Susmoaren pentsalariak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin

Filosofia eta etika-n eguneratua2,49 KB

Laburpena

Dokumentuak XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak aztertzen ditu, Ricoeurek "susmoaren pentsalariak" deitu zituen autoreetan oinarrituta. Marx, Nietzsche eta Freud aztertzen dira, eta Darwin laugarren pentsalari gisa aurkezten da. Irakurleak susmoaren filosofiaren ezaugarriak eta autore bakoitzaren susmo nagusiak ikasiko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Paul Ricoeurren arabera, susmoaren pentsalariak Marx, Nietzsche eta Freud dira; Darwin laugarren pentsalari gisa koka daiteke.
  • Susmoaren filosofiak zalantza ezagutza-mekanismo gisa erabiltzen du, eta Descartesen zihurtasunaren ordez kontzientzia kritikoaren baldintza bihurtzen da.
  • Susmoaren filosofiaren arabera, itxuraren azpian benetako errealitatea dago, eta errealitatea ezagutuz gero eraldatu daiteke.
  • Marxek susmatzen du gizartean nagusi diren ideia politiko-juridikoak burgesiaren interesak defendatzeko tresnak direla.
  • Freudek susmatzen du portaeraren eragile nagusia inkontzientearen bulkada irrazionalak direla.
  • Nietzschek Mendebaldeko kultura, platonismoa eta kristautasuna zalantzan jartzen ditu, eta metodo genealogikoa proposatzen du.
  • Darwinek ez zuen filosofo gisa idatzi, baina bere lanetan metodo eta filosofia inplizitua dago.

Frogatu zeure burua

1.2. XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak

Paul Ricoeur filosofoaren ustez, “susmoaren pentsalariak” hiru izan dira: Karl Marx, Friedrich Nietzsche eta Sigmund Freud. Hirukote honetan laugarren pentsalari bat koka dezakegu: Charles Darwin.

Susmoaren filosofiaren ezaugarriak

Zeintzuk dira pentsalari hauek elkarlotzen dituzten aspektuak? Hiru filosofoek zalantza ezagutza-mekanismo gisa bultzatzen zuten. Descartesen zihurtasunaren (“Cogito ergo sum”) ordez, “susmoa” kontzientzia kritikoaren ezinbesteko baldintza bihurtzen da. Pentsamenduaren tranpak eta ilusioak erakusteko, errealitate zehatzaren azterketa proposatzen zuten:

  • Itxuraren azpian “benetako errealitatea” topatuko da.
  • Susmoak errealitatearen egiturak topatzeko asmoz, munduaren ikuspegia “hankaz gora” (Marx) jartzen du.
  • Egitura horiek ezagutu ondoren, errealitatea eraldatu dezakegu.

Autoreen ekarpenak

Marx, Freud eta Nietzsche

Zelan gauzatzen dira autore hauen “susmoak”?

  • Marx: Gizartean nagusitu diren ideia politiko-juridikoak ez direla hiritar guztien eskubideak, baizik eta burgesiaren interesak defendatzeko tresnak direla susmatzen du.
  • Freud: Gure portaeraren eragile nagusia ez dela pertsonalitatearen alde arrazionala, baizik eta inkontzientearen bulkada irrazionalak direla susmatzen du.
  • Nietzsche: Mendebaldeko kultura osoa jartzen du zalantzan, batez ere platonismoaren eta kristautasunaren erruagatik. Bere pentsamendua erabat suntsitzaile eta kritikoa da.

Nietzscheren ustez, gizakien bizitza ez dago gertakari hutsez eginda; oso inportanteak dira gertakari horien interpretazioak. Interpretazioak ez dira inozoak: une zehatzetan eta asmo konkretuekin sortzen dira. Horretarako, Nietzschek metodo genealogikoa proposatu zuen: jatorrira bueltatzea.

Darwin eta eboluzioaren ikuspegia

Aurrean esan dugu Darwin “susmoaren maisuen” taldean koka dezakegula. Lehenengo begiradan, Darwin ez zen filosofoa, psikologoa edo politikaria; objektu zehatza aztertzen zuen ikertzaile naturalista zen. Bere objektua espezien eboluzioa zen, eta, horrekin lotuta, bizitzaren prozesu natural guztiak.

Hala eta guztiz ere, bere lanak irakurtzen baditugu, konturatzen gara idazten zuen guztietan metodo eta filosofia inplizitua dagoela.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zeintzuk dira susmoaren pentsalariak Ricoeurren arabera?

Paul Ricoeur filosofoaren ustez, susmoaren pentsalariak Karl Marx, Friedrich Nietzsche eta Sigmund Freud dira. Darwin laugarren pentsalari gisa koka daiteke.

Zer da Nietzschek proposatutako metodo genealogikoa?

Nietzschek proposatutako metodoa jatorrira bueltatzean datza. Gertakarien interpretazioak ez direla inozoak esaten du, une eta asmo zehatzetan sortzen direlako.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein autore ez da Ricoeurren susmoaren pentsalarien hirukotean?
2. Zer proposatzen du susmoaren filosofiak Descartesen zihurtasunaren ordez?
3. Zein da Marxen susmoa?
4. Zein da Freudek portaeraren eragile nagusitzat dakarrena?
5. Zein kultura osoa jartzen du zalantzan Nietzschek, batez ere platonismoaren eta kristautasunaren erruagatik?
6. Zer dio Nietzschek gertakarien interpretazioez?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.