Euskal literatura XX. mendearen hasieran: Lore Jokoak, Euskaltzaindia eta idazle nagusiak
Lore Jokoak eta Euskal Erakundeak
Lore Jokoak txapelketak Anton Abadiak sustatu zituen, Lapurdin hasi eta Hegoaldera zabalduz. Jose Manterolaren ipuin, saiakera labur eta antzerkiek ez zuten maila literario handirik. Lehiaketan saritutako lanik onenak Donostian argitaratu ziren aldizkarietan.
Idazle ugari nabarmendu ziren, besteak beste: I.P. Elizanburu eta H.E. Arrese Beitia.
Eusko Ikaskuntza
Euskaltzaleek sortu zuten. Elkarte honen kezkarik nagusiena irakaskuntza zen. Gerraren ondorioz, Hegoaldean jarraitzailerik gabe geratu zen.
Euskaltzaindia
Euskararen Akademia 1918an eratu zen. Lehen euskaltzainburua Resurrección M. Azkue abadea izan zen. Akademia 28 euskaltzain osok, 20 ohorezkok eta 100etik gora urgazlek osatzen dute. Xederik garrantzitsuenetako...