Zerga Likidazioa eta Prozedurak
1963ko Tributuen LOan
Lege zaharretan likidazio hitzak bi zentzu zituen:
- Prozedura administratibo gisa, bilduz likidazio prozedura.
- Egintza administratibo gisa. Bertan obligazioa dagoela adierazten da eta bere zenbatekoaren ordainketa eskatzen da.
Likidazioa Administrazioak egiten zuen eta prozeduraren hasiera bi modutara gertatzen zen:
- Ofizioz, erroldaren bidez kudeatzen diren tributuetan. Orain ere sistema hori existitzen da udaletan.
- Partikularren ekimenez, datuak aitortuz. Bi kasutan Administrazio berak egiten zuen likidazioa: kuota zenbatuz eta behin-behineko likidazioaren bitartez tributua eskatuz subjektuari. Batzuetan bi fase hauen ondoren, hau da, hasiera eta behin-behineko likidazioaren ondoren, egiaztapena egiten zen eta, horren ondorioz,