Ekonomia sektoreak: lehen, bigarren eta hirugarren sektorea, adibideekin
Laburpena
Dokumentuak ekonomiaren hiru sektoreak azaltzen ditu: lehena (lehengaien erauzketa), bigarrena (lehengaien eraldaketa, industria) eta hirugarrena (zerbitzuak). Sektore bakoitzaren adibideak ematen ditu eta EAEko, Espainiako eta Europar Batasuneko egoera laburki aztertzen du. Energia iturriak, garraioa eta merkataritza ere jorratzen ditu galdera-erantzun formatuan.
Funtsezko puntuak
- Ekonomia hiru sektoretan banatzen da: lehena, bigarrena eta hirugarrena.
- Lehen sektorea lehengaien erauzketa eta ekoizpena da: nekazaritza, arrantza, basogintza eta meatzaritza.
- Bigarren sektorea (industria) lehengaiak eraldatzen ditu, adibidez ehungintza eta burdingintza.
- Hirugarren sektorea pertsonei eta enpresei zerbitzuak ematen dizkie: irakaskuntza, osasungintza eta merkataritza.
- Energia iturriak berriztagarriak (adibidez, eolikoa) eta ez berriztagarriak (adibidez, gas naturala) izan daitezke.
- EB-n, Espainian eta EAEn hirugarren sektorea da BPGd-n pisu handiena duena.
Ekonomia hainbat adarretan zatituz, sektore ekonomikoak sortzen dira, hiru hain zuzen ere.
Lehen Sektorea
Lehengaien erauzketa eta ekoizpen jarduerak barne hartzen ditu; barazki eta esne ekoizpena, ikatz erauzketa eta arrantza eta basogintza esaterako.
Bigarren Sektorea
Lehengaiak eraldatzen dituzten jarduerak dira (industria), esaterako ehungintza eta burdingintza (burdin mineralaren erauzketa izan ezik).
Hirugarren Sektorea
Pertsona eta enpresei egiten zaizkien zerbitzuak barne hartzen ditu; esaterako, irakaskuntza, osasungintza eta merkataritza.
Konklusioz, hiriak agertzea eragiten du gizakiari merkataritzaren bidez lortzea lehen eta bigarren sektoreko produktuak. Hirugarren sektoreak indar gehiago du herrialde garatuetan herrialde azpigaratuetan baino. Garapen bidean dauden herrialdeetan lehen sektoreak eragin handia du.
Galderak eta Erantzunak
- Oro har, herrialde garatuetan jende gutxienak lan egiten duen sektorea lehenengoa da. Eta gehien bigarren eta hirugarrenean.
- Bi motatako (izen berdina dute) abeltzaintza eta nekazaritza bereizten dira:
- Handizkariak
- Txikizkariak
- Nekazaritzan monolaborantza ematen dela esaten denean esan nahi da produktu bat besterik ez landatzen dela. Eta polilaborantza ematen denean produktu asko landatzen direnean.
- Arrantza egiteko tokien edo arrantza ugari dagoen tokien izena kala da.
- Itsasoko arrainak edo landareak leku itxi eta kontrolatuan hazteari akuikultura deitzen zaio.
- Itsas zabaleko arrantzaren bi ezaugarri dira:
- Itsasontzi handiak
- Hilabete asko egoten dira arrantzan
- Kostaldeko arrantzaren bi ezaugarri dira:
- Itsasontzi txikiak
- Eguneko arrantza izaten da normalean
- Lehen sektoreari dagokionez, Araban garrantzi gehien duen jarduera nekazaritza da.
- EAEko zein lurraldetan lantzen da itsasoko arrantza? Bizkaian eta Gipuzkoan.
- NPB siglek esan nahi dute Nekazaritza Politika Bateratua eta APB siglek Arrantza Politika Bateratua.
- Espainia mailan lehen sektorearen barnean garrantzi gehien duen jarduera nekazaritza da.
- Energia iturriak bi motatan sailkatzen dira:
- Berriztagarriak: adibidez, energia eolikoa.
- Ez berriztagarriak: adibidez, gas naturala.
- Gaur egun Espainiak gehien erabiltzen diren bi energia iturriak dira (ordenean idatzi):
- Petrolioa
- Gasa
- Zein energia mota lortzeko erabiltzen dira hondakin organikoak? Bio-masa. Zein motatako energia iturria da? Berriztagarria.
- Zein energia mota lortzeko erabiltzen da uranioa? Nuklearra. Zein motatako energia iturria da? Ez berriztagarria.
- Lurraren barneko beroaz baliatzen den energia iturria, energia geotermikoa da.
- EB-k, Espainiak eta EAE-k energia-iturriei dagokienez menpekotasun handia dutela esaten denean esan nahi da energia iturriak erosi egin behar dituztela.
- Zein sektoretako jarduera da meatzaritza? Lehen sektorekoa. Nolako garrantzia edo pisua du (BPGd-n eta lan egiten duten langile kopurua kontuan hartuz) jarduera horrek EB-ko ekonomian (handia ala txikia)? Txikia. Eta EAEn? Txikia.
- EB-n, Espainian eta EAEn bigarren sektorean garrantzi edo pisu gehien (BPGd-n) duen ekonomia-jarduera industria da.
- EAEn kopuruari dagokionez, gehien dauden enpresa motak zerbitzuenak dira.
- Kontsumitzailearekin zuzenean aritzen den eta produktua kantitate txikitan saltzen duen merkataritza motari txikizkaria deitzen zaio.
- Zein kontinente da helmuga turistiko nagusia edo turismo gehien hartzen duena? Amerika.
- IKT siglen esanahia da Informazio eta Komunikazio Teknologiak.
- EB-ren BPGd-n pisu gehien duen sektorea hirugarrena da, Espainian hirugarrena da, eta EAEn hirugarrena da.
- Zein motatakoa da EAE mailan orain eraikitzen ari diren trenbidea? AHT (Abiadura Handiko Trena), eta duen formagatik Y deitzen zaio.
- IKTren garapenak gaur egun munduan gertatzen ari den zein fenomeno bultzatu edota erraztu du? Komunikazioa.
- Posta, telefonia, Internet… zein zerbitzuren barne kokatzen dira? Hirugarren sektorean.
- Estatuak edo beste herri-administrazio batzuek ematen dituzten zerbitzuak, zerbitzu publikoak deitzen dira.
- Bankuak eta aseguru-etxeak, zein ekonomia-jardueraren barnean daude? Hirugarren sektorean.
- Herrialde batek atzerrira produktuak saltzen baditu esaten da produktuak esportatu egiten dituela, eta atzerritik ekartzen baditu inportatu egiten dituela.
- EAEko bi aireportu nagusiak Loiukoa eta Gipuzkoakoa dira. Eta merkataritzarako bi itsas-portu nagusiak Bilboko portua eta Pasaia dira.
- Itsasoko garraioaren alde positibo bat gauza handiak garraiatzea da eta negatiboa motela dela.
- Errepideko garraioaren alde positibo bat azkarra dela da eta negatiboa garestia dela.
- Aireko garraioaren alde negatibo bat garestia dela da.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zein dira ekonomiaren hiru sektoreak?
Lehen sektorea lehengaien erauzketa eta ekoizpena da, bigarrena lehengaien eraldaketa (industria) da eta hirugarrena zerbitzuak barne hartzen ditu. Sektore bakoitzak adibide desberdinak ditu.
Zein sektoretakoa da arrantza?
Arrantza lehen sektoreko jarduera da, lehengaien erauzketa barne hartzen baitu. Itsas zabaleko arrantzak itsasontzi handiak eta hilabete luzeak erabiltzen ditu, eta kostaldeko arrantzak itsasontzi txikiak eta eguneko arrantza.
Zein energia iturri dira berriztagarriak?
Berriztagarriak dira, adibidez, energia eolikoa, biomasa edo energia geotermikoa. Gas naturala eta petrolioa, berriz, ez berriztagarriak dira.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.