Argudio-akatsak: falazia motak eta haien ezaugarriak

Filosofia eta etika-n eguneratua2,87 KB

Laburpena

Dokumentu honek argudio-akatsak edo falaziak azaltzen ditu: argudio itxuraz zuzenak baina okerrak direnak. Sofismak (nahita egindakoak) eta paralogismoak (nahi gabe egindakoak) bereizten ditu, eta galdera konplexuak, ad ignorantiam, ad hominem, ad baculum, ad populum eta beste falazia batzuen definizioak eta adibideak biltzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Falaziak argudio itxuraz zuzenak dira, baina okerrak.
  • Bi mota nagusi daude: sofismak (nahita egindakoak) eta paralogismoak (nahi gabe egindakoak).
  • Galdera konplexuek aurresuposizio ezkutuak dituzte eta solaskidea tranpan erori dezake.
  • Ad hominem falazian eztabaida gaia alde batera utzi eta solaskidea kritikatzen da.
  • Ad populum falazian jendearen gogoa edo sentimenduak erabiltzen dira onespena lortzeko.
  • Malda irristakorrarenean A1 eta An gertakarien arteko lotura frogatu gabe ematen da; lotura egiazkoa dela frogatu behar da falazia ez izateko.
  • Presazko orozkortzean kasu partikular gutxi batzuetatik ondorio unibertsala ateratzen da.

Frogatu zeure burua

Argudio Akatsak: Falaziak

Argudio batzuk zuzenak diruditen arren, okerrak dira; hauek dira falaziak. Falaziak bi motatakoak izan daitezke:

  • Sofismak: Nahita egindako falaziak.
  • Paralogismoak: Nahi gabe egindako falaziak.

Galdera Konplexuak

Galdera batzuek aurresuposizioak izaten dituzte. Batzuetan egokia da galdera egitea, baina askotan galderak tranpak izaten dira. Helburua: solaskidea nahastuta ustea, gerora bere kontra erabiltzeko, nahi gabe baieztapenak izan ditzanà falazia sortzea.

Falazia mota nagusiak

Ad Ignorantiam

Definizioa: Enuntziatu batzuk faltsutzat jotzea, ez delako frogatu egiazkoak direnik. Konklusioa egitean “nahitaez”, “egia biribila da” eta horrelako terminoak erabiltzean, falazia da. Termino babesleak erabiltzen direnean, argudioa ez da falazia.

Argudio Zirkularra

Zerbait esan ondoren, esanahi bereko hainbat “argudio” erabiltzen ditugu esandako hori defendatzeko. Argudio zirkularrek ez dute ezertxo ere frogatzen.

Ad Hominem

Argudio hauek solaskidearen kontra jotzen dute. Eztabaida alde batera utzi eta solaskidea kritikatzeari ekiten zaio; hori da falazia.

Norbaiten Autoritatean Oinarritutakoa

Iritzi bat defendatzeko, entzute handiko autoritate bat ere iritzi bereko dela aipatzen dugu. Gure argudioak indartzeko naiz eta autoritate hori guk esandakoarekin ados ez egonà falazia. Behin eta berriro kritikarako biderik ez usteko autoritate bat aipatzea ere falazia da.

Ad Baculum

Mehatxuak erabili arrazoi onak bailira. Erabilitako mehatxuek ez badiete besteei askatasunez erabakitzen uztenà falazia. Baina horrelakorik ez denean (adibidez, agintariek edo trafiko-agintariek), ez da falazia.

Ad Populum

Jendearen gogoa betetzeko edo sentimendu jakin batzuk pizteko erabiltzen da. Hizlariek besteen onespena lortu nahi dute. Publizitatean eta txantaje afektiboan ohikoa da.

Ex Populo

Ikuspegi bat egiazkoa dela frogatzeko mundu guztia horrekin ados dagoela erabiltzen da. Dedukzioaren aldetik baliozkoa izan ez arren, badute eragiteko indarra.

Post Hoc (Arrazoi Faltsua)

Arrazoia “faltsuaren argudioa” deitu. A dela B-ren arrazoia, A B baino lehenago gertatu delako. Akatsa: finkatzen duen kausa-ondorio loturak ez du oinarri enpiriko sendorik.

Presazko Orozkortzea

Ohikoenetako falazia. Proposizio partikularrak unibertsal bilakatzen ditugu. Kasu guztiak aztertu ondoren ez da falazia, baina ezinezkoa denezà falazia.

Malda Irristakorrarena

“Domino efektuan” oinarritutako argudioak. A1 eta An gertakarien artean ustezko lotura dagoela eman aditzera, inolako frogarik azaldu gabe. Falazia ez egiteko, lotura egiazkoa dela frogatu behar da.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer dira argudio-akatsak edo falaziak?

Argudio batzuk zuzenak diruditen arren okerrak dira; horiei falaziak deritze. Bi motatakoak izan daitezke: nahita egindakoak (sofismak) edo nahi gabe egindakoak (paralogismoak).

Zein da ad hominem falazia?

Eztabaidaren gaia alde batera utzi eta solaskidea kritikatzen hasten denean gertatzen da. Argudio hauek solaskidearen kontra jotzen dute.

Zer da presazko orozkortzea?

Proposizio partikularrak unibertsal bihurtzen dituen falazia da. Kasu guztiak aztertu ezean, ondorio orokorra ateratzea akatsa da.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Nola deitzen zaie nahita egindako falaziei?
2. Zein falaziatan erabiltzen dira mehatxuak arrazoi bailira?
3. Zein falaziatan jotzen da solaskidearen kontra eztabaida alde batera utzita?
4. Zer gertatzen da malda irristakorrarenean?
5. Zein da post hoc falaziaren akatsa?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.