Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ekonomia sektoreak: lehen, bigarren eta hirugarren sektorea, adibideekin

Geografia-n eguneratua5,46 KB

Ekonomia hainbat adarretan zatituz, sektore ekonomikoak sortzen dira, hiru hain zuzen ere.

Lehen Sektorea

Lehengaien erauzketa eta ekoizpen jarduerak barne hartzen ditu; barazki eta esne ekoizpena, ikatz erauzketa eta arrantza eta basogintza esaterako.

Bigarren Sektorea

Lehengaiak eraldatzen dituzten jarduerak dira (industria), esaterako ehungintza eta burdingintza (burdin mineralaren erauzketa izan ezik).

Hirugarren Sektorea

Pertsona eta enpresei egiten zaizkien zerbitzuak barne hartzen ditu; esaterako, irakaskuntza, osasungintza eta merkataritza.

Konklusioz, hiriak agertzea eragiten du gizakiari merkataritzaren bidez lortzea lehen eta bigarren sektoreko produktuak. Hirugarren sektoreak indar gehiago du herrialde garatuetan herrialde azpigaratuetan...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia sektoreak: lehen, bigarren eta hirugarren sektorea, adibideekin" »

Makroekonomiaren oinarrizko kontzeptuak: BPG, inflazioa eta langabezia

Ekonomia-n eguneratua2,8 KB

Makroekonomiaren Oinarriak

Makroekonomia ekonomia osoaz eta haren funtzionamendu orokorraz arduratzen da; mikroekonomiak, berriz, osotasun horren atal batzuk soilik aztertzen ditu.

Adierazle Ekonomikoak

  • BPGd (Barne Produktu Gordina): Herrialde batean, denboraldi jakin batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtua.
  • BPGdmp (Merkatu-prezioetan): Familia-kontsumoa + Enpresa-inbertsioa + Gastu publikoa + Esportazio garbiak.
  • BPGdfk (Faktore-kostutan): Soldatak + Alokairuak + Interesak + Enpresa-etekinak.
  • Kontabilitate nazionala: Herrialde baten barnean, aldi jakin batean egiten diren ekonomia-jarduerei buruzko informazioa jaso eta jakinarazten duten adierazleen multzoa da.

Enplegua eta Biztanleria

  • Biztanleria: Eremu geografiko
...
Jarraitu irakurtzen "Makroekonomiaren oinarrizko kontzeptuak: BPG, inflazioa eta langabezia" »

Haurren hizkuntza-garapenaren etapak: 0 eta 6 urte bitartean

Psikologia eta soziologia-n eguneratua5,13 KB

Hizkuntza Ez-konbinatorioaren Etapa (12-24 hilabete)

Etapa honetan, haurrak hitzak nahita esaten ditu. 12 hilabeterekin izendatuko ditu, eta 24 hilabete inguru dituenean, testuinguru barruko esaldi oso baten esanahia hartuko du. Urtebete inguruan, lehenengo hitzak agertzen dira, benetako hizkuntzaren hasiera markatuz. Zizakadura gutxiago izaten da. 9-18 hilabete bitartean, haurrak lehenengo hitz arruntak esaten ditu, edo gurasoek arruntzat ematen dituztenak.

Hitzen artikulazioa

/a/ izan ohi da lehen bokala, eta /p/ edo /m/ lehen kontsonantea. Ondorioz, "papa" eta "mama" lehen hitzak izatea erraza da. Zenbait kontsonante ez ditu ondo artikulatuko 7-8 urtera arte (f, s, z, j, ll, r, rr). Helduak imitatzen saiatuko dira, nahiz eta ezin ahoskatu hitz...

Jarraitu irakurtzen "Haurren hizkuntza-garapenaren etapak: 0 eta 6 urte bitartean" »

Energia: motak, iturriak eta oinarrizko formula fisikoak

Fisika-n eguneratua3,49 KB

Energia: oinarrizko definizioa

Energia, magnitude fisiko bat, gorputzek beren burua zein beste gorputzak1 eraldatzeko duten ahalmena da.

Energia mekanikoa

Energia mekanikoa gorputzek beren higiduragatik edo posizioagatik duten energia osatzen du.

Energia zinetikoa

Energia zinetikoa higiduran egoteagatik gorputzek duten energia da.

Energia potentzial grabitatorioa

Energia potentzial grabitatorioa lurrazaletik gora egoteagatik gorputzek duten energia da.

Energia potentzial elastikoa

Energia potentzial elastikoa deformazioaren eraginez gorputz elastikoek duten energia da.

Energia termikoa

Energia termikoa tenperatura desberdineko gorputzen artean transmititzen den energia da; tenperatura eta egoeraren aldaketak eta dilatazioak eragin ditzake.

Era berean,...

Jarraitu irakurtzen "Energia: motak, iturriak eta oinarrizko formula fisikoak" »

Erdi Aroko gremioak eta ekonomia: lanbide antolaketa eta monarkiaren boterea

Historia-n eguneratua3,35 KB

Gremioak: Erdi Aroko Lanbide Antolaketa

Erdi Aroan, hirien eta artisautzaren berriro agertzearekin batera, lanbide berean aritzen zirenen lana arautzen hasi zen.

Lanbide bereko eskubide eta interesen alde sortutako elkarteak ziren gremioak.

Gremioen Ezaugarriak

  • Lan guztiak (artisautza) arautzen zituzten.
  • Araudi zehatzak zituzten (langile mota, lan egiteko era).
  • Askotan, lanbide berekoak kale berean biltzen ziren (adibidez, zapatariak).
  • Hierarkia zorrotza zuten:
    • Maisua
    • Ofiziala
    • Ikaslea
  • Erregearekin lotura estua zuten.

Erdi Aroko Ekonomiaren Oinarriak eta Garapena

Erdi Aroa 476. urtetik 1453. urtera iraun zuen, eta aldaketa handiak gertatu ziren ekonomian.

Ekonomia Jarduera Nagusiak

Oinarrizko jarduera ekonomikoak hauek ziren:

  • Nekazaritza (oinarri nagusia)
  • Basogintza
  • Merkataritza
  • Abeltzaintza
  • Arrantza

Nekazaritzako

...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko gremioak eta ekonomia: lanbide antolaketa eta monarkiaren boterea" »

Susmoaren pentsalariak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin

Filosofia eta etika-n eguneratua2,49 KB

1.2. XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak

Paul Ricoeur filosofoaren ustez, “susmoaren pentsalariak” hiru izan dira: Karl Marx, Friedrich Nietzsche eta Sigmund Freud. Hirukote honetan laugarren pentsalari bat koka dezakegu: Charles Darwin.

Susmoaren filosofiaren ezaugarriak

Zeintzuk dira pentsalari hauek elkarlotzen dituzten aspektuak? Hiru filosofoek zalantza ezagutza-mekanismo gisa bultzatzen zuten. Descartesen zihurtasunaren (“Cogito ergo sum”) ordez, “susmoa” kontzientzia kritikoaren ezinbesteko baldintza bihurtzen da. Pentsamenduaren tranpak eta ilusioak erakusteko, errealitate zehatzaren azterketa proposatzen zuten:

  • Itxuraren azpian “benetako errealitatea” topatuko da.
  • Susmoak errealitatearen egiturak topatzeko asmoz, munduaren
...
Jarraitu irakurtzen "Susmoaren pentsalariak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin" »

Bilboren historia eta hirigintza garapena: Zazpi Kaleetatik zabalguneetara

Geografia-n eguneratua2,83 KB

Bilboren sorrera eta kokapen geografikoa

Bilbo ibai-portu eta bidegurutze gisa sortu zen. Hasierako bilgunea portu bat izan zen, plangintzarik gabeko gune batean. Izenak adierazten duen bezala, zatirik garrantzitsuena ibaiaren ezkerraldean zegoen, gaur egun Bilbo Zaharra deitzen den eremuan.

Lehen portu hau Erromatar Inperioaren azken aldian edo Erdi Aroko lehen mendeetan garatu zen bi ertzetan, zenbait kairen inguruan (Martzana, Askao). Bertara bi bide garrantzitsuren adarrak iristen ziren: Balmaseda-Bilbo eta Urduña-Bilbo bideak.

Hiri Zaharra: Erdi Arotik Aro Modernora

1300. urtean aldaketa erabakigarria gertatu zen hiriaren sorrerarekin. Eremu lauan planifikatu zen hiri berria, gerora Zazpi Kaleak izenez ezagutuko zena. Kokapen horrek, ibaiaren...

Jarraitu irakurtzen "Bilboren historia eta hirigintza garapena: Zazpi Kaleetatik zabalguneetara" »

Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena Espainian (1834-1874)

Historia-n eguneratua5,02 KB

Mendebaldeko Europa osoan sendotzen ari zen gizarte burgesa. Industria Iraultzak sortutako kapitalismoan zuen oinarri ekonomikoa, eta Espainian ere, berezitasun batzuekin, prozesu hori abian zegoen. Isabel II.aren erregealdian, liberal oso moderatua izanik, Estatu liberalaren oinarriak finkatuko dira. Herriak demokrazia eta askatasun gehiago eskatzen duenean, ordea, bera izango da lehen oztopoa, eta iraultzak etorriko dira ondoren.

Urte hauetan, Antzinako Erregimeneko jaunen gizarte feudala deuseztatu eta gizarte liberal-burgesa eta kapitalista ezarriko da. Aldaketa politikoak oso sakonak izango dira: estatu konstituzionala sortu, herritarren askatasun politikoa eta berdintasun juridikoa, aginte-banaketa. Aldaketa ekonomikoak ere handiak izan...

Jarraitu irakurtzen "Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena Espainian (1834-1874)" »

Uraren propietate biologikoak: kohesioa, bero espezifikoa eta pH-a

Kimika-n eguneratua2,82 KB

Kohesioa eta Atxikidura

Urak barruko kohesio handia dauka eta atxikidura gaitasun handia ere. Kohesioak eta atxikidurak kapilaritate fenomenoak sortzen dituzte, eta horiek izerdi gordina xilemetan igotzeko aukera ematen dute. Barruko kohesioari esker, ura ia konprimitu ezin daitekeen likidoa da.

Bero Espezifiko Handia

Urak bero espezifiko handia dauka, bero kantitate handia xurgatzeko gaitasuna baitu, bertako tenperatura nabarmen igo gabe. Hau da, urak bero asko hartu behar du berotzeko, baina, behin beroa dagoenean, mantendu egiten du.

Erreaktibotasun Kimikoa

Ura erreaktibo kimiko indartsua da. Propietate horren ondorio biologikoa hidrolisia da. Hidrolisian, urak lotura molekularrak hausten ditu. Erreakzio kimiko honetan funtsezkoak ioiak dira....

Jarraitu irakurtzen "Uraren propietate biologikoak: kohesioa, bero espezifikoa eta pH-a" »

Lehengai naturalak: mota, jatorria eta erabilerak

Teknologia-n eguneratua1,34 KB

Zer dira lehengaiak?

Produktu industrialak egiteko behar diren lehengaiak naturatik lortzen dira. Lehengaiak, industrietan behar bezala eraldaturik, produktu erabilgarriak izatera iristen dira.

Lehengaien Jatorria

Animalia Jatorrikoak

  • Artilea eta larrua: Abeltzaintzatik datoz eta ehungintzan erabiltzen dira.
  • Arrantza: Kontserbak, olioak eta irina egiteko erabiltzen da.

Landare Jatorrikoak

  • Nekazaritza: Kotoia, ehunak egiteko.
  • Basogintza: Zura, altzariak egiteko.

Meatzaritzatik (Lurpetik)

  • Metalikoak: Metalak ateratzeko erabiltzen dira, adibidez, hematitea eta bauxita.
  • Ez-metalikoak: Bestelako gaiak erauzteko erabiltzen diren mineralak dira, gatza eta sufrea, kasu.
  • Energetikoak: Ikatza, gas naturala, uranioa eta petrolioa, energia sortzeko erabiltzen dira.
...
Jarraitu irakurtzen "Lehengai naturalak: mota, jatorria eta erabilerak" »