Nerbio sistema zentrala: babesa, egitura eta atalak

Biologia-n eguneratua3,78 KB

Laburpena

Dokumentu honek nerbio sistema zentralaren babes-egiturak (hezurrak, meningeak eta likido zefalorrakideoa), bentrikuluak eta substantzia zuria eta grisa aztertzen ditu. Gainera, entzefaloaren atalak azaltzen ditu, zerebroa eta dientzefaloa barne, zerebroaren lobuluak eta zentro motak xehetasunez deskribatuz.

Funtsezko puntuak

  • Entzefaloa eta bizkarrezur-muina hezurrez eta hiru meningeez (duramaterra, araknoidea eta piamaterra) babestuta daude.
  • Likido zefalorrakideoa meningeen artean dago eta bentrikuluetako plexu koroideoek sintetizatzen dute.
  • Bentrikuluak Monroren zuloaren eta Sylvioren akueduktuaren bidez komunikatuta daude.
  • Substantzia zuria neuronen axoiez eta mielinaz osatuta dago; substantzia grisa neuronen gorputzez.
  • Zerebroak bi hemisferio ditu eta lau lobulu: frontala, parietala, tenporala eta okzipitala.
  • Dientzefaloak talamoa eta hipotalamoa ditu; hipotalamoak funtzio autonomoak eta neuroendokrinoak erregulatzen ditu.

Frogatu zeure burua

Nerbio Sistema Zentrala

1.1. Babesa

Entzefaloa eta bizkarrezur-muina hezur-kaxa batez babesturik daude. Hezurduraren barnean, meninge izeneko hiru mintz daude: duramaterra, araknoidea eta piamaterra. Likido zefalorrakideoa geruza horien artean dago. Barrunbeen barnean sortzen da likido hori.

Burmuinaren erdialdean alboko bentrikuluak daude, mesentzefaloan III. bentrikulua, protuberantzian IV. bentrikulua eta bizkar-muinean ependimoa. Barrunbeak zulo batzuen bidez komunikatuta daude: alboko bentrikuluen eta III. bentrikuluaren artean Monroren zuloa, III. eta IV. bentrikuluen artean Sylvioren akueduktua.

Bentrikulu hauetan plexu koroideoak daude, eta horiek likido zefalorrakideoaren sintesia egiten dute. Likidoa eratu ondoren, bentrikulu eta ependimoan garraiatzen da. IV. bentrikuluan dauden zuloetatik, likidoa araknoidepeko barrunbera igarotzen da. Gero, plexu koroideoek sortutako likidoa birxurgatu eta odolera pasatzen da.

  • Hezurrak: burezurra (garezurra) eta bizkarrezurra.
  • Meningeak: Duramaterra, Araknoidea (hosto parietala eta biszerala) eta Piamaterra.

1.2. NSZren Egitura

  • Substantzia zuria: neuronen axoiak eta mielina.
  • Substantzia grisa: neuronen gorputzak.
  • Hutsunea:
    • Ependimoa (bizkarrezurrean)
    • Bentrikuluak (entzefaloan)
    • Likido zefalorrakideoa

1.3. NSZren Atalak

1.3.1. Entzefaloa

A) Zerebroa, garuna edo burmuina

Entzefaloaren atal nagusia da, garezurraren barnean kokatua. Bi atal ditu:

Telentzefaloa

Bi hemisferio ditu: hemisferio zerebralak zisura interhemisferiko batez banatuta daude, eta gorputz kailuak zuntz multzo batek lotzen ditu. Hemisferio bakoitzak lau lobulu ditu:

  • Lobulu frontala: eremu motorrak eta Broca eremua.
  • Lobulu parietala: eremu sentsitiboak.
  • Lobulu tenporala: entzumena eta Wernicke eremua.
  • Lobulu okzipitala: ikusmen-eremuak.

Hemisferio baten kortexak gorputzaren beste erdia kontrolatzen du. Kortexak oroimena kontrolatzen du. Kortexak itxura zimurra du, eta tolestura horiei zirkunboluzio deritze. Haien arteko ildoak hauek dira: ildo zentrala (Rolandoren ildoa), lobulu frontalaren atzeko muga eratzen duena eta eremu motorra eremu sentsorialetik banatzen duena; eta alboko ildoa (Silvioren ildoa), behean lobulu tenporala duena eta gainean frontala eta parietala. Tolestura horien bidez, burmuineko kortexaren azala handitzen da. Burmuinaren zeharkako ebaketetan, bi hemisferioak elkarri lotuta daudela ikus dezakegu; gune honi gorputz kailua deritzo, zeharkako zuntzen multzoa dena.

Zerebroan hiru motatako zentroak daude:

  • Asoziazio-zentroak: informazioa bateratu eta integratzen dute. Zona sentsorial ezberdinetako nerbio-zuntzak iritsi ondoren, informazio konplexuagoetan bihurtzen dute.
  • Zentro motorrak: muskuluetara erantzuna bidaltzen dute. Lehen mailakoek muskuluen nahitako mugimenduak kontrolatzen dituzte. Mugimendu bakoitzaren proiekzioa alderantziz ordenatuta dago. Bigarren mailakoak ikasitako mugimenduen oroimena dira.
  • Zentro sentsorialak: sentimen-organoetatik heldutako informazioa jasotzen dute.
Dientzefaloa

Tarteko garuna da. Gai grisa osatzen du eta nukleo ezberdinak agertzen dira bertan. Bi egitura ditu:

  • Talamoa: gorputz guztitik zerebroaren azalerara zuzentzen den informazio sentsorialaren azken sinapsi-gunea da.
  • Hipotalamoa: erraien funtzio autonomo garrantzizkoak, funtzio neuroendokrinoak, ukimenak, egarria, loa eta jangura erregulatzen ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer babesten du nerbio sistema zentralak?

Entzefaloa eta bizkarrezur-muina hezur-kaxek babesten dituzte, eta haien barruan hiru meninge daude. Meninge horien artean likido zefalorrakideoa dago.

Zein dira zerebroaren lau lobuluak?

Lobulu frontala, parietala, tenporala eta okzipitala dira. Bakoitzak funtzio desberdinak ditu, adibidez frontala eremu motorrak eta Broca eremua du.

Zer egiten du talamoak?

Gorputz guztitik zerebroaren azalera doan informazio sentsorialaren azken sinapsi-gunea da.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein meninge dago hezurraren ondoen?
2. Non sintetizatzen da likido zefalorrakideoa?
3. Zer zuntzek osatzen dute substantzia zuria?
4. Zein ildok banatzen du eremu motorra eremu sentsorialetik?
5. Zein egiturak erregulatzen ditu egarria, loa eta jangura?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.