Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Erliebearen modelaketa: prozesuak eta agente geologikoak

Geologia-n eguneratua3,33 KB

Erliebearen Modelaketa

Agente geologikoek erliebearen modelaketa edo eraldaketa modu naturalean eragiten dute: higadura, garraioa eta sedimentazioaren bidez.

Higadura

Materialak jatorrizko lekutik kentzea da higadura. Meteorizazioa harrien zatiketa eta banaketa da. Higaduraren eraginkortasuna agente geologikoen energiaren eta harrien erresistentziaren araberakoa da.

Garraioa

Bi modu daude: hondoan zeharreko garraioa (klastoak hondoan zehar mugitzen dira) eta esekidurako garraioa (klastoek ez dute lurra ukitzen).

Sedimentazioa

Agente geologiko batek garraiatzeko ahalmena galdu eta klastoak leku batean behin betiko uzten dituenean gertatzen da sedimentazioa.

Agente Geologikoak eta Prozesuak

  • Haizea:
    • Partikula txikiak (adb: hondarra) garraiatzen ditu.
    • Eragin
...
Jarraitu irakurtzen "Erliebearen modelaketa: prozesuak eta agente geologikoak" »

Ugalketa-aparatuaren fisiologia eta glukosaren metabolismoa

Biologia-n eguneratua2,54 KB

Ugalketa-aparatuaren fisiologia

29. Aukeratu baieztapen faltsua:

  1. Umetokian aldi proliferatiboa eta aldi jariatzailea daude.
  2. Obulategian aldi folikularra eta aldi luteinikoak daude.
  3. Obulazioan, 14. egunean gutxi gorabehera, obulua obulutegitik askatzen da.
  4. LH eta FSH-ren pikoak izaten direnean obulazioa gertatzen da.
  5. Fase luteinikoan folikulua eraldatzen da gorputz luteo bilakatzeko.

30. Hazkunde hormonaren ekintza hauen artean zein da zuzena?

  1. Anabolismo proteikoa sustatzen du.
  2. Lipolisia estimulatzen du.
  3. Hazkuntza sustatzen du.
  4. Glukosaren kontsumoa gutxitzen du.
  5. Denak dira hazkunde hormonaren eraginak.

Metabolismoa

Koentzimak redox erreakzioetan:

  • FAD (flabina eta adeninaren dinukleotidoa)

Molekula hauek hidrogenoaren garraiatzaile moduan aritzen diren koentzimak...

Jarraitu irakurtzen "Ugalketa-aparatuaren fisiologia eta glukosaren metabolismoa" »

Bizitzaren jatorria: esperimentu historikoak eta eboluzio kimikoa

Geologia-n eguneratua2,36 KB

Bizitzaren Jatorriari buruzko Teoriak eta Esperimentuak

Berezko Sorkuntzaren Teoria

Jan B. Van Helmonten esperimentua

Izerdiz blai egindako barruko arropa eta garia mutur zabaleko ontzi batean jartzen baditugu, 21 egunera usaina aldatu egiten da, gariaren azaletik barrura sartzen da eta garia arratoi bihurtzen da.

Berezko Sorkuntzaren Ezeztapena

Francesco Rediren esperimentua

Haragi zati batzuk jarri zituen hiru ontzi berdinetan:

  • Lehenengoa zabalik utzi zuen.
  • Bigarrengoa gaza batez estali zuen.
  • Hirugarrena hermetikoki itxi zuen.

Egun batzuk geroago, konturatu zen lehenengo ontzian harrak agertu zirela, baina beste bietan, nahiz eta haragiak kiratsa izan eta ustelduta egon, ez zela zizarerik agertu. Bigarren ontzian, gainera, euli arrautzak ikusi zituen...

Jarraitu irakurtzen "Bizitzaren jatorria: esperimentu historikoak eta eboluzio kimikoa" »

XVIII. mendeko euskal literatura Hegoaldean eta Agustin Kardaberaz jesuita

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,54 KB

XVIII. Mendea: Hegoaldeko Idazleak

XVIII. mendea Ilustrazioaren garaia izan zen, giza arrazoimena oinarri zuen mugimendua. Bertan, 1789ko Frantziako Iraultzaren ideiak zabaldu ziren.

XVIII. mendean, euskal liburugintzan Hegoaldeak asko aurreratu zuen. XIX. mendean Iparraldearekin parekatu zen, eta XX. mendean Hegoaldea nagusitu zen berriro. XVIII. mendeko lehen hamarkadetan, ordea, Hegoaldeko euskarazko literatura geldo aritu zen. Kristau ikasbiderako doktrinak eta antzekoak bakarrik kaleratu ziren. Idazle aipagarrienak hauek izan ziren:

  • Gipuzkoan: Otxoa, Arin eta Irazusta.
  • Bizkaian: Arzadun.

Manuel Larramendi jesuitak egoera suspertu zuen, euskara bultzatzen zuten era askotako lanen bidez. Jesuiten artean arrakasta handiena izan zuen. Izan ere,...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. mendeko euskal literatura Hegoaldean eta Agustin Kardaberaz jesuita" »

Bat-bateko bertsolaritzaren historia eta ezaugarriak

Plastika eta arte hezkuntza-n eguneratua2,74 KB

Bat-bateko Bertsolaritzaren Historia

1960 baino lehenagoko dokumenturik ia ez dago; horregatik, aurreko guztia bat-bateko bertsolaritzaren historiaurretzat jo daiteke.

Entzuleria homogeneoko bertsogintza (1960-1979)

  • Bizi-iraupeneko aldia (1960-1973)

    Azpillaga, Lazkao Txiki, Xalbador, eta abar.

  • Erresistentziazko bertsogintza (1973-1979)

    Lopategik eta Azpillagak ordezkatzen dute, eta eduki politikoa nabarmena da.

Entzuleria anizkuneko bertsogintza (1980-1998)

  • Berrikuntza aroa (1980-1990)

    Autonomia Estatuaren ostean, bertso entzuleak estrategia politiko kontrajarrietan banatzen dira, gero eta argiago. Txapelketak dira oraindik ere bertsogintzaren euskarri nagusiak, eta hedabideek ez diote hainbesteko oihartzunik ematen. (Amunizak bertso eskalak sortu zituen

...
Jarraitu irakurtzen "Bat-bateko bertsolaritzaren historia eta ezaugarriak" »

Menderakuntzazko perpausak, ipuin modernoa eta eleberri modernoaren ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,48 KB

Menderakuntzazko perpausak

Konpletiboak: (e)la, (e)nik, t(z)ea, t(z)eak, t(z)eari... Zehar galdera: (e)n, n ala ez. Erlatibozkoa: (e)n, tako(dako), (r)iko. Moduzkoa: (e)n bezala, (e)n moduan, (e)n legez,... Konparazioa: (e)n bezain, baino...ago, adina, bezain, bezainbeste, baino gehiago, baino gutxiago. Helburuzkoa: t(z)eko, t(z)ekotan, t(z)eagatik, t(z)earren, t(z)era. Kausazkoa: (e)lako, ...eta, bait..., (e)la eta, zeren...bait, (e)nez gero, (e)la kausa, (e)la medio, t(z)eagatik, t(z)earren. Baldintzazkoa: (baldin)ba, (e)z gero, t(z)ekotan. Kontsesiboa: (e)n arren, nahiz eta...(e)n, ba...ere, arren, ta ere, agatik.

Gaurko Ipuinak

Ahozko literaturan du jatorria, Ipuin idatzia ahozko ipuinen ereduetatik urrundu joan da, Ipuin literario modernoak...

Jarraitu irakurtzen "Menderakuntzazko perpausak, ipuin modernoa eta eleberri modernoaren ezaugarriak" »

Aristotelesen filosofia: zoriontasuna, bertuteak eta politika

Filosofia eta etika-n eguneratua2,73 KB

Aristotelesen Teoria: Zoriontasuna eta Arima

Testu honetan, Aristotelesek zorionari buruz hitz egiten du; zehazki, zoriona perfekzioa dela dio, eta gizakiek berezko lana ongi eginez lortuko dutela. Beraz, gizakiari bakarrik dagokion eginkizuna zein den jakin behar dugu.

Arima Mailak

Hiru arima maila daude, baina bakarrik azkena dagokio gizakiari:

  • Lehenengoa: Izaki bizidun guztiei dagokigu, baina landareek duten arima maila da eta bizitzea da bere eginkizuna.
  • Bigarrena: Animalia guztiek dugun arima maila da, eta bere eginkizunak hautematea eta mugikortasuna dira.
  • Hirugarrena (Arima arrazoiduna): Bakarrik arima arrazoiduna da gizakion eginkizuna; beraz, honetan ongia lortu behar dugu eta bertuteak jarraitasunez praktikatu behar ditugu zoriona lortzeko.
...
Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen filosofia: zoriontasuna, bertuteak eta politika" »

Inpresionismoa eta Postinpresionismoa: ezaugarriak eta artistak

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,83 KB

INPRESIONISMOA

XIX. mendearen erdialdean, batez ere Frantzian, garatu zen mugimendu artistikoa.

Ezaugarriak

  1. Gaia: Benetako gaia argia da, eta bere efektu aldakorrak paisaian (landatarra eta hiritarra). Aire librean margotzen dute: «plein air».
  2. Pintzelkada: Soltea, laburra, urduria eta arina. Momentuko argiaren eragina islatzeko pintatu behar zuten, argia aldakorra baita egunean zehar orduen eta egoera atmosferiko desberdinen arabera.
  3. Marrazkiaren lerroa: Ia inpresionista guztiengan marrazkia desagertzen da, eta kolorea nagusituko da haien lanetan.
  4. Kolorea: Biziak, argiak eta puruak, paletan nahastu barik. Bata bestearen ondoan aplikatzen zuten, uste zutelako begiek erretinan nahastuko zituztela. Kolore beltza ez dute erabiltzen; koloreak koloreztatuagoak
...
Jarraitu irakurtzen "Inpresionismoa eta Postinpresionismoa: ezaugarriak eta artistak" »

Ahozko literatura eta bertsolaritza Euskal Herrian: ezaugarriak eta bilduma historia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,19 KB

Ahozko Literaturaren Ezaugarriak

Literatura Unibertsala

Gizakiak memoria erabili du ideiak, sinesmenak, ohiturak eta gertaerak gordetzeko. Kontalariak garrantzi handia izan zuen, bera baitzen igorlea. Literatura mota horrek bere estilo propioa du. Ezaugarri nabarmenak:

  • Kultura-testuinguru jakin batekoak.
  • Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da.
  • Gai eta teknika zaharrekin egina da.
  • Anonimoa da.
  • Testu beraren aldaera ugari daude, ahoz aho igortzen delako.
  • Herri-memoriaren giltzarria da, gertaerak, ohiturak eta sinesmenak gordetzeko balio duelako.
  • Toki publikoetan, lanean eta etxean esan edo kantatzen ziren.

Genero ugari ditugu:

  • Poesian: baladak, sehaska-kantak, igarkizunak...
  • Narratiban: ipuinak, kondairak, txisteak...

Jaso eta Eman

Homero eta Hesiodo izan...

Jarraitu irakurtzen "Ahozko literatura eta bertsolaritza Euskal Herrian: ezaugarriak eta bilduma historia" »

Deskolonizazioa: prozesua, eragileak eta ondorioak

Historia-n eguneratua2,56 KB

Deskolonizazio prozesua

Deskolonizazio prozesua: Metropoli zaharrekin gatazka bortitzak izanda garatu zen, eta, beste kasu batzuetan, akordio baketsuen bidez. Horixe izan zen britainiar koroaren kasua. Deskolonizazioa Asian hasi zen, eta Bandungenko Konferentziak emandako bultzadaren ostean, orokortu egin zen Afrikan.

Asiaren eta Ekialde Hurbilaren deskolonizazioa

  • Asian: independentzia prozesua baketsua izan zen. Estatu Batuek Filipinei independentzia borondatez eman zioten 1946an, eta Hindustanen, 1947an.
  • Ekialde Hurbilean: Siria, Libano, Jordania, Irak eta Arabiako penintsulako beste herrialde batzuk askatu ziren. Horrez gain, NBEk Palestinako lurraldea zatitzea erabaki zuen juduek aldarrikatutako Israel estatua sortzeko. Gertaera horrek gatazka
...
Jarraitu irakurtzen "Deskolonizazioa: prozesua, eragileak eta ondorioak" »