Ekosistemen segidak, karbonoaren eta nitrogenoaren zikloak eta hautapen naturala
Laburpena
Dokumentuak bigarren mailako segidak azaltzen ditu: ekosistema batek hondamendiak edo giza jarduerak jasan ondoren nola berreskuratzen den. Halaber, karbonoaren eta nitrogenoaren zikloak deskribatzen ditu, eta hautapen artifiziala eta naturala alderatzen ditu, Darwinen teoria oinarri hartuta.
Funtsezko puntuak
- Bigarren mailako segidan ekosistema heldu batek aldaketak jasan ditu eta berriro antolatzen hasten da, klimax komunitatera itzul daitekeela.
- Karbonoaren depositu nagusia atmosfera da, eta fotosintesiak CO2 finkatzen du.
- Karbonoa milaka edo milioika urtez geosferan gorde daiteke, erregai fosilak eta kareharriak sortuz.
- Nitrogenoa atmosferan ugaria da, baina bakterio batzuek soilik finka dezakete lurrean; deskarga elektrikoek nitrato erabilgarriak sor ditzakete.
- Hautapen artifiziala gizakiak egiten du, ezaugarri nahiak dituten aleak hautatuz; hautapen naturala ingurumenak egiten du, egokienek irauten baitute.
- Hautapen naturalaren ondorioz populazioaren ezberdintasunak metatzen dira eta, denbora luzean, espezie berria sor daiteke.
Bigarren mailako segidak
1- Ekosistema heldu batek aldaketa handiak jasan ditzake, bai hondamendi naturalen eraginez (suak, uholdeak...), bai giza jardueren eraginez (basoak botatzea, euri azidoa...).
2- Ekosistema heldugabe bihurtzen da.
3- Apurka-apurka berriro antolatzen hasten da.
4- Berreskuratzen ari diren espezieen ordez, beste batzuk agertzen dira, eta harreman konplexuagoak sortzen dira.
5- Askotan, klimax komunitate bihurtzen dira berriro, baina hondamendia oso bortitza izan bada, posible da ekosistema ez berreskuratzea eta basamortu bat agertzea.
Karbonoaren zikloa
1- Karbono-depositu nagusia atmosfera da. Uretan kantitate txikiak daude disolbaturik.
2- Fotosintesia egiten duten organismoek atmosferan dagoen karbono dioxidoa (CO2) finkatzen dute, eta kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek jakien bidez lortzen dute.
3- Karbonoak ziklotik ihes egin dezake eta milaka edo milioika urtean geosferan egon daiteke, lurpean. Horrela sortzen dira erregai fosilak eta kareharriak.
Nitrogenoaren zikloa
1- Nahiz eta atmosferan kantitate handia egon, gutxi dira eskuratu ahal duten organismoak. Lurrean dauden bakterio batzuek finka dezakete.
2- Ekoizleek nitrogenoa gatz mineralen bidez lortzen dute, eta kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek jakien bidez.
3- Atmosferan dagoen nitrogenoa deskarga elektrikoen bidez ekoizleentzako nitrato erabilgarri bihur daiteke.
4- Nitratoak ziklotik atera daitezke eta harri sedimentarioak sortuko dituzte.
Hautapen naturala eta artifiziala
Hautapen artifiziala
Hazleek indartu nahi den ezaugarria daukaten aleak hautatu eta gurutzatzen dituzte, belaunaldiz belaunaldi. Mekanismo horrek naturak nola jokatzen duen iradoki zion Darwini.
Hautapen naturala
Giroaren bidez aukeratzen dira ugalduko diren bikoteak. Populazioek irauteko behar dituztenak baino ondorengo gehiago eman ditzakete. Populazioaren banakoen kopurua konstantea da, gutxi gorabehera. Baliabideak mugatuak direnez, irauteko borroka egin behar zela zioen. Janaria lortzeko orduan trebeenek soilik irauten dute, eta ugaltzeko, ondorioz, karaktere horiek ondorengoei transmititzeko ere egokienak dira. Hautapen naturalak populazioaren aldakortasunari eragiten dio, girora ondoen egokituta dauden banakoen mesedetan. Ezberdintasunok luzaro metatzen direnean, espezie berria sortzen da.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da bigarren mailako segida?
Ekosistema heldu batek hondamendi naturalak edo giza jarduerak jasan ondoren berriro antolatzen den prozesua da. Espezie berriak agertzen dira eta, normalean, klimax komunitatera itzultzen da.
Nola sartzen da karbonoa ziklora?
Fotosintesia egiten duten organismoek atmosferako karbono dioxidoa (CO2) finkatzen dute. Kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek jakien bidez lortzen dute karbonoa.
Nola lortzen dute ekoizleek nitrogenoa?
Ekoizleek nitrogenoa gatz mineralen bidez lortzen dute. Atmosferako nitrogenoa, aldiz, deskarga elektrikoen bidez nitrato erabilgarri bihur daiteke.
Zer da hautapen naturala?
Giroak aukeratzen ditu ugalduko diren banakoak. Baliabideak mugatuak direnez, trebeenek irauten dute eta beren ezaugarriak ondorengoei transmititzen dizkiete.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.