Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Erdialdeko euskara (gipuzkera): ezaugarri fonologikoak, morfologikoak eta sintaktikoak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,41 KB

Erdialdeko Euskara: Sarrera

Koldo Zuazoren sailkapenaren arabera, erdialdeko euskara (edo gipuzkera) euskalki bizia da. Euskararen lurraldearen erdigunea hartzen du, batez ere Gipuzkoan (Irundik Debaraino, Donostia, Tolosa, Azpeitia eta abar) eta Nafarroako zati batean (Leitza eta Lekunberri ingurua). Euskara batutik Bizkaiko euskalkia baino hurbilago dago.

Euskalkiaren ezaugarri nagusiak

Hauek dira euskalki honen ezaugarri fonologiko, morfologiko eta sintaktiko nagusiak:

Fonologia (ahoskera)

  • J ahoskatzeko gaztelaniazko era erabili ohi da (jan, jauna). Beste euskalki batzuetan y erabiltzen dute (yan, yauna).
  • Oso ohikoa da R bokal artean galtzea: geo (gero), lanea (lanera).
  • G kontsonantea ere erraz erortzen da bokalen artean: euzki (eguzki), nausi
...
Jarraitu irakurtzen "Erdialdeko euskara (gipuzkera): ezaugarri fonologikoak, morfologikoak eta sintaktikoak" »

Mantenugai nagusiak: ezaugarriak, funtzioak eta iturriak

Biologia-n eguneratua4,59 KB

Mantenugai Nagusiak: Ezaugarriak, Funtzioak eta Iturriak

Ura

Ezaugarriak

  • Jaiotzean, giza gorputzaren %75 ura izaten da, eta helduak garenean, %60.
  • Gernuaren, izerdiaren eta gorotzen bitartez galtzen dugu.

Funtzioak

  • Hainbat substantzia disolbatzen ditu.
  • Substantziak garraiatzen ditu.
  • Gorputzean ematen diren erreakzio kimiko guztiak bere baitan gertatzen dira.
  • Gorputzeko tenperatura erregulatzen du.

Nola Eskuratu

  • Zuzenean edanez.
  • Ura duten elikagaiak hartuz.
  • Gure organismoko zeluletan gertatzen diren prozesu metabolikoen bitartez.

Gatz Mineralak

Ezaugarriak

  • Gorputzaren pisuaren %4 osatzen dute.
  • Gernuaren, izerdiaren eta gorotzen bitartez galtzen ditugu.

Funtzioak

  • Funtzio erregulatzailea dute: giharren uzkurtzean eta nerbio-bulkaden transmisioan parte hartzen dute.
...
Jarraitu irakurtzen "Mantenugai nagusiak: ezaugarriak, funtzioak eta iturriak" »

Latinismoak eta latindar esamoldeak: esanahia eta jatorria

Latina-n eguneratua9,35 KB

Latinismoak eta latindar esamoldeak — azalpenak

3–29: Esamoldeak eta jatorria

  1. AB ILLO TEMPORE: hartaz geroztik. Ab preposizioaz eta ille/illa/illud erakusleaz eta tempus/temporis izenaren ablatibo kasuaz osatuta dago.
  2. AD KALENDAS GRAECAS: literalki “greziar kalendak arte” esan nahi du; hau da, zerbait inoiz ez gertatuko dela adierazteko erabiltzen da (Grezian ez baitziren kalendak existitzen). Ad preposizioaz eta Kalendae-arum eta graecus/a/um hitzen akusatibo kasuaz dago osaturik.
  3. AGENDA: hitz honen jatorria agendus da, hau da, “egin behar diren gauzak” adierazten dituen forma femeninoan; hau bera agere aditzaren gerundioa da.
  4. ALEA IACTA EST: literalki “dadoa botata dago” esan nahi du. Era berean, “zortea botata dago” esamoldearekin
...
Jarraitu irakurtzen "Latinismoak eta latindar esamoldeak: esanahia eta jatorria" »

Espainiako klima: klima ozeanikoa eta mediterraneoa

Geografia-n eguneratua1,87 KB

Klima Ozeanikoa

Iberiar penintsularen iparraldean kokatzen da.

  • Prezipitazioak: Ugariak, erregularrak eta leunak dira (urtean 800 mm inguru). Fronte polarreko borraskek etengabe jarduten dute, batez ere neguan. Gehienez bi hilabete lehor izaten dira.
  • Tenperaturak: Bitarte termiko txikia dute kostaldean, itsasoaren eraginari esker (uda freskoak eta negu moderatuak). Barrualdean, aldiz, bitarte termikoa moderatua da, negu hotzekin.

Landaredia

  • Baso hostoerorkorra: Haritza eta pagoa dira nagusi. Pagoak hotza eta hezetasuna ondo jasaten ditu; haritzak, berriz, altzariak egiteko erabiltzen dira. Gaztainondoa, pinua eta eukaliptoa ere landatu dira.
  • Zakarra eta belardia: Sastraka trinkoak dira (txilarra, otea eta otabera). Belardiak lur-hedadura handia hartzen
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako klima: klima ozeanikoa eta mediterraneoa" »

Karmele Jaio: biografia eta Amaren eskuak eleberria

Beste atzerriko hizkuntzak-n eguneratua2,24 KB

Karmele Jaio: Biografia

Karmele Jaio Eiguren euskal idazle eta kazetaria da, 1970ean Gasteizen (Araban) jaioa. Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza ikasi ondoren, kazetari lana bete du hainbat idatzizko komunikabidetan, hala nola Euskaldunon Egunkarian eta Garan, baina Diario de Noticias de Álava eta Deian ere idatzi ditu iritzi zutabeak.

Ibilbide literarioa

Lehen liburua 2004an argitaratu zuen, Hamabost zauri izeneko ipuin bilduma. 2006an Amaren eskuak nobela argitaratu zuen, eta hainbat sari irabazi zituen honekin:

  • Igartza Saria
  • Zilarrezko Euskadi Saria
  • Zazpi Kale Saria
  • Beterriko Liburua Saria

Eleberri honen arrakasta ikusita, gaztelaniara itzuli zuen Jaiok berak, Las manos de mi madre izenburupean. Gainera, zinemarako bertsioa zuzendu du...

Jarraitu irakurtzen "Karmele Jaio: biografia eta Amaren eskuak eleberria" »

Zientzia-metodoa eta ikerketa motak: gida laburra

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,12 KB

Zientziaren Metodoaren Urratsak

  1. Problema definitu.
  2. Funtsezkoa ez dena baztertu.
  3. Behaketa sinple eta esperimentala erabiliz, arazoari buruzko ahalik eta datu gehien bildu.
  4. Hipotesia formulatu: esaldi labur bat edo formula matematiko bat.
  5. Esperimentuek egiaztatzen badute, hipotesia indartu egiten da eta teoria edo lege natural bihur daiteke.

Metodo Zientifikoaren Oinarriak

  • Arazoa definitu.
  • Hipotesiak formulatu.
  • Datuak bildu.
  • Datuen analisia eta emaitzen azterketa.

Ikerketaren 5 Ezaugarri Nagusiak

  1. Sistematikoa: Arazoak eta aldagaiak aurkitu, ikerketa diseinatu, aldagaien arteko loturak bilatu eta datuak bildu.
  2. Logikoa: Prozesuaren azterketak ondorioen balioa aztertzeko aukera emango digu.
  3. Enpirikoa: Errealitatetik jasoko ditugu datuak erabakiak hartu aurretik.
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia-metodoa eta ikerketa motak: gida laburra" »

Historiaurrea eta lehen zibilizazioak: Mesopotamia eta Euskal Herria

Geografia-n eguneratua2,85 KB

Historiaurrearen Ezaugarriak eta Aroak

  • Historiaurrea: Duela 5 milioi urte inguru hasi eta duela 5.000 urte inguru amaitu zen. Idazkerarik ez egotea da ezaugarri nagusia. Historiaurrea hiru arotan banatzen da: Paleolitoa, Neolitoa eta Metalen Aroa.
  • Paleolitoa: Giza taldeak tributan bizi ziren; nomadak ziren; bilketatik, ehizatik eta arrantzatik bizi ziren; animalien larruak janzten zituzten; hildakoak ehorzten zituzten; eta artea asmatu zen.
  • Neolitoa: Sedentario bihurtu ziren, eta herrixketan bizitzen hasi. Nekazaritzan eta abeltzaintzan jarduten zuten, eta teknika berriak (harri leundua, ehungintza eta zeramika) asmatu zituzten.
  • Metalen Aroa: Metalezko objektuak egiten ikasi zuten. Gurpila, goldea eta haize-oihala asmatu ziren. Hiriak sortu ziren
...
Jarraitu irakurtzen "Historiaurrea eta lehen zibilizazioak: Mesopotamia eta Euskal Herria" »

Klima eta eguraldia: oinarriak eta Euskal Herriko klima motak

Geologia-n eguneratua4,52 KB

Eguraldia eta Klima: Zer Dira?

Eguraldia leku konkretu bateko atmosferaren egoera da. Klima, berriz, atmosferaren batez besteko egoera da, leku bateko tenperaturei eta prezipitazioei dagokienez, gutxienez 30 urteko denboraldi batean. Beraz, leku bateko eta une zehatz bateko egoera atmosferikoa eguraldia da, eta denboran zeharreko batez bestekoa klima.

Bai klima bai eguraldia aztertzeko, fenomeno atmosferikoak aztertu behar dira, batez ere troposferan, atmosferaren beheko geruzan. Behatoki meteorologikoetan egiten da datuen bilketa, eta gero datu horiek erabiliko dira klima aztertzeko.

Eguraldiaren azterketa egiten duen zientzia meteorologia da, eta klimarena, berriz, klimatologia. Klimatologiak klimak sailkatu, azaldu eta horien ondorioak aztertzen...

Jarraitu irakurtzen "Klima eta eguraldia: oinarriak eta Euskal Herriko klima motak" »

Amerikako Independentzia Gerra eta Frantziako Iraultzaren aurrekariak

Historia-n eguneratua2,64 KB

Amerikako Independentziaren Jatorria eta Gatazka

XVIII. mendean, Britainia Handiak koloniak zituen Ipar Amerikako ekialdean (Ingalaterra Berria): Hamahiru Koloniak. Koloniek ekonomia-sistema propioa zuten, eta metropolia oztopo bihurtzen hasi zen. Metropoliak lehengaiak hartzeko interesa zuen, baina ez industria garatzeko. Gainera, Britainia Handiak zenbait produktutan monopolioa ezarri zuen, Hamahiru Kolonien merkataritza oztopatuz.

Bestalde, Koloniek Itun Koloniala zuten, eta horrek autonomia handia ematen zien. Batzar batzuk zeuden zergak bil zitzaketenak, baina ia inoiz ez zituzten biltzen. Kolonoen iritziz, ez zuten zergarik ordaindu behar, Ingalaterrako Parlamentuan diputaturik aukeratzeko eskubiderik ez zutelako. Horregatik sortu zen zerga-...

Jarraitu irakurtzen "Amerikako Independentzia Gerra eta Frantziako Iraultzaren aurrekariak" »

Mekanismo bakunak eta eraldatze mekanismoak: laburpena

Teknologia-n eguneratua2,63 KB

Ziria: Plano inklinatu bakoitza da. Oinarriarekiko zut egiten den indarra handituta transmititzen da ziriaren aldeetara.

Torlojua: Zilindro batekin kiribildutako plano inklinatu bat da. Indarrez eragina hariz lortzen denean, handitu egiten da egindako indarra.

Uhal bidezko transmisioa: Uhal baten bidez higidura txirrika batetik bestera transmititzen duen mekanismoa da.

Torloju amaigabea eta gurpila: Higidurak transmititzeko beste modu bat da, baina ardatz elkarzut arteko higidurak transmititzen ditu.

Mekanismo Tresnak

Zenbait mekanismo bakun elkartuta osatzen dira.

Mekanismo Sistema Murriztatzailea

Txirrika sistema bat eta engranaje sistema bat lortzeko, txirrikak eta engranajeak ardatz berean egon behar dute eta abiadura berean biratu, hau da, solidarioak...

Jarraitu irakurtzen "Mekanismo bakunak eta eraldatze mekanismoak: laburpena" »