Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena Espainian (1834-1874)

Historia-n eguneratua5,02 KB

Laburpena

Testuak XIX. mendeko Espainiako estatu liberalaren eraikuntza azaltzen du, Isabel II.aren erregealdiaren lehen urteetatik. Erregeordetzen garaia (1833-1843), Lehen Gerra Karlista, 1837ko Konstituzioa eta Hamarkada Moderatua aztertzen ditu, administrazio zentralizatuaren eta aldaketa politiko eta ekonomikoen garapena azalduz.

Funtsezko puntuak

  • 1833-1843 bitartean Maria Kristinaren eta Esparteroren erregeordetzak izan ziren.
  • Lehen Gerra Karlista zazpi urtez (1833-1840) luzatu zen, Euskadi operazioen erdigune nagusi bilakatuz.
  • 1837ko ekainaren 18an Konstituzioa aldarrikatu zen, nazioaren subiranotasuna eta aginte-banaketa ezarriz.
  • Hamarkada Moderatuan (1844-1854) 1837ko Konstituzioa eraldatu zen, Koroaren agintea indartuz.
  • Milizia Nazionala desegin eta Guardia Zibila sortu zen ordena publikoa kontrolatzeko.
  • 1845ean hezkuntza publikoa zentralizatu eta arautu zen.

Frogatu zeure burua

Mendebaldeko Europa osoan sendotzen ari zen gizarte burgesa. Industria Iraultzak sortutako kapitalismoan zuen oinarri ekonomikoa, eta Espainian ere, berezitasun batzuekin, prozesu hori abian zegoen. Isabel II.aren erregealdian, liberal oso moderatua izanik, Estatu liberalaren oinarriak finkatuko dira. Herriak demokrazia eta askatasun gehiago eskatzen duenean, ordea, bera izango da lehen oztopoa, eta iraultzak etorriko dira ondoren.

Urte hauetan, Antzinako Erregimeneko jaunen gizarte feudala deuseztatu eta gizarte liberal-burgesa eta kapitalista ezarriko da. Aldaketa politikoak oso sakonak izango dira: estatu konstituzionala sortu, herritarren askatasun politikoa eta berdintasun juridikoa, aginte-banaketa. Aldaketa ekonomikoak ere handiak izan ziren, eta ideologia berriak ere sortu ziren. Espainiaren ezaugarrien artean, aldaketen hauskortasuna eta geldotasuna nabarmendu behar da, talde pribilegiatuen erresistentzia handia izan baitzen, eta ondorioz, garai gatazkatsu baten aurrean kokatzen gara.

Erregeordeen Garaia (1833-1843)

Maria Kristinaren Erregeordetza

Fernando VII.a hiltzean, ondorengotzaren auzia ireki zen. On Carlosek, bere anaiak, ez zuen onartu Isabel aukeratu izanaren erabakia, eta ondorioz, gerra zibila piztu zen. Zazpi urtez (1833-1840) luzatu zen Lehen Gerra Karlista, Euskadi operazioen erdigune nagusi bilakatuz. Maria Kristina erregeordeak liberalen babesa bilatu zuen; On Carlos, berriz, Erregimen Zaharraren aldekoena, absolutistena, eta hauekin batera foruzaleena eta erlijio-integristena.

Liberalen jarrera pragmatikoa izan zen hasieratik, helburu zehatzei erantzuteko eta interes ekonomikoei printzipio politikoei baino jaramon gehiago eginez. Funtsezko ardura estatu bateratua eta segurua lortzea zen, administrazio zentralizatu baten gidaritzapean, herriko klaseen parte-hartzerik gabe. Agintea klase lur-jabe eta ilustratuen esku egon behar zuen, eta horretarako sufragio zentsitarioa erabili zen.

Liberal aurrerakoien artean programa erreformistagoa planteatzen zen (ez iraultzailea): subiranotasuna herrian finkatu nahia, erregearen boterea murriztuz, sufragio zentsitarioa, baina murrizketa gutxiagorekin, etab. Horien alde erdiko klaseak zeuden: lurren jabe ertainak, merkatariak, unibertsitario eta intelektualak, etab.

Politika errealean lehen emaitza Errege Estatutua izan zen (1834), bi erregimenen arteko aldaketa leuna egiteko asmotan, berrikuntzekin, baina iraultzarik gabe. Erregearen boterea murrizten zuen, baina oso modu orokorrean, eta ez zuen adierazpenik egiten herritarren eskubideen inguruan.

Estatuaren egoerak bultzatuta, ogasun publikoa oso estututa zegoelarik eta gerra karlistetan murgilduta, erreformak ez zirela behar zen sakontasunekoak ikusita, 1836an matxinadak egon ziren leku askotan, La Granjako sarjentuen pronuntziamenduarekin amaitu zen. Horien eraginez, politika liberal erradikala ezarri zen, eta 1812ko Konstituzioa berrezarri zen behin-behineko bide gisa, beste Konstituzio egokiago bat idazten zen bitartean.

1837ko ekainaren 18an, karlisten armada Madrilera hurbiltzen zihoan bitartean, Konstituzioa aldarrikatu zen, bi talde liberalek adostuta: bi ganberekin, nazioaren subiranotasuna aldarrikatuz, aginte-banaketa eta banakako eskubideen deklarazioa eginez. Lehen legeak prentsa-askatasuna, udaletxeei autonomia gehiago eskaintzea eta Milizia Nazionala berrezartzea izan ziren.

Esparteroren Erregeordetza

Moderatu eta Aurrerakoien arteko desadostasunak eta politika aldaketak zirela eta, gatazkak sortu ziren hainbat lurraldetan 1840an. Gerra karlisten heroia zen Espartero jeneralak hartuko zuen hiru urtez erregeordetza, Maria Kristinak gobernatzeari uko egin zionean. Modu autoritarioa erabili zuen Esparterok, militarren sektore txiki baten laguntzarekin. Bere kontra etengabeko altxamenduak egin zituzten militar moderatuek, 1843an Narváezek gidatutako batek arrakasta izan arte, eta liberal aurrerakoiak agintetik bota zituzten.

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Moderatuek boterera iritsi bezain pronto, eta Isabel II.a jada erregina zela, 1837ko Konstituzioa eraldatu zuten, Koroaren agintea indartuz eta zentralistagoa zen administrazioa antolatuz. Ordena eta kontrola ziren helburu nagusiak, eta beraz, ordena publiko zorrotza eta administrazio oso zentralizatua antolatu zituzten, Milizia Nazionala deseginez eta Guardia Zibila antolatuz, status militarrarekin.

Alkateak zuzenean gobernutik hautatuak izango ziren, eta inprenta eta prentsa zuzenean kontrolatzen hasi ziren, gorteen agintea mugatu eta erregearen pribilegioak handitu. Arlo administratiboan oinarrizko helburuak hiru ziren: ordena juridiko bateratua, administrazio zentralizatua eta zerga bakarrak estatu osoan. Horretarako, foru, lege eta ohitura berezi guztiak ezabatu behar ziren, eta Kode Zibil orokor bat ezarri; 1848an egingo zen azken hau.

Zentralizazioa 1833an egindako lurralde-eraldaketa baten bidez bultzatu zen, probintzia bakoitzaren agintea gobernuak ezarritako gobernadore zibilen eskuetan utziz. 1845ean hezkuntza publikoa ere zentralizatu eta arautu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zergatik hasi zen Lehen Gerra Karlista?

Fernando VII.a hil zenean, On Carlosek, bere anaiak, ez zuen onartu Isabel aukeratu izanaren erabakia, eta horren ondorioz gerra zibila piztu zen.

Zer ezarri zen 1837ko Konstituzioarekin?

Nazioaren subiranotasuna aldarrikatu zen, aginte-banaketa ezarri zen eta banakako eskubideen deklarazioa egin zen. Prentsa-askatasuna, udaletxeen autonomia eta Milizia Nazionalaren berrezarpena ere lehen legeen artean zeuden.

Zein izan ziren Hamarkada Moderatuaren helburu nagusiak?

Ordena eta kontrola ziren helburu nagusiak. Horretarako ordena publiko zorrotza eta administrazio zentralizatua antolatu ziren, eta Guardia Zibila sortu zen.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Noiz hasi zen Lehen Gerra Karlista?
2. Zein erregeordetza izan zen 1840tik 1843ra?
3. Zein data aldarrikatu zen Konstituzioa?
4. Zein erakunde sortu zen ordena publikoa kontrolatzeko Hamarkada Moderatuan?
5. Zein izan zen Errege Estatutuaren ezaugarri nagusia?
6. Zein urtetan egin zen Kode Zibil orokorra?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.