Gizarte trebetasunak: portaera, komunikazioa, emozioak eta nortasuna
Laburpena
Dokumentuak gizarte trebetasunak aztertzen ditu: besteekin harremanak izateko dauzkagun ohitura, portaera, pentsamendu eta emozioen multzoa. Asertibitatea, komunikazioaren elementuak, ahozko eta ez-ahozko komunikazioa, emozio oinarrizkoak, itxuraldatze kognitiboak eta nortasunaren defentsa-mekanismoak azaltzen ditu. Irakurleak kontzeptu horiek ulertu eta bereiziko ditu.
Funtsezko puntuak
- Gizarte trebetasunak besteekin harremanak izateko ohitura, portaera, pentsamendu eta emozioen multzoa dira.
- Gizarte trebetasunen lau osagai: portaera, emozioak, ezagupena eta nortasun-osagaiak.
- Asertibitateak pentsamenduak eta iritziak forma normalean defendatzea eta besteenak errespetatzea esan nahi du; portaera pasiboa eta agresiboa bereizten dira.
- Komunikazioaren elementuak: emailea, hartzailea, mezua, kodea, kanala eta testuingurua.
- Emozioen oinarrizko mailak sei dira: beldurra, harridura, ezinikusia, haserrea, tristura eta poza.
- Autokontzeptua pertsonak bere buruari buruz duen pertzepzioa da; autoestimua kontzeptu horren balorazioa da.
Gizarte Trebetasunak: Zer dira?
Gizarte-trebetasunak besteekin harremanak edukitzeko dauzkagun ohitura, portaera, pentsamendu eta emozio multzoa dira.
Gizarte Trebetasunen Atal Nagusiak
- Pertsonen arteko testuingurua
- Beren sentimenduak, jarrerak, nahiak, iritziak edo eskubideak egokiro adieraztea
- Arazoak bideratu edo txikiagotzea
Gizarte Trebetasunen Osagaiak
Elkarrekintza soziala errazten duten gaitasun-multzoa dela esan dugu. Lau mota bereizten ditugu:
- Portaera
- Emozioak
- Ezagupena
- Nortasun-osagaiak
Zer da portaera?
Pertsonak duen jokabidea, ekiteko modua edo egoera bati erantzuteko modua da.
Asertibitatea
Zure pentsamenduak forma normal batean defendatu eta besteen ideiak errespetatu.
- Portaera pasiboa: Sentimenduak, pentsamenduak eta iritziak adierazteko gai ez izateagatik norberaren eskubideak galtzen ditugu.
- Portaera agresiboa: Eskubide pertsonalak defendatzen ditu, eta pentsamenduak eta iritziak era desegokian adierazten ditu.
Komunikazioa eta Bere Elementuak
Denen artean konpartitu, hau da, besteekin partekatu, aman komunean jarri.
Elementuak:
- Emailea: Informazioa transmititzen duena
- Hartzailea: Informazioa jasotzen duena.
- Mezua: Emaileak hartzaileari transmititzen dion informazioa.
- Kodea: Hartzaileak emaileak transmititu nahi duen mezua zuzen interpretatzeko emaileak eta hartzaileak hizkuntza bera erabili behar dute.
- Kanala: Mezua transmititzeko erabiltzen den bidea da.
- Testuingurua: Komunikazioa testuinguru jakin batean izaten da.
Feedback-a edo Atzeraelikadura
Mezua ez bada ulertzen feedback-a negatiboa izango da. Hartzaileak erantzunik adierazten badu feedback-a positiboa izango da.
Ahozko eta Ez-Ahozko Komunikazioa
Bi alderdi:
- Mezua hitzen bitartez adierazten da, ahozko hizkuntzaren bidez.
- Ahozkoa ez den hizkuntza kontzienteki edo inkontzienteki egiten diren ekintzen bitartez adierazten da.
Osagai Fisiologikoak
Egoera sozialetan inkontzienteki pertsonak erreakzio fisiologiko batzuk abiarazten ditugu.
Zer dira emozioak?
Sentimenduak sorrarazten eta erreakzio automatikoko jarrerak eragiten dituen nahigabeko bulkada da. Emozioak + edo - izan daitezke.
Emozioen oinarrizko mailak sei dira: beldurra, harridura, ezinikusia, haserrea, tristura eta poza.
Adimen Emozionala
Gure sentimenduak eta besteenak ezagutzeko, motibatzeko eta emozioak ondo maneiatzeko gaitasuna da.
Osagai Kognitiboak
Itxuraldatze kognitiboa edo pentsamendu irrazionala honela definituko genuke: gauzen interpretazioan egiten diren eskema okerrak dira.
Itxuraldatze Kognitiboak
Era askotakoak dira:
- Oinarririk gabeko ondorioa: Egoera batetik oinarriak ateratzea, esperientzian oinarritu gabe.
- Abstrakzio selektiboa: Egoera batetik xehetasun negatiboak soilik hartzea eta beste guztia alboratzea.
- Pentsamenduaren interpretazioa: Besteen intentzio eta sentimenduak oinarririk gabe interpretatzeko joera.
- Orokortzea: Ekintza isolatu batetik ondorio orokorrak ateratzea
- Pertsonalizazioa: Ebidentziarik gabe, gertakizun batzuen errua norberaren buruari egoztea.
- Dena ala ezer ez pentsamendua: Aurreikusitako itxaropen gorenarekin bat ez datorren oro gisa hartzea.
- Positibo dena gutxiestea: Alderdi positiboei garrantzia kendu eta irakurketa ezkorra egitea.
Nortasuna
Guztiok daukagu nortasuna, besteengandik bereizten gaituena, izaki bakarrak eta errepikaezinak garelako. Nortasuna herentziaren eta ingurunearen emaitzatzat hartzen da. Ingurunea, pertsonak bere girotik jasotzen dituen eraginen multzoa da.
Autokontzeptua eta Autoestimua
Autokontzeptua: Pertsonak bere buruari buruz daukan pertzepzioa da.
Autoestimua: Autokontzeptu horren balorazioa da.
Kontuan izan:
- Autoestimu+, geure burua den bezala onartzea eta segurtasuna ematen digu
- Autoestimu baxuak, pertsonen arteko harremanetan pesimista jardutea eragiten du.
Nortasunaren Defentsa-Mekanismoak
- Egokitzapen mekanismoak: Estrategia egokia aurkitzea da helburua.
- Kidetzea: Besteengan laguntza bilatu.
- Altruista: Gauzak egin trukean ezer espero gabe.
- Aurrea hartzea: Zerbaiti aurre egiteko irtenbidea aurkitu.
- Sublimazioa: Energia bideratu aktibitateen bidez.
- Umorea: Alderdi dibertigarriekin arazoei aurre egin.
- Ezabapena: Arazo edo sentimenduetan ez pentsatzea.
- Saiheste- edo ukatze-mekanismoak:
- Ukazioa: Alderdi desatseginei uko egitea.
- Proiekzioa: Pentsamenduak besteei leporatu
- Arrazionalizazioa: Errealitatea estaltzeko azalpenak bilatu.
- Arreta falta erlatiboa: Duena baino garrantzi gutxiago eman.
- Errealitatea eraldatzeko mekanismoa:
- Idealizazioa: Dohain positiboak neurriz kanpo atxikitzea.
- Debaluazioa: Dohain negatiboak neurriz kanpo atxikitzea.
- Guztiahaltasuna: Besteen gainetik balego bezala jardutea.
- Fantasia: Egoera estresagarriei aurre egiteko asmakizunak eraiki.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer dira gizarte trebetasunak?
Besteekin harremanak edukitzeko dauzkagun ohitura, portaera, pentsamendu eta emozioen multzoa dira. Elkarrekintza soziala errazten duten gaitasun-multzoa da.
Zein da portaera pasiboaren eta agresiboaren arteko aldea?
Portaera pasiboan sentimenduak eta iritziak adierazteko gaitasunik ez dagoenez norberaren eskubideak galtzen dira. Portaera agresiboan eskubideak defendatzen dira baina pentsamenduak era desegokian adierazten dira.
Zer da autoestimua?
Autoestimua autokontzeptuaren balorazioa da. Autoestimu altuak geure burua den bezala onartzea eta segurtasuna ematen digu.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.