte batzuek eraikitzen hasi ziren K.a. bosgarren milurtekoaren amaieran. Brontze Aroa arte altxatu ziren, K.a. bigarren milurtekoa arte.

Harrizko bloke handiak (400 kg baino gehiago) erabiltzen zituzten. Oso zaila zen horrelako bloke handiak mugitzea. Komunitateko kide guztien elkarlana eta trebetasun tekniko handia behar izan zituzten.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer dira eraikin megalitikoak?

Harri handiz eraikitako egiturei deritze eraikin megalitikoak. Europako kostalde atlantikoan Neolitoan hasi ziren eraikitzen.

Zein ezaugarri dituzte Franko-kantabriar eskualdeko labar-pinturek?

Margolan naturalistak dira, Goi Paleolitokoak, polikromatikoak eta animalien irudiak jasotzen dituzte. Gehienak haitzuloetan daude.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer ulertzen zuten gizakiek jainko goren baten bidez?
2. Zein materialetan aurkitu dira objektu apainduak Goi Paleolitoan?
3. Zein koloratzaile mineral erabiltzen zituzten labar-pinturetan?
4. Zein eskualdetan dira margolan eskematikoak eta monokromatikoak?
5. Zein milurtekotan hasi ziren eraikin megalitikoak eraikitzen?
6. Zer behar izan zuten harrizko bloke handiak mugitzeko?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.