Fernando VII.aren Erregealdia (1814-1833)
1813ko Valençayko Itunaren bidez Napoleonek koroa itzuli zion Fernando VII.ari.
Absolutismoaren Berrezarkuntza (1814-1820)
Fernando VII.ak koroa berreskuratu eta Espainiara itzuli zenean, absolutismoaren berrezarkuntza ezarri zuen. Babes handia jaso zuen; herritarrak kalera atera ziren ongietorria ematera. Elío jeneralak gidatzen zuen armadaren zati bat bere esanetara jarri zen, eta Cadizko diputatu absolutistek agiri bat idatzi zuten absolutismoa berrezartzeko eskatuz (Pertsiarren Agiria).
1814ko maiatzean, estatu kolpea jo eta bertan behera utzi zuen Cadizen egindako lana eta Konstituzioa. Horrenbestez, erregimen zaharra berrezarri zuen, pribilegioetan oinarritutako gizartea, non erregeak botere absolutua berreskuratu zuen. Erregimen zaharreko...