Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hobbes, Locke eta Rousseau: gizarte hitzarmenaren teoriak

Filosofia eta etika-n eguneratua2,48 KB

Gizarte Hitzarmenaren Teoriak

1. Thomas Hobbes (1588-1679): Hitzarmen Menpekoa

  • Ikuspegi ezkorra: Izakia berez bortitza eta berekoia da.
  • 1651ko Leviathan obra: Gizabanakoek hainbat askatasun eta eskubideri uko egin behar diete beraien gainetik dagoen gobernu-erakundeari boterea emateko.
  • Gobernu-erakunde honi "Leviathan Handia" deitzen dio.
  • Zeregina: Gizabanakoei segurtasuna ematea.

Hobbesek dio estatu buruek botere absolutua dutela. Zenbat eta botere gehiago utzi gobernuaren esku, orduan eta hobeto gauzatuko du bere zeregina.

2. John Locke (1632-1704): Hitzarmen Liberala

Filosofo britainiar enpirista da (esperientzian oinarritzen da egia ezagutzeko). Gizaki guztiak jatorriz izaera askea, burujabea eta berdina dute. Jatorrizko eskubide batzuk ditugu:...

Jarraitu irakurtzen "Hobbes, Locke eta Rousseau: gizarte hitzarmenaren teoriak" »

Arrisku geologikoak eta plaka tektonikoen ertzak: ertz motak eta lurrikarak

Geologia-n eguneratua2,36 KB

Mapen Eskala eta Balioak

Mapak eskala ezberdinen arabera daude. Horregatik, balio ezberdinak emango dituzte: mapa batek bakarrik eragindako kalteak neurtzen ditu, eta besteak, berriz, hautematen ez diren mugimendu guztiak barne hartzen ditu.

Arrisku Geologikoen Analisia (0.8 Irudia)

  • Barne arriskua: Failak eta lurrikarak.
  • Kanpo arriskua:
    • Hiria kareharrizko zonaldean dagoenez, kolapsoa gerta daiteke.
    • Errepideak, trenbideak eta abar uholde-lautadan daude eraikita, eta horren ondorioz uholdeak gerta daitezke.
    • Trenbidean harri-jauziak egon daitezke.

Plaka Tektonikoen Ertzak (1-4)

Ertzak subdukzio aldean daude, eta lau mota nagusi bereizten dira:

  1. Ertz Konbergentea: Bi ertz ozeanikoen arteko talka

    Bi plaka ozeanikoek talka egiten dutenean, bietako bat tolestu

...
Jarraitu irakurtzen "Arrisku geologikoak eta plaka tektonikoen ertzak: ertz motak eta lurrikarak" »

Enpresa-antolakuntza: kontzeptu nagusiak eta AMIA (DAFO) azterketa

Ekonomia-n eguneratua2,35 KB

Enpresa-antolakuntzaren oinarrizko kontzeptuak

Departamentalizazioa

Departamentalizazioa enpresa sail ezberdinetan banatzeko zatiketa-prozesua da. Sailkatze hori hainbat irizpideren arabera egin daiteke: funtzioen araberakoa (ekoizpen, marketin eta finantza sailak), geografikoa edota produktuen araberakoa dira erabilienak.

Hierarkia

Hierarkiak enpresako aginpidearen banaketa formala islatzen du. Hierarkian gorantz egiten dugunean, aginpidea areagotzen da, izan ere, lanpostuek zuzendaritza-jarduera gehiago izango dituzte; beherantz egitean, berriz, aginpidea gutxituz doa, lanpostuek zuzendaritza-zeregin gutxiago izango baitituzte.

Organigrama

Enpresaren egitura irudikatzen duen grafikoa da. Organigramaren helburua erakunde bateko osagai guztiei zein...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa-antolakuntza: kontzeptu nagusiak eta AMIA (DAFO) azterketa" »

Efektu fotoelektrikoa: Einsteinen teoria eta propietateak

Fisika-n eguneratua3,02 KB

Efektu fotoelektrikoa metal bati erasotzen dion erradiazio elektromagnetikoak eragiten duen elektroi-igorpena da.

Efektu fotoelektrikoaren propietateak

  1. Igorritako elektroien kopurua eta argi erasotzailearen intentsitatea zuzenki proportzionalak dira.
  2. Metal jakin baterako, existitzen da erradiazio erasotzailearen maiztasun minimo bat, zeinaren balioaren azpitik ezin den fotoelektroirik emititu. Maiztasun horri atari-maiztasuna deritzo.
  3. Kolektorerantz doazen elektroien energia zinetikoa ez dago argiaren intentsitatearen mende, metala argiztatzen den maiztasunaren eta atari-maiztasunaren arteko kenduraren mende baizik. Beraz, energia zinetikoa eta (f - f₀) kendura proportzionalak dira.
  4. Elektroi-igorpena ia berehala gertatzen da metala argiztatzean.
...
Jarraitu irakurtzen "Efektu fotoelektrikoa: Einsteinen teoria eta propietateak" »

Burdinbideen Lege Orokorra (1855): trenbidearen garapena Espainian

Historia-n eguneratua3,94 KB

Sarrera eta Testuinguru Historikoa

Testu hau Burdinbideen Lege Orokorra da, 1855eko ekainaren 6an Gorteek agindutakoa, eta Isabel II.ak berretsi zuena. Francisco de Luxán Sustapen ministroak proposatu zien Gorteei lege hau, trenbide-sarea eraikitzeko helburuarekin. Testua Biurteko Progresistan (1854-1856) idatzi zen. Progresisten helburu nagusia modernizazio ekonomikoa zen, Europan trenbidea ekonomiaren hazkunde-motorra baitzen une hartan.

Trenbidearen helburu nagusiak biztanleria garraiatzea eta merkataritza sustatzea ziren. Industria-sektorean ere ezinbesteko faktorea izan zen, hainbat zirkulu ekonomiko mugitzen baitzituen. Europako hazkunde ekonomikoa trenbidearekin oso lotuta zegoen. Espainia, ordea, oso atzeratuta zegoen; beraz, garapen...

Jarraitu irakurtzen "Burdinbideen Lege Orokorra (1855): trenbidearen garapena Espainian" »

Odoljarioak eta traumatismoak: lehen laguntzak

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua3,03 KB

Odoljarioak

  • Metrorragia: Menstruazio garaitik at gertatzen den umetokiko odoljarioa.
  • Melenas: Digestio aparatuko odoljarioa, odol beltz kolorekoa.
  • Sailkapena:
    • Zorrotzak: Denbora gutxian odol asko galtzea.
    • Kronikoak: Denbora luzeago batean gertatzen direnak.
  • Otorragia: Belarri zulotik odola ateratzea. Ez estali belarri zuloa gelditzeko.
  • Hemoptisia: Flemaren bitartez odola kanporatzea (ahotik), biriketatik datorrena.
  • Hemorroideak: Ondesteko anpuluan dauden eta uzkiraino iristen diren zainak. Hemorroidalak dilatatzea (kanpokoak edo barnekoak).
  • Epistaxia: Sudur zuloetatik isurtzen den odoljarioa.
    • Aurre-aldekoa: Ohikoena, odola sudur zuloetatik ateratzen da.
    • Atze-aldekoa: Ez da ohikoena, odoljarioa faringetik behera izaten da.
  • Hematemesia: Digestio aparatuko,
...
Jarraitu irakurtzen "Odoljarioak eta traumatismoak: lehen laguntzak" »

Bigarren Mundu Gerra: arrazoiak, blokeak eta ezaugarriak

Historia-n eguneratua2,2 KB

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)

Gerraren arrazoiak

  • Gerraren oinarrizko arrazoia nazioarteko ezegonkortasuna izan zen. Alemaniak mendekua nahi zuen, Versailleseko Ituna sinatzean bere burua zapalduta ikusi baitzuen. 1929ko krisiak depresio ekonomikoa eragin zuen, eta, ondorioz, ideologia totalitarioek gorakada izan zuten.
  • Bat-bateko arrazoia estatu totalitarioen kanpo-politika oldarkorra izan zen. Estatu horiek Erroma-Berlin-Tokio ardatza sortu zuten. Gerra saihesteko, lasaitze-politika edo emakiden politika egitea hautatu zuten.

Gerrako bi blokeak

Gatazkak sei urte iraun zuen, eta borrokalariak bi bloketan borrokatu ziren: Mendebaldeko blokea edo aliatuak, Erresuma Batuaren eta Frantziaren agintepean, eta Ardatzeko potentziak, Alemania eta Italiaren...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: arrazoiak, blokeak eta ezaugarriak" »

Erdi Aroko gremioak: lanbide antolaketa eta maila sistema

Ekonomia-n eguneratua2,02 KB

Gremioak: Erdi Aroko Eskulangintzaren Antolaketa

XII. mendetik aurrera, lanbide bera zuten eskulangile guztiak elkartu eta gremioak eratu zituzten. Gremio bakoitzak estatutu bat egiten zuen, eta lanbide bakoitzeko kide guztiek egin behar zuten estatutuaren zina. Estatutuetan lanbidearen arauak eta elkartekideen eskubideak eta betebeharrak zehazten ziren.

Gremioen Funtzioak eta Kontrola

Gremioek ekoizpena kontrolatzen zuten. Hainbat arlo kudeatzen zituzten:

  • Salgaiak egiteko beharrezkoak ziren lehengaiak banatzen zituzten.
  • Langile kopurua eta produktuen kalitatea kontrolatzen zituzten.
  • Prezioak finkatzen zituzten.

Gremioen Gizarte Laguntza

Lanbideko kideei eta haien familiei ere laguntzen zieten. Kideek kuota batzuk ordaintzen zituzten, eta diru horri...

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko gremioak: lanbide antolaketa eta maila sistema" »

Giza digestio- eta arnas-aparatuak: funtzioak eta osagaiak

Biologia-n eguneratua5,01 KB

Giza Digestio eta Arnas Aparatuak

Giza gorputzaren funtzionamendurako ezinbestekoak diren bi sistema nagusi aztertuko ditugu jarraian: digestio-aparatua eta arnas-aparatua. Biek ala biek elikagaiak prozesatu eta energia lortzeko, eta oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatzeko funtsezko zeregina dute.

Digestio-aparatua

Digestio-aparatua elikagaiak digeritu eta mantenugaiak xurgatzeaz arduratzen den organo-multzoa da. Hona hemen bere osagai nagusiak eta funtzioak:

Hestegorria

Faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gihartsua da. Hestegorriaren pareten mugimenduari esker, janaria urdailera iristen da.

Urdaila

Digestio-hodiaren zabalgunea da. Urdailaren sarrerari kardia esaten zaio, eta irteerari, berriz, piloroa. Urdailean, elikagaiak digeritzen...

Jarraitu irakurtzen "Giza digestio- eta arnas-aparatuak: funtzioak eta osagaiak" »

Zelula eta ehunak: oinarrizko kontzeptuak

Biologia-n eguneratua3,07 KB

Zelula Definizioa

Nutrizioa, ugalketa eta harreman-funtzioak betetzen dituen unitaterik txikiena da.

Giza zelulak zelula eukariotoak eta konplexuak dira. Zelula txikienak espermatozoideak dira eta handienak obuluak.

Zelularen Egitura

Mintz Plasmatikoa

Zelula inguratzen duen mintz mehea da. Babesa emateaz gain, mantenugaien sarrera eta hondakinen irteera erregulatzen du.

Zitoplasma

Mintz plasmatikoaren barruan dagoen ur-disoluzioa da.

Nukleoa

Egitura esferikoa da.

  • Mintz Nuklearra: Bikoitza da eta nukleoa biltzen du.
  • Nukleoplasma: Nukleoaren barruan dagoen ur-disoluzioa da.
  • Kromatina: Zelula kumeek zelula amaren informazio genetikoa jasotzen dute.
  • Nukleoloa: ARNz eta proteinaz osatutako zati esferikoa da. Erribosomak eratzen ditu.

Organuluak

Zitoplasman dauden...

Jarraitu irakurtzen "Zelula eta ehunak: oinarrizko kontzeptuak" »