Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Gizarte trebetasunak: portaera, komunikazioa, emozioak eta nortasuna

Psikologia eta soziologia-n eguneratua5,57 KB

Gizarte Trebetasunak: Zer dira?

Gizarte-trebetasunak besteekin harremanak edukitzeko dauzkagun ohitura, portaera, pentsamendu eta emozio multzoa dira.

Gizarte Trebetasunen Atal Nagusiak

  • Pertsonen arteko testuingurua
  • Beren sentimenduak, jarrerak, nahiak, iritziak edo eskubideak egokiro adieraztea
  • Arazoak bideratu edo txikiagotzea

Gizarte Trebetasunen Osagaiak

Elkarrekintza soziala errazten duten gaitasun-multzoa dela esan dugu. Lau mota bereizten ditugu:

  • Portaera
  • Emozioak
  • Ezagupena
  • Nortasun-osagaiak

Zer da portaera?

Pertsonak duen jokabidea, ekiteko modua edo egoera bati erantzuteko modua da.

Asertibitatea

Zure pentsamenduak forma normal batean defendatu eta besteen ideiak errespetatu.

  • Portaera pasiboa: Sentimenduak, pentsamenduak eta iritziak adierazteko gai
...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte trebetasunak: portaera, komunikazioa, emozioak eta nortasuna" »

Enpresa-forma juridikoak: aukeraketa-faktoreak eta sozietate anonimoaren ezaugarriak

Ekonomia-n eguneratua4,54 KB

Enpresa-Forma Juridikoaren Aukeraketa

Enpresa bat sortzean, forma juridikoa aukeratzea erabaki garrantzitsua da, zenbait faktore kontuan hartuta hartzen dena, forma batek edo besteak ondorio desberdinak izango dituelako. Kontuan hartu beharreko faktoreak honako hauek dira:

  • Enpresa-eraketaren gastuak

    Gastuek ez dute beti berdin jokatzen. Adibidez, sozietate anonimoaren gutxieneko kapital soziala 60.101,21 eurokoa da, eta erantzukizun mugatuko sozietatearena, 3.005,06 eurokoa.

  • Inbertitu beharreko kapitala

    Enpresa sortzean, dirua ez ezik, ondasunak edota ondarea ere inbertitzen dira. Ondasunak edota ondarea inbertitu nahi direnean, merkataritza-formak dira gomendagarrienak; adibidez, sozietate anonimoa edo erantzukizun mugatuko sozietatea.

  • Bazkide kopurua

    Bakarkako

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa-forma juridikoak: aukeraketa-faktoreak eta sozietate anonimoaren ezaugarriak" »

Izaki bizidunen sailkapena: bost erreinuak, bakterioak, protistak eta onddoak

Biologia-n eguneratua4,38 KB

Izaki Bizidunen Sailkapena eta Dibertsitatea

1. Dibertsitatea: Bost Erreinuak

Lurrean bost erreinu nagusi daude:

  • Monera erreinua
  • Protoktista erreinua
  • Fungi edo onddoen erreinua
  • Landareen erreinua
  • Animalien erreinua

2. Sailkapen Hierarkikoa

Izaki bizidunen sailkapen hierarkikoa honako hau da, maila txikienetik handienera:

Espeziea < Generoa < Familia < Ordena < Klasea < Filuma < Erreinua

3. ADN eta RNA: Egitura eta Funtzioak

Azido nukleikoak dira, informazio genetikoa gordetzen eta transmititzen dutenak. Beren base nitrogenatuak hauek dira: Zitosina (C), Adenina (A), Guanina (G), Timina (T) eta Uraziloa (U).

Berdintasunak

  • Biak monosakarido batez, base nitrogenatu batez eta azido fosforiko batez osatuta daude.
  • Bioelementu berberak dituzte:
...
Jarraitu irakurtzen "Izaki bizidunen sailkapena: bost erreinuak, bakterioak, protistak eta onddoak" »

Euskarazko kontsonante bustiak eta herskariak: fonologia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,07 KB

Kontsonante Bustiak (Palatalizatuak)

1. Bustidura Ezagunak eta Adierazpenak

Ezagunak dira gaur egun [dd], [tt], [ll], [tš] gisako fonemak. Adibidez:

  • Adibideak: Pattar, ttittare, dittu, ontto, ttakur...

Bustidurak txikidura adierazteko erabili ohi dira, baita afektibitate eta mespretxuzko azalpenak egiteko ere. Adibidez: Goxo, xelebre, xamur, ttotto...

Euskalki batzuetan bustidura funtsezkoa bilakatu da. [dd] bustidura batzuetan [j]-rekin nahasten da (Ontto ? onjo...).

Zubereraz, bestalde, [r] eta [ll] bustidura gertatzen da: Hori ? holli / etorri ? etolli... Gipuzkeraren eremuan ere gertatzen dira antzeko aldaketak.

2. Bustidura Espresiboa eta Etimologikoa

Bustidura espresiboa ustekabekoa izan daiteke. Batzuetan espresiboa da:

  • Espresiboa: Gutxi ? gutti
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko kontsonante bustiak eta herskariak: fonologia" »

Nerbio sistema zentrala: babesa, egitura eta atalak

Biologia-n eguneratua3,78 KB

Nerbio Sistema Zentrala

1.1. Babesa

Entzefaloa eta bizkarrezur-muina hezur-kaxa batez babesturik daude. Hezurduraren barnean, meninge izeneko hiru mintz daude: duramaterra, araknoidea eta piamaterra. Likido zefalorrakideoa geruza horien artean dago. Barrunbeen barnean sortzen da likido hori.

Burmuinaren erdialdean alboko bentrikuluak daude, mesentzefaloan III. bentrikulua, protuberantzian IV. bentrikulua eta bizkar-muinean ependimoa. Barrunbeak zulo batzuen bidez komunikatuta daude: alboko bentrikuluen eta III. bentrikuluaren artean Monroren zuloa, III. eta IV. bentrikuluen artean Sylvioren akueduktua.

Bentrikulu hauetan plexu koroideoak daude, eta horiek likido zefalorrakideoaren sintesia egiten dute. Likidoa eratu ondoren, bentrikulu eta ependimoan...

Jarraitu irakurtzen "Nerbio sistema zentrala: babesa, egitura eta atalak" »

Ekosistemen segidak, karbonoaren eta nitrogenoaren zikloak eta hautapen naturala

Biologia-n eguneratua2,66 KB

Bigarren mailako segidak

1- Ekosistema heldu batek aldaketa handiak jasan ditzake, bai hondamendi naturalen eraginez (suak, uholdeak...), bai giza jardueren eraginez (basoak botatzea, euri azidoa...).

2- Ekosistema heldugabe bihurtzen da.

3- Apurka-apurka berriro antolatzen hasten da.

4- Berreskuratzen ari diren espezieen ordez, beste batzuk agertzen dira, eta harreman konplexuagoak sortzen dira.

5- Askotan, klimax komunitate bihurtzen dira berriro, baina hondamendia oso bortitza izan bada, posible da ekosistema ez berreskuratzea eta basamortu bat agertzea.

Karbonoaren zikloa

1- Karbono-depositu nagusia atmosfera da. Uretan kantitate txikiak daude disolbaturik.

2- Fotosintesia egiten duten organismoek atmosferan dagoen karbono dioxidoa (CO2) finkatzen...

Jarraitu irakurtzen "Ekosistemen segidak, karbonoaren eta nitrogenoaren zikloak eta hautapen naturala" »

Zelula-zikloa, mitosia eta meiosia: gida osoa

Biologia-n eguneratua4,14 KB

Bigarren multzoa

  1. Zer da ziklo zelularra?

    Zelula bati gertatzen zaizkion prozesu eta aldaketen multzo ordenatua da, beste zelula ama bat zatituz sortzen denetik, harik eta zatitzen den arte, bi zelula ume sortzeko.

  2. Azaldu ziklo zelularraren faseak eta azpifaseak eskematikoki.

    Interfasea (fase luzeena): ziklo zelularreko fase luzeena eta aldakorrena da, non zelula hazten den eta bere jarduera gehienak burutzen dituen (DNA erreplikatzea eta proteinak sortzea).

    • G1 fasea: zelula hazten da, ATP metatzen du, proteinak sintetizatzen ditu, organuluak bikoizten ditu eta espezializatzen da. Zelula batzuk G0 fasean gelditzen dira.
    • S fasea: DNA erreplikatzen da, histonak eta proteinak transkribatzen dira, eta zentrioloak bikoizten dira (animalia-zeluletan).
    • G2
...
Jarraitu irakurtzen "Zelula-zikloa, mitosia eta meiosia: gida osoa" »

Frantziako Iraultzaren etapak: kronologia eta ezaugarriak

Historia-n eguneratua3,55 KB

Frantziako Iraultzaren Etapak: Kronologia eta Ezaugarriak

Asanblea Konstituziogilea

Data: 1789-1791

Helburua

  • Antzinako Erregimena desagerraraztea.
  • Konstituzio bat idaztea.

Sistema politikoa

Parlamentuzko monarkia

Neurriak

  • Eskubide feudalak abolitzea.
  • Giza eta Herritarren Eskubideen Adierazpena.
  • Konstituzioa* (subiranotasun nazionala, botere banaketa: legegilea asanblea, betearazlea erregea, judiziala epaileak; sufragio zentsitarioa).

Gertaerak

  • Bastilla hartzea.
  • Landa-eremuetan nobleen gazteluak erasotzea eta erretzea.

Asanblea Legegilea

Data: 1791-1792

Helburua

  • Burgesek iraultza gelditzea nahi zuten.
  • Herri xeheak aldaketa sakonagoak nahi zituen.

Sistema politikoa

Parlamentuzko monarkia

Neurriak

  • Emigratuen ondasunen aurkako dekretua.
  • Elizjendea kanporatzeko dekretua.
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultzaren etapak: kronologia eta ezaugarriak" »

Uhinak: kontzeptuak, motak eta uhin funtzio orokorra

Fisika-n eguneratua3,67 KB

UHIN KONTZEPTUAK ETA MOTAK: UHIN FUNTZIOA: Uhin definizioa: espazioan hedatzen den perturbazio bat da.

Ezaugarriak:

  1. Energiaren hedapena ematen da, materiaren garraio garbirik gabe.
  2. Perturbazio fokutik abiatzen denetik inguruneko partikulei eragin arte, atzerapen bat dago. Fokua: perturbazioaren jatorria edo abiapuntua da.
Uhin motak:
1. Garraiatzen duten energia motaren arabera
  • Uhin mekanikoak: energia mekanikoa garraiatzen dute. Ingurune materiala behar dute bere hedapenerako. Adibidez, soinua eta soka zehar garraiatzen den energia.
  • Uhin elektromagnetikoak: ez dute ingurune materialik behar bere hedapenerako. Adibidez, argia, x izpiak...
2. Hedapen norabidearen arabera:
  • Zeharkako uhinak: inguruneko partikulen oszilazio norabidea eta uhinen hedapen
...
Jarraitu irakurtzen "Uhinak: kontzeptuak, motak eta uhin funtzio orokorra" »

Ikaskuntza-teoriak: baldintzapen klasikoa, operantea eta psikologia kognitiboa

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,62 KB

Baldintzapen Operantea edo Instrumentala

Baldintzapen klasikoaren bidez, ikusi dugun bezala, erantzun automatikoak ikasten ditugu. Baina gizakiok ikasten ditugun erantzun guztiak ez dira automatikoak. Pentsaera eta jokabide asko nahita egiten ditugu, eta askotan pertsona bakoitzak erabakitzen du nola jokatu.

E.L. Thorndike eta B.F. Skinner Baldintzapen Operantearen ordezkari nagusiak dira.

E.L. Thorndike eta Efektuaren Legea

Thorndikek katuarekin egin zituen esperimentuetan ondorioztatu zuen Efektuaren Legea:

  • Jokabidearen ondorioa atsegina bada, jokaera errepikatuko da.
  • Alderantziz, jokaera desatsegina bada, ez da errepikatuko.

Lege hau garrantzitsua izan zen baldintzapen operantearen garapenean.

B.F. Skinner (1904-1990)

Ikasteari buruzko ikerlanak...

Jarraitu irakurtzen "Ikaskuntza-teoriak: baldintzapen klasikoa, operantea eta psikologia kognitiboa" »