Merkatuaren oreka eta eskaintza-eskariaren aldaketak
Merkatuaren Oreka
Merkatuan bat egiten dute erosleek eta saltzaileek, bakoitzak bere kontsumo planak dituela, dagozkien eskariaren eta eskaintzaren kurba eta guzti. Ondasun eta zerbitzuen trukea gertatzeko, bi ekonomia eragileek prezio bat adostu behar dute. Puntu batean egiten dute bat kontsumitzaileen eta enpresen planek. Merkatu oreka bi modutan lor daiteke:
Merkatu Oreka Lortzeko Egoerak
- Gehiegizko Eskaria
- Gehiegizko Eskaintza
Gehiegizko Eskaria
Prezio jakin batean, kontsumitzaileek eskatzen duten produktu kantitatea handiagoa da enpresek eskaintzen dutena baino. Ondorioz, kontsumitzaile asko geratuko dira produktua gabe, eta asko prest egongo dira prezio handiagoa ordaintzeko.
Egoera horri gehiegizko eskaria deritzo. Eskasia dagoenez, enpresek...